Noiz argitaratua Astelehena, 2024.eko Martxoak 4

2024ko martxoaren 4ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2024ko MARTXOAren 4a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, martxoak 4, 10:00etatik  aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez informatzen baita Nafarroako Gobernua Adimen Artifizialak Nafarroako gizartean duen eraginari buruzko prospekzio-lan zorrotza eta jarraitua egin dezan premiatzen duen mozioaren betetze-mailari buruz.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Nafarroaren autogobernuarekiko konpromisoa, eta trafikoa eskumen historikoa dela aitortzen du. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Foru Araubideko Batzordea.

 

AGERRALDIAK:

- Lurralde Kohesiorako kontseilariaren idazkia, natura-bideen eta bide berdeen arloan dagoen lege-hutsuneari aurre egiteko neurriak azaltzeko agerraldi-eskaerari buruzkoa.

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak azal ditzan Nafarroako izotz-kirolerako azpiegitura bakarra ez ixteko eginiko jarduketak eta etorkizunerako plana. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariak balora ditzan Estatistika Institutu Nazionalaren 2023ko Bizi Baldintzei buruzko Inkestan jasotako pobreziari buruzko datuak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak azal dezan Nafarroako Gobernuak zer asmo duen lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazioa arautzen duen dekretuaren onespenari dagokionez, Nafarroako Kontseiluak emandako irizpena ikusirik. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak azal dezan zertan den Ekondakin enpresak Nafarroan Artaxoara egiten duen lixibiatuen lekualdaketa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariak informa dezan fakultatiboen lansariei eta medikuntzako profesional desberdinen artean dagoen soldata-arrakalari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariak azal ditzan NAFARBIDE enpresa publikoaren egoera eta Nafarroako errepideetarako erabilera-kanona arautzen duen uztailaren 1eko 23/2022 Foru Legearen garapena. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Hurrengo bilkurarako utzia.

- Nafarroako Gobernuaren erabakia, 2024ko otsailaren 28koa, zeinaren bidez  foru erkidegoaren intereseko inbertsio deklaratzen baita “Instalazio berria (MN3) Gestamp Navarran, Nafarroako Volkswagenen ekoiztutako ibilgailu elektrikoen karrozerien beroko estanpazio eta mihiztatzerako” izeneko proiektua, Gestamp Navarra, SAk Getzen sustatua.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak azal dezan Europako laguntzen exekuzioa Nafarroan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Irene Royo Ortín andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Tangerko (Maroko) oihalgintzako langileen ordezkaritza batekin, langileen egoerari buruz informa dezaten eta lan -eskubideen urraketa salatu dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Médicos del Mundo eta Medicus Mundi elkarteen ordezkaritza batekin, “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioa” txostena aurkez dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- GuraSOS elkartearen ordezkariekin, beren iritzia eman dezaten lixibiatuak Gipuzkoatik Artaxoara bidaltzeari buruz. Unión del Pueblo Navarro eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2024ko otsailaren 22an emandako epaiak, 1999/70 Zuzentarauaren aplikazioari eta betetzeari buruzkoak, Nafarroan duen eraginari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria.

- Azken zortzi urteetan garatu diren politika sozialak mantentzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du. Foru Araubideko Batzordea.

- Ultzama ibaiaren ibai-ekosistema babesteari buruzkoa. Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioko Carlos Guzmán Pérez jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Ikusmen Osasunari eta Itsutasunaren Prebentzioari buruzko Plan Integralaren garapenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Teresa Esporrín Las Heras andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- PETerako irisgarritasun-arazoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen eraikuntzarako egiteke dauden izapideei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- 2023ko aurrekontuetatik 397.649 euroko unibertsitate-bekak itzultzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen finantzaketa-hitzarmena sinatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen hitzarmen ekonomiko-finantzarioa amaitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen hitzarmen ekonomiko-finantzarioa sinatu aurreko bideragarritasun-azterketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen proiektua udaletako iragarki-oholetan paratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasearen proiektua nork bere iragarki-oholean paratu izanaren ziurtagiria udalei eskatzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Traktoreen protesten ondorioz izandako istiluei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- 2024ko aurrekontuetan aurreikusitako hiriarteko garraiorako inbertsioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Udalek eta erabiltzaileek garraioaz eta Nafarroako Gobernuak eginiko inbertsioaz duten iritziari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Erromar Soluciones Digitales SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- MTM 180 Capital SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- World Magic In the Villages SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Brama Capital SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Future Factory S.L. enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Logísitica Comercial Montelimar SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- DeLuxe Fortune SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Duda Razonable SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Grupo Aurum Inversiones SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Business City SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Proyectos Independientes GEMS II SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Soluciones de Gestión y Apoyo a Empresas SL enpresarekin izandako elkarrizketei edo sinaturiko kontratuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Postu itunduak dituzten zahar-etxeetako arrazakeriagatiko lan-diskriminazio egintzak izateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Larrabide estadioan atletismoko modulu estalia eraikitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak Nafarroako Azoka Eremurako (Refena) dituen asmoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu du.

- Lixibiatuen putzuen analisiaren azterketari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Kriptodiruaren trataera fiskalari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatearen eta Ecoembalajes España, SAren (ECOEMBES) arteko lankidetzarako esparru-hitzarmenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatearen eta Ecoembalajes España, SAren (ECOEMBES) arteko lankidetzarako esparru-hitzarmenetik toki-entitateentzat eratorritako diruzko ordainei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- ECOEMBESekiko esparru-hitzarmenari eta gaikako bilketaz arduratzen diren toki-entitateek materialak zuzenean saltzeko aukerari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueretan aritzen diren subjektu pasiboei BEZa itzultzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Produktu fitosanitarioak erabiltzeari eta iraungitakoak edo balioa galdutakoak gaika biltzeari buruzkoak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2023ko abenduan egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, “Barañaingo Udalaren 2022ko langileria, kontratazio publiko eta dirulaguntzei” buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira erakundearen kontuak eta urteko jardueren oroitidazkia, biak 2023ko ekitaldikoak.

 

BESTELAKO GAIAK:

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Parlamentuko osoko bilkuretan minutu bateko isiluneak egiteari buruzko erabaki berri bat onesti du. Hona testua:

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak minutu bateko isilunea gordeko du bilkuraren hasieran, horren aurretik honako kasu hauetako bat gertatu bada:

- Nafarroan lan-istripu baten ondorioz pertsona bat hiltzea.

- Nafarroan bizi den pertsona bat edo Nafarroan izandako gertakari baten biktima bere laneko jardunean edo zerbitzuko jardunean hiltzea.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onartu adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Nafarroako Parlamentuak erreibindikatzen dituen feminismoak lortutako aurrerapenak eta azpimarratzen duen perspektiba feminista aplikatzen jarraitzeko beharra, egitura-desberdinkeria desagerrarazte aldera. PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

UPNk eta PPNk alde bozkatu dute eta Voxek aurka bozkatu du.

 

Errefusatutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die egun hori dela-eta antolatzen diren ekimenetan parte har dezaten.

 

2.-  Berdintasun printzipioarekiko bere konpromisoa berresten du: ez dago atzera egiterik.

 

3.- Aitortu egiten ditu mugimendu feministaren ekarpenak eta lana, gizarte bidezko eta berdintasunezko bat lortzeko, erakundeekiko elkarrizketarako guneak sortuz.

 

4.- Erabaki du martxoaren 8ean morez argiztatzea bere egoitzaren fatxada.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan jartzea “Inés Zudaire. Atzera begirakoa” erakusketa, 2024ko martxoaren 19tik apirilaren 4ra.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuan egitea “Desagerpenaren fenomenoa Nafarroan. Bizi-desagerpenak” jardunaldia, Nafarroako Foruzaingoak antolatua, apirilaren 10ean, 08:45etik 14:30era.

LANGILEAK:

- Mahaiak jasotzat eman du Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez onesten baitira antzinatasunak eragindako opor-egun eta norberaren aferetarako baimen-egun gehigarriak.

- Mahaiak jasotzat eman du Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez akats material bat zuzentzen baita 2024rako plantilla organikoan