Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urtarrilak 16

2023ko urtarrilaren 16ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URTARRILAK 16– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 16–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaia eta Eledunen Batzarra jakituntzat agertu dira Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko Nafarroako bide laburren foru lege proiektuari buruzko dokumentazioko artxibo okerren zuzenketa dela-eta.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea aldatzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Eskola-adineko ikasleen beharrizanei erantzun egokia emateko beharrezkoak diren hezkuntza-ikaspostuen inguruko planifikazio eta neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

-Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira 46. EUCOCOaren amaierako adierazpena babes dezaten. Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, botere-banaketa oinarrizko printzipio demokratiko gisa berresten da, eta arbuiatu egiten dira Espainiako Gobernuak auzitegien funtzionamenduan egindako presio eta esku-sartze ez-legitimoak. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Berdintasun Ministerioari exiji diezaion berehala berrikus dezala irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Balllarena andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da energia berriztagarria sortzeko azpiegituren instalazioa bizkortu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, informazioa eman dezan ehiza-faunaren gainpopulazioari buruz eta horrek Nafarroako errepideetan gertatzen diren trafiko-istripuetan duen eraginari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, azaldu ditzan Nafarroako toki-sektore publikoari buruzko 2020ko ekitaldiko txostenaren konklusioak. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Artisten Estatutuan izandako berritasunak azal ditzan. Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- KATTALINGUNE LGTBIQ+ elkartearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten LGTBIQ+ pertsonei ematen dieten zerbitzuaren etorkizunari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Médicos del Mundo elkartearen ordezkariekin, azal dezaten “Prostituzioa, Indarkeria eta urratutako Giza Eskubideak. Nafarroan prostituzioan aritzen diren emakumeen giza eskubideen urraketei buruzko txosten alternatiboa”. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla, eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Nafarroako Gobernuko Basozainen ordezkariekin, informazioa eman dezaten Foru exekutiboak Leitzako udaletxeko lokaletan zuen basozaintza-bulegoa lekualdatzearen erabakiari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Alderdi Karlistaren ordezkariekin, azaldu ditzaten 1976ko maiatzaren 9an Jurramendin izandako gertakariei buruz azkenaldian argitaratu diren informazioak eta dokumentazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Oteitzako Udaleko ordezkariekin, talde parlamentarioei helarazteko Estellerriko azpiestazio elektrikoa Lizarran instalatzeari lotutako inpaktuek eta afekzioek eragiten duten kezka. EH Bildu Nafarroa eta Geroa Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- EmanZipa eta DaVid programen bilakaerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.

- Bizigarritasunari buruzko Foru Dekretuaren onespenari eta parte hartzeko prozesuaren ondoren egindako aldaketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.

- Energia-birgaitzearen arloko dirulaguntza-deialdien aldaketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Lurraldearen Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria.

- Nafarroa Arena Pabiloiko eremuko Herritarren energia-komunitatearen proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Erretiratzea Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenaren esparruan maskarak erosteari dagokionez “eskarien izapidetzeak eragindako gastuei” buruzko galdera. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen eta ureztatuko duen eremuaren lehen fasearen handitzearen Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren eremu osagarrietan jarduketak egin ahal izateko zeregin tekniko, ekonomiko eta administratiboei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. - Nafarroako Gobernuak eta Eskubide Sozialetako eta 2030 Agendako Ministerioak Europako funtsekin finantzatutako proiektuak aurrera eramateko lankidetza-hitzarmenaren jarraipen-batzordeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du. - Dezil bakoitzean jasotako mugikortasuna jomugako dezilaren arabera deskonposatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.- Oraindik jaso gabeko REACT funtsak Nafarroara iristeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Zainketen gaineko Foru Itunaren neurriak gauzatzeko toki-entitateendako finantzaketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du. - Zainketen gaineko Foru Ituna gauzatzeko kronogramari buruzkoa. Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko maiatzaren 5eko 46E/2021 Ebazpena, lurzoru urbanizaezinean artegi bat legeztatze aldera Kasedako Udalak eskatutako baimena ukatzen duena, betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Kattalingune zerbitzuak LGTBI+ pertsonei emandako arretaren inguruko datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Valle de Odieta SCL merkataritza-enpresak bere publizitate-liburuxketan Caparrosoko abeltegitzarrari aipamena egitean “BIO” hitza erabiltzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Remontivaleko ikasgela alternatiboak 21 urteetara arte hedatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Errenta Bermatuaren prestazioa jasotzeko eskubidearen kontrolari eta jarraipenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko funtsei dagokienez, Nafarroari esleitutako funtsetatik itzuli beharko direnen zenbatekoaren estimazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Kalamua ikertzeko Nafarroako Elkarterako proiektuaren kostuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.- Nafarroan akreditatutako familia gurasobakarrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Ikus-entzunezko Ekintzailetza eta Berrikuntzako Unibertsitate Adituko Ikastaroa antolatze aldera Mondragon Unibertsitatea hautatu izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak azterkizun utzi dute Nafarroako Gobernuaren 2023ko urtarrilaren 11ko Erabakia, zeinaren bidez jasotzat ematen baititu Hitzarmen Ekonomikorako Batzorde Koordinatzaileak 2022ko abenduaren 28an hartutako erabakiak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak izapidetzeko onartu dute Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTU-KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio txostena, “2020ko Nafarroako toki-sektore publiko”ari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko abenduari dagokionez egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, eta Navarra Suma abstenituz, onetsi egin ditu Nafarroako Parlamentuko Lehendakaritzaren 2023rako ordainsariak (78.548,12 euro), Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren lanaldi osoko foru parlamentarienak (64.586,20 euro), lanaldi osoko foru parlamentarienak (57.408,40 euro), lanaldi osorik gabeko Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kide diren foru parlamentarienak (48.439,44 euro), eta lanaldi osorik gabeko gainerako foru parlamentarienak (43.056,30 euro). Ordainsari guztiak ehuneko 2,5 igo dira 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean

Halaber, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bertaratze-ordainsariak onetsi ditu 2023rako, halako moduan non gorakada bat izanen baitute, % 2,5ekoa, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean: 156,60 euroko dieta , parlamentariak deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik, egoitza Iruñean eta Iruñetik 25 kilometrora bitarte dauden herrietan daukatenean;; 185, 20 euroko dieta , egoitza Iruñetik 25 kilometro baino gehiagoko distantziara dauden herrietan duten parlamentariak deituak diren ekitaldi parlamentarioetara bertaratzeagatik.

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzupeko behin-behineko langileen ordainsariak onetsi ditu, zeinek gorakada baitaukate, % 2,5ekoa, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean: Lehendakaritzako Kabineteburua,  58.815,68 euro; Lehendakaritzako Idazkaria, 44.243,36 euro; Mahaiko kideen Idazkaria, 35.799,68 euro; eta talde parlamentarioen laguntzaileak, 35.799,68 euro.

Bestalde, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren eta Navarra Suma abstenituz, onetsi egin ditu talde parlamentarioentzako 2023rako diru-laguntzak, eta gorakada bat dute, % 2,5ekoa, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean:

Diru-laguntza finkoa, 8.459 euro/hilabete/talde parlamentariokoa, eta diru-laguntza aldakorra, zeina honako kontzeptu hauen batura baita:

Funtzionamendu-gastuak: 1.528 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko; antolaketa-gastuak: 1.168,50 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko, eta langile- eta jarduera-gastuak: 4.361 euro hilabeteko eta talde parlamentarioko bost parlamentari bakoitzeko edo zatikiko.

Bestalde, Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien bidaia ofizialen eta Legebiltzarreko langileek lanaren kariaz egiten dituztenen ondoriozko ordainsarien araubidea onetsi du 2023rako, eta ordainsari horiek % 2,5eko gorakada izanen dute 2022ko abenduaren 31n indarrean zeudenen aldean: 53,30 euro egunean, Nafarroatik kanpora egindako bidaia ofizialengatik (mantenu-gastu normalak), eta 85,60 euro egunean atzerrirako bidaia ofizialengatik (mantenu-gastu normalak). Lokomozio-gastuengatiko ordainsaria: 0,34 euro kilometro bakoitzeko. Hauek dira 2023rako PFEZ kargatik salbuetsitako zenbatekoen mugak: mantenu-gastuengatik, 53,34 euro egun bakoitzeko Espainiako lurraldean eginiko bidaiengatik, eta 91,35 euro egun bakoitzeko atzerrira eginiko bidaiengatik; eta lokomozio-gastuengatik, 0,32 euro kilometro bakoitzeko gehi justifikaturiko bidesari eta aparkaleku gastuak.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak bideozaintza-sistemaren tratamenduaren araudi berria onartu du, bai eta Foruzaingoarekin sinatutako akordioa ere, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuko bideozaintza-sistemaren datuen tratamenduaren arduradun funtzioak esleitzen baitzaizkio.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak i-Communitas-Nafarroako Parlamentuaren arteko Gazteriaren zaurgarritasuna jardunaldia egitea onetsi dute. Martxoaren 24an eginen da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak baietza eman diote #OkupasMotorizados herri-ekimenaren aurkezpena Parlamentuan egiteko eskaerari. Urtarrilaren 26an eginen da, 18:00etan, Atalondoan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute Parlamentuaren delegazio bat joan dadila FITUR 2023en Nafarroaren Egunaren kariaz eginen diren ekitaldietara. Datorren asteazkenean, urtarrilak 18, eginen dira, 16:00etan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi egin dituzte Nafarroako Parlamentuaren zerbitzura diharduten 2023rako langile-gastuak (% 2,5eko igoera).

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak errefusatu egin du adierazpen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere errefus bipila agertzen baitu Gaztela eta Leonen sexu- eta ugalketa-eskubideek jasan dezaketen murrizketa eta mugapena direla-eta. Honakoek aurkeztua: PSN, Geroa Bai, Podemos Ahal Dugu eta I-E. EH Bilduk alde bozkatu du, ekimen-aurkezleekin batera; Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bere errefus bipila agertzen du Gaztela eta Leonen sexu- eta ugalketa-eskubideek jasan dezaketen murrizketa eta mugapena direla-eta; izan ere, horiek dakarte emakumeek beren eskubideen egikaritzean duten askatasuna hertsatu eta mugatuko luketen neurri batzuk osasungintza publikoan instituzionalizatzea.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisorik tinkoena agertu nahi du emakumeen eskubideak arlo guztietan eta Estatu osoan aldeztu eta aitzinaraztearekin.

 

3.- Nafarroako Parlamentua betiere arituko da emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak bermatzeko langintzan, halako moldez non nahi dutenek modua izan dezaten beren haurdunaldia eteteko, berdintasun-, intimitate- eta duintasun-baldintzetan, bai eta askatasuna eta segurtasuna babestekoan ere; batik bat, emakumeak zaurgarrien senti daitezkeen uneetan.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen bat baztertu du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere konpromisorik tinkoena agertzen baitu emakumeen sexu-askatasunerako eskubidearekiko. Navarra Sumak aurkeztu du. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurka bozkatu dute.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisorik tinkoena agertzen du emakumeen sexu-askatasunerako eskubidearekiko; eskubide hori, hain zuzen, kolokan jarria izaten ari da, sexu-delituak egiten dituztenei sexu-askatasunaren berme integralerako irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoak egiten dien zigor-muga gehienekoaren murrizketaren ondorioz –"Bai soilik da bai" gisa ezagutua–. Hori dela-eta, Espainiako Gobernuari exijitzen dio berehalakoan berrikus dezan, Gorteetara eramanez murrizketa hori bertan behera utziko duen Lege Organiko baterako proiektu bat.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak bere kontrakotasun erabatekoa adierazten du Berdintasuneko Ministroak eta Berdintasuneko Estatuko Idazkariak, Montero eta Rodríguez andreek, lege horren aplikazioari buruz eginiko adierazpenak direla-eta, epaileriaren aurkako eraso onartezina direlako, bai eta biktimei iseka egite bat; hori dela-eta, Espainiako Gobernuko lehendakariari exijitzen dio kargutik ken ditzan berehalakoan.