Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 9

2023ko urriaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URRIAren 9a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 9, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Urriaren 19ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da egokitzapen unitate bat jar dezan Cintruénigoko Otero de Navascués IPan. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Hezkuntza Batzordea.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gardentasunaren nahiz publizitate aktiboaren arloetan dituen betebehar guztiak bete ditzan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren neurriak susta ditzan eskoletako doktrinamendua amai dadin, batez ere testuliburuetan eta hezkuntza-materialetan. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariarena, Errealitate Sozialaren Behatoki Publikoaren eginkizunak Lehendakaritzako eta Berdintasuneko Departamentura eskualdatzeko arrazoiei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Ekonomiako eta Ogasuneko kontseilariarena, Kontuen Ganberak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana ezartzeko hartutako neurriei buruzko fiskalizazio-txostenean egindako gomendioen betetze-maila zehaztu dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariena, uraren balizko kutsadura dela-eta kaltetutako Erriberako zortzi herrik bizi duten egoera azal dezaten. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako zuzendari nagusiarena, Bullying-a eta  cyberbullying-a Nafarroako Foru Komunitatean: ikasle biktimen, erasotzaileen eta ikusleen prebalentziari buruzko azterlan epidemiologikoa izeneko txostena aurkez dezan, bai eta Nafarroako hezkuntza-sisteman 2023/2024 ikasturtean aplikatu beharreko neurriak ere. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Latinoamerikako emakume aktibista gazteen ordezkariekin, gazteen aktibismo klimatikoari buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- IdisNA-Nafarroako Osasun Ikerkuntzako Institutuaren ordezkariekin, Karlos III.a osasun institutuak IdisNA akreditatzeko prozesua zertan den azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Frantziako Bidea Federazioaren ordezkariekin, elkartea abian jarri izana, haren helburuak eta Donejakue Bidea balioan jartzeko jarduerak azal ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- AHORA 1080-ORAIN HERRI EKIMENAren ordezkariekin, pentsioen sistema publiko bati buruz eta zahartzaro duina bermatzeari buruz informa dezaten. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- Isterria ikastetxera bisitan joateko eskaria erretiratzea. Bisitaren helburua zen ikastetxea eta aurten egin nahi dituzten proiektuak ezagutzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- SEI Elkartera, elkartean lan egiten duten profesionalek egiten duten lana bertatik bertara ezagutzeko. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Martzilla eta Alesbes bitartean Aragoi ibai gainean dagoen zubira, NA-660 errepidean. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Isterria ikastetxera, ikastetxea eta aurten egin nahi dituzten proiektuak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak eta Francisco Javier Trigo Oubiña jaunak aurkeztu dute.

- Nafarroako Liburutegira, liburutegien eguna, Liburutegiak eta Haziak programa eta bibliografia-funtsak dibulgatu eta kontrolatzeko beste ekintza batzuk direla-eta egiten diren jarduerak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Nafarroako Museora, funtsen kontserbaziorako jarduera, dibulgazioa eta jarduerak ezagutzeko eta Europako funtsekin eginen den zaharberritze-proiektuari buruz informa dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa eta Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioek eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. .

- Garañoko gaztelura, orain arte egindako esku-hartzeen bilakaera ikusteko eta etorkizuneko planak ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bari, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Estellerriaren garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko ponentzia bat sortzeko proposamena. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Foruaren Hobekuntza gaurkotzeko eta XXI. mendeko errealitate sozialera eta nafarren iritzira egokitzeko ponentzia bat sortzeko proposamena. Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako osasun plan berri bat argitaratzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Biriketako minbiziaren baheketako programa pilotuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du. Osasun Batzordea.

- Nafarroako Etxebizitza Errentamenduko Kontratuen Erregistroari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria.

- Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzua berrezartzeari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- Etxerik gabeko pertsonei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Iruñeko alkatearen txio bati erantzunez Nafarroako lehendakariak "X" sare sozialean botatako mezuari buruzko galdera erretiratzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Zahar-etxe publiko eta itunduetako itxaron-zerrendei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Mendekotasunaren balorazioak izapidetzeko denborari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Aiegiko “La Hoya de Lucea” tiro-eremuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Mikel Zabaleta Aramendia jaunak aurkeztu du.

- Artetako iturburuan (Ollaran) basurde batek egindako erasoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aparteko kenkariak pentsiodunengan duen eraginari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Gizarte Zerbitzuetako Dualia itzulpen-zerbitzuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Trantsizio garaiko eskuin muturreko terrorismoa Nafarroan izeneko txostenari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Kasedako Udalak eraiki duen legez kanpoko artegiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako autobideko erabiltzaileei egun bereko joan-etorriko bidaietan egindako deskontuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Hondakinen Funtserako bildutako zenbatekoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Toki-entitateek Nafarroako Hondakin Solidoen Tratamendurako Partzuergoarekin dauzkaten zorrei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzak zahar-etxeei erizaintzako zerbitzua emateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Parlamentuaren atarian irailaren 27an egin zen elkarretaratze isilean Foruzaingoaren Esku-hartzeko Unitate Bereziak izandako jokabideari buruzkoa. Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteko María Teresa Nosti Izquierdo andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren 2024ko ekitaldirako aurrekontu-proiektua, zeina 3.915.100 eurokoa baita.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Soto Díaz de Cerio andrea Geroa Bai talde parlamentarioari atxiki izana.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak egindako aldaketak. Carlos Mena Blascok Ibai Crespo Luna ordezkatuko du Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Batzordean; eta Ibai Crespo Lunak Carlos Mena Blasco ordeztuko du Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Batzordean.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Geroa Bai talde parlamentarioaren eledun aldaketa. Pablo Azcona da eleduna, eta María Solana eledunaren ondokoa. Mikel Asiain, Blanca Regúlez, Isabel Aranburu eta Itxaso Soto dira ordezko eledunak, ordena horretan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Geroa Bai talde parlamentarioak batzordeetako osaera aldatu izana. Mikel Asiain eta Itxaso Soto eledun eta eledunaren ondokoa izanen dira Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordean; Isabel Aranburu (eleduna) eta Itxaso Soto (eledunaren ondokoa) Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Batzordean; Itxaso Soto (eleduna) eta Blanca Regúlez (eledunaren ondokoa) Kultura, Kirol eta Turismoko Batzordean; Itxaso Soto (eleduna) eta Blanca Regúlez (eledunaren ondokoa) Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren Batzordean, eta Itxaso Soto (eleduna) eta Isabel Aranburu (eledunaren ondokoa) Eskaeretako Batzordean.

- Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da, gehiago zehazte aldera.

Errekerimendu-eskaria, Nafarroako Gobernuak eskatzen zaion informazioa emateko betebeharra bete dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Cristina López Mañero andreak aurkeztu du. Birformulatzekotan geratu da, gehiago zehazte aldera.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute ordainsariak eguneratzeko proposamena; beraz, % 0,5eko igoera urriko nominan sartuko da, eta 2023ko urtarrileko atzeraeraginezko ondorioekin.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak gogor gaitzetsi egiten dituen Gazatik Israelen aurka egindako eraso terrorista oso larriak. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

UPNk eta PSNk alde bozkatu dute. EH Bilduk aurka bozkatu du. Gainerakoek ez dute beren jarrera zehaztu.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Gogor gaitzesten ditu Gaztik Israelen aurka egindako eraso terrorista oso larriak.

 

2. Elkartasuna adierazten die biktima guztiei eta haien senideei.

 

3. Eskatzen du berehala eten dadila biztanleria zibilaren aurkako indarkeria bereizi gabea.

 

4. Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna premiatzen ditu haien esku dauden mekanismo guztiak aktiba ditzaten gatazkak gora egin ez dezan eta bizitza errugabe gehiago gal ez daitezen, eskualdeko bakearen, segurtasunaren eta egonkortasunaren aldeko konpromiso irmoa hartuta.

 

5. Bi estatuen konponbidearen ikuspegia urruntzen duten aldebakarreko neurri guztiak arbuiatzen ditugu, hura baita erantzun bakarra palestinarren eta israeldarren bidezko asmo nazionalerako eta bakerako eta segurtasunerako funtsezko elementua.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek aurkeztu dute. VOXek aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin. Hartara, heldu den urriaren 17an ekitaldi bat eginen du, Parlamentuko atalondoan, 12:00etan, Gizarte Entitateen Plataformarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Itunean pobreziaren eta desberdinkeriaren aurka duen konpromisoa.

 

3. Parlamentuak itun horren jarraipena egiteko eta ituna betetzeko urratsak egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

4. Nafarroako Parlamentuak funtsezkotzat jotzen du erronka global berriei aurre egitea, desberdinkeriak areagotu egin baitira gure gizartean eta are gehiago herrialde txirotuetan.

 

5. Nafarroako Parlamentuak olan bat jarriko du bere fatxadan, Pobrezia Desagerraraztearen aldeko Nazioarteko Eguna ospatzeko”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten baitio Madrilgo alkate José Luis Martínez-Almeidari. PPN talde parlamentarioak aurkeztu du. PSNk aurka bozkatu du. Gainerakoek ez dute beren jarrera zehaztu.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio erasotuari.

 

2. Nafarroako Parlamentuak ekintza horiek gaitzesten ditu eta edozein erakunderen barruan edozein motatako indarkeria eta larderia arbuiatzen du ".