Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Urtarrilak 29

2024ko urtarrilaren 29ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko URTARRILAren 29a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 29–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU-LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2022ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua dela-eta hartu beharreko erabakia hartzea. Urtarrilaren 31ko osoko bilkuran eztabaidatuko da, irakurketa bakarreko prozeduraz.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da susta dezan hitzarmen bat sinatzea Gobernuaren Ordezkaritzaren, tokiko polizia duten udalen eta Nafarroako Gobernuaren beraren artean, zainaren bidez koordinatuko baitira delituak prebenitzeko eta, behin horiek eginda, horiek jazarri eta ikertzeko urratsak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erregelamenduz gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Gardentasun Atarian argitara ditzan ezagutza publikokoak izan behar diren elementu guztiak, barne harturik urteko kontuak, auditoretza- eta fiskalizazio-txostenak, goi-kargudunen eta langileen ordainsariak, kontratuak, hitzarmenak, dirulaguntzak, langile kontratatuak eta haien ordainsariak, besteak beste. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da etengabeko prestakuntza eguneratua ezar dezan adingabeak babesteko gaitasun digitalen arloan, hezitzaile, guraso, tutore eta zaintzaileei zuzendua. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da, ikusirik Belateko tunelak bikoizteko obren esleipenaren inguruan emandako boto partikularrak, espedientea Administrazio Kontratazioaren Batzordeari igor diezaion, horrek esleipen horren legezkotasunari buruzko txostena jaulki dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da Legebiltzarrean Nafarroako ikasleen gaitasunak hobetzeko plan estrategiko bat aurkez dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da foru-lege proiektu bat aurkez dezan, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen 31. eta 33. artikuluak betetzen ez diren bitartean deklaratuko duena eten egiten direla onura publikoa aitortzeko administrazio-prozedurak, gauzatu direnak Elektrizitate-sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluaren babesean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren babesean, zeinak arautzen baititu Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkaturatze, hornidura eta instalazio-baimentze prozedurak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informazioa eman dezan Inklusio eta Gaikuntza Digitalaren 2021-2025 aldiko Planaren helburuen betetzeari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informazioa eman dezan "Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusiaren giza baliabideak dimentsionatzeko eta garatzeko 2021erako programa" delakoan jasota dauden proposamenei buruz eta eginen dituen urratsei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informazioa eman dezan eraldaketa digitalerako politikak gauzatzeari buruz, arreta berezia emanez Inklusio eta Gaikuntza Digitalaren Planari, Nafarroa 2030 Estrategia Digitalari eta Banda Zabalaren Planari. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearena, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak NUPen duen eraginaren balorazioa egin dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, informazioa eman dezan berriki onetsi den Arrantzari buruzko Foru Legearen aplikazioari buruz, non izokinaren eta amuarrainaren egoera aipatzen baita. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako CONCAPAren ordezkariekin, erakunde horrek gure erkidegoan egiten duen lana azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Atarrabiako INTIAra,  zuzen-zuzenean ezagutzeko bertako instalazioak, egiten ari diren proiektuak eta datozen hilabeteetan garatuko direnak. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- INTIAk Cadreitan duen finka esperimentalera, sektorearen interesekoak diren aukeren bila barazki- eta fruitu-laboreetan egiten duen lana ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- INTIAk Sartagudan duen labore ekologikoetan ziurtaturiko finka esperimentalera, non teknikak eta erabilerak testatzen baitira labore desberdinetan (estentsiboak, barazkiak, frutak), laborantza ekologikoko irizpideekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- INTIAk Ilundainen duen finka esperimentalera, Nafarroako freskorako lehorreko lurrean egiten duten lana ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- INTIAk Ezporogin duen Sabaiza finka esperimentalera, "Nafarroako zaldikoa" zaldi-aziendako arraza autoktonoa larratze libreko baldintzetan kontserbatzeko egiten duen lana ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Bidasoako Bide Berdeko zati batera, Lesakatik abiatuta, azpiegitura horren egoera eta mantentze-lanetarako beharrizanak ezagutzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak eta EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Autokarabana-turismo ibiltariaren gau-egonaldietarako guneei buruzko foru dekretuaren abiarazpenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du.

- Microcreds Planari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Kevin Lucero Domingues jaunak aurkeztu du. Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Batzordea.

Nafarroako Gobernuaren neurriei buruzkoa, gazteen artean jokabide suizidak murrizteari dagokionez. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren neurriei buruzkoa, Nafarroako esportazioen joera negatiboa alderantzikatzeari dagokionez. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Emilio Jiménez Román jaunak aurkeztu du.

- Datorren kanpainari begirako uzta berdeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Egun Nafarroan egiten diren proba genetikoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Osasun arretarako Aragoirekiko hitzarmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Harrera-prozedura eta -irizpideetan eginiko aldaketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Larrialdiko harrerako familia batean harrera izateko gehieneko epeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Larrialdiko harrerako familien kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Harrerarako gehieneko denbora-epea gainditzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Larrialdiko harreraren batez besteko iraupenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gaur egun larrialdiko harrerako familietan dauden adingabeei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Larrialdiko harrerako familietan harrera eskatzen duten adingabeen eskaerari erantzuteko gaur egun dauden familiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Larrialdiko familia batera bideratuak izateko itxarote-zerrendan dauden adingabeen kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Harrerako familien kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Harrera izateko itxarote-zerrendan dauden familien kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gaur egun harreran dauden adingabeen kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Harrerako familia baterako itxarote-zerrendan dauden adingabeen kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Egokitasuna onartzen denetik adingabe baten harreran hartu bitartean familiek izaten duten batez besteko itxarote-denborari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Harrerako familia batera bideratzen ez den tutoretzapeko adingabe bakoitzeko kostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Larrialdiko harrerako familia batera bideratzen den adingabe bakoitzeko kostuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Behin egokitasuna emanda lehentasun-ordena ezartzeko irizpideari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Adingabe bat adopzioan hartzeko itxarote-zerrendan dauden familien kopuruari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- 2015etik izandako adopzio-prozesuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- 2015etik Nafarroan adingabe baten adopzioa eskatzen duten familien batez besteko itxarote-denborari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroan adopzio prozesu batera bideratutako adingabeak jasotzeko familiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Harrerako familia gehiago erakartzeko kanpainaren emaitzei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Arantza bifidoa eta/edo hidrozefalia duten pertsonak kronikoen estrategian sartuak izateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Adopziorako prozeduran eta irizpideetan izandako aldaketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak indarra hartu zuenetik hark izandako aplikazio-mailari buruzko txostenik egoteari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 15. artikuluaren betetzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Geure ANECA bat izateko aukerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Curriculumeko prestakuntza-praktika ez-ordainduak egiten dituzten ikasleen Gizarte Segurantzako kotizazioetarako ordainak emateari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa ezartzearen ondorioz NUPen izandako kostu-igoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Tuterako Nekazaritza-elikagaien Hiria dela-eta legegintzaldi honetarako dauden planei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko osasun-laguntzan Psikologia ezartzeari eta kontratazio-zerrendei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- ECOFERT SANSOAIN enpresan Zubietako ingurumen-gunetik iritsitako lixibiatuak eta/edo lohiak Iruñerriko Mankomunitatetik iritsitako hondakin organikoekin kutsatu ote diren jakitekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- ECOFERT SANSOAIN enpresan Gipuzkoatik iritsiak ez diren lixibiatuak eta/edo lohiak Iruñerriko Mankomunitatetik iritsitako hondakin organikoekin kutsatu ote diren jakitekoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Inbertsio Institutuko Inbertsio Batzordearen aktak argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza itunduko sindikatuekiko eta patronalarekiko lan-mahai bat sortzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioaren eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza itunduan irakasleak ordezteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioaren eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza itunduko irakasle ez diren langileen ordainketa eskuordetuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioaren eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Gipuzkoako ingurumen-gunea-1, fasetik ECOFERT SANSOAIN SL enpresak Artaxoan dituen instalazioetara hondakinak eramateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Familientzako elkarguneei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Aranguren Ibarreko Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publikoa eta dirulaguntzak” izenekoa, eta hura argitaratzea agindu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du mahai-inguru bat eta eztabaida bat egitea, hezkuntzaren gaur egungo egoerari eta Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainaren lorpenei buruzkoa, Madre Coraje elkarteak antolatua. Jardunaldia otsailaren 2an eginen da, 12:00etatik 13:30etara, erabilera anitzeko gelan.

- Mahaiak Europar Batasunaren Jardunaldia, YEUF proiektua, egitea onartu du. Martxoaren 22an eginen da, 10:00etatik 12:00etara, erabilera anitzeko gelan.

- Mahaiak onetsi du Europako Gazte Parlamentuaren lehen bilkura erregionalaren biltzar orokorra egitea. Jardunaldia martxoaren 24an eginen da, 09:00etatik 20:00etara, osoko bilkuren gelan.

- Mahaiak erabaki du Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Parlamentuaren webgunean argitaratzea foru parlamentariek 2023an jasotako ordainsariak.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuak bat egitea Minbiziaren aurkako Mundu Egunarekin. Hori dela eta, berdez argiztatuko du bere fatxada heldu den igandean, otsailak 4.