Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urtarrilak 23

2023ko urtarrilaren 23ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URTARRILAK 23– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 23–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 35/2022 Foru Legean egin beharreko akats-zuzenketa.

- Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako borrokari buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5 b) artikulua aldatzen duen foru lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako tributuei buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatzen duen foru lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia.

 

INTERPELAZIOAK:

- Herritarrek Nafarroako Administrazio Publikoan arreta euskaraz jasotzeko Nafarroako Gobernuaren politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da presa erromatar bat eta Erdi Aroko errota bat dituen Muesko aztarnategia Kultur Intereseko Ondasun deklara ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Migrazio Politiketako zuzendari nagusiarena, informazioa eman dezan osasun-txartela eskuratzeari buruz eta administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonentzako osasun-laguntza fakturatzeko prozedurari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, SODENA, CEN eta Albyn Medicalek maskarak erosteko sinatutako hitzarmenaren delitu-zantzuei dagokienez, azalpenak eman ditzan 2022ko abenduaren 21eko agerraldian kontseilariak berak adierazitakoaren eta 2023ko urtarrilaren 18ko agerraldian Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusiak adierazitakoaren arteko kontraesanei buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusiarena, kargu hori hartu zuenez geroztik egin duen lana azaldu dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kriminologiaren Euskal Institutuaren (KREI) ordezkariekin, “Nafarroan 1979tik gaur arte izandako torturari eta beste tratu txar batzuei buruzko ikerketa” txostena aurkeztu dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- ALBOANeko ordezkariekin, “MÁS ALLÁ DE LAS FRONTERAS-MUGETATIK HARATAGO” proiektua aurkeztu dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroa trenaren alde kolektiboaren ordezkariekin, “Burgos, Araba eta Nafarroan tren publiko eta sozial baterako trazaduren azterketa eta proposamena” azterlanaren konklusioen berri eman dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren Erregelamendua eguneratzeko ponentziaren txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko Ponentziaren 2023ko urtarrilaren 18ko erabakia, zeinaren bidez lanak amaitzeko luzapen bat eskatzen baitu, otsailaren 28ra artekoa.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Egoitzetan, eguneko zentroetan eta abarretan tokiak ituntzeko esparru-akordioa suntsiarazteari eta horrek mendekotasun-egoeran dauden pertsonendako izanen dituen ondorioei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Urtarrilaren 14an (larunbata) Osasunaren eta Mallorca KEren arteko futbol-partidan Club Atlético Osasunaren segurtasun-zerbitzuek legezko banderak eta sinboloak kendu izanari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Aurreneko elurteetan elektrizitate-hornidura bermatzeko hartutako neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Medikuen esklusibotasuna ezabatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 - Estatuari egindako ekarpenaren likidazioaren ondoriozko 137 milioien erabileraren inguruko akordioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Inbertsio zirkularrak Nafarroara erakartzeko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren jokabideari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Medikuen grebaren harira Nafarroako Medikuen Sindikatuarekin izandako negoziazioen emaitzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Hitzarmen ekonomikoari dagokion oinarri-urtearen ekarpen likidoa kalkulatzeko egindako aldaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Beken gaineko eskumenaren eskualdaketa eskatzeko gestioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Kriminalitateak Nafarroan izan duen gorakadari aurre egiteko jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Legegintzaldi honetan kirolaren alorrean gauzatutako politikaren balorazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Herritarren biltzarra Klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko Foru Legean jasotako partaidetza-organo gisa eratzeari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Iruñeko udal-lurzoruan etxebizitza publikoa sustatze aldera Iruñeko Udalarekin egindako hitzarmenari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du. Urtarrilaren 26ko Osoko Bilkura.

- Bidegabeko erabileraren delitua erreformatu izanak Europako funtsen babesean eragina izan dezaketela-eta erakunde europarrek egindako ohartarazpenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako Departamentuak 2023ko plan operatiboak lantzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Ikus-entzunezko Ekintzailetza eta Berrikuntzako Unibertsitate Adituko Ikastaroaren antolaketari dagokionez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Garapen Ekonomikorako Departamentuak izandako lankidetza- eta koordinazio-mailari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Mediku-lanpostuari dagokion A mailako soldata bakarrik jasotzen duten medikuen kopuruari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako osasungintzako esklusibotasun-araubideari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Enpresen kudeaketan prebentzioa integratzeko Programari atxikitako enpresa-kopuruari buruzkoa. EH Bildu talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Donibane Lanbide Heziketako ikastetxe integratuaren barruan agertutako pintadari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko familiei, haurrei eta nerabeei laguntza emateko II. Plan Integralaren (2017-2023) Familia-partaidetzako batzordearen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko familiei, haurrei eta nerabeei laguntza emateko II. Plan Integralaren (2017-2023) Haur-partaidetzako batzordearen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- 2018-2021 aldirako Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko amaierako txosten bat egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako II. Boluntariotza Planaren (2022-2023) tarteko ebaluazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko familiei, haurrei eta nerabeei laguntza emateko II. Plan Integralaren (2017-2023) Zuzendaritza-batzordearen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko familiei, haurrei eta nerabeei laguntza emateko II. Plan Integralaren (2017-2023) Sektorearteko batzordearen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Esklusibotasuna duten profesionalek hura arautzen duten baldintzak betetzen dituztela bermatzeko kontrol-sistemari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2023ko urtarrilaren 18koa, Nafarroako Gobernuaren 2023ko urtarrilaren 11ko Erabakia aldatzen duena (jasotzat ematen dituena Hitzarmen Ekonomikoaren Batzorde Koordinatzaileak 2022ko abenduaren 28an hartutako erabakiak).

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute “Iruñeko Udalaren 2021eko ekitaldiko urteko kontua”-ri buruz Kontuen Ganberak emandako txostena, eta hura argitaratzea agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa, eta hura Nafarroako Gobernuari igortzea agindu dute. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko ekitaldiko laugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa, eta hura Nafarroako Gobernuari igortzea agindu dute. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute foru parlamentariek 2022an jasotako ordainsariei buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ganberaren egoitza den eraikineko estalkian eguzki-panelak instalatzeko aplikagarria den araubide juridikoari eta jarduteko dauden aukerei buruzko zerbitzu juridikoen txostena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten duen Generoari buruzko IV. Biltzar Iberoamerikarrarekin. EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurkeztu dute.

 

PSNk, Geroa Baik eta I-Ek proposamena babestu dute, eta Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Emakumeen aniztasuna aintzat hartuta emakumeek kargu publikoetan, ordezkaritza politikokoetan eta lidergokoetan, parte hartzea bizkortuko duten neurriak hartzea, parekotasuna lortzeko asmoz; politika fiskalak eta aurrekontu publikoak genero-ikuspegiarekin egitea, sustatzea denboraren erabilera erantzunkidea eta ekoizpen-baliabideak eta gizarte-babeserako sistemak baliatu ahal izateko aukera, hala nola zaintza-sistema integralak, emakumeen autonomia bultzatzeko, eta emakumeen eta nesken eskubideek gobernuen kanpo-politiketan ere tokia izan dezatela.

 

2.- Krisi klimatikoa feminizatzea, horrek berekin dakarrelako zaintzara bideratutako beste balio eta praktika batzuk erdigunean jartzea, lankidetza-sareak indartzea, ingurumen-gatazkek emakumeen eta nesken eskubideen desplazamenduan eta urraketan duten eraginagatik, eta ingurumen-lidergoak babestuko dituen eta trantsizio energetikoa bultzatuko duen lurralde-antolamendua sustatzeko beharra.

 

3.- Akordio eta konpromiso politikoak bultzatzea, emakumeak subjektu aktibo gisa konponbideen erdigunean jarriko dituzten genero-ikuspegia eta begirada feminista zeharkakoak izan daitezen.

 

4.- Genero-, arraza- eta ingurumen-justiziari buruzko agenda globala eztabaidatzea eta sendotzea, desberdintasunaren dinamikak eta egiturazko korapiloak gainditzeko.

 

5.- Indarkeria matxista oro desagerrarazteko ahaleginak areagotzea, gizarte justu eta iraunkor bat eraikitzeko premisa gisa, eta aurrerapausoak ematen jarraituko duena indarkeriarik gabeko bizitza aske bat izateko eskubidea bermatzeko.