Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 16

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren proiektua

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 16an

 Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren proiektua. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta Izquierda-Ezquerrak alde bozkatu dute; UPN eta PPNk, aurka.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorren proiektua.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren proiektuak errotu egiten duela krisi urteetan areagotutako desberdintasuna, uko egiten diola herritarren zati handi baten txirotzea ekarri duten erreformei buelta emateari, eta uko egiten diola enpleguaren kalitatea, zerbitzu publikoen eta eskubide sozialen blindajea eta eredu ekonomiko berri bat bermatzeko neurriak bultzatzeari.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du PPren Gobernuak aurkeztu duen Estatuaren 2018rako aurrekontu orokorren proiektuak kalte larria dakarkiela Nafarroako Foru Komunitateari eta, horregatik, erabateko gaitzespena adierazten du.

 

4. Nafarroako Parlamentuak gonbidatzen ditu Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdi politikoak Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorren proiektuaren aurka bozkatzera".