Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Urriak 30

2023ko urriaren 30eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2023ko URRIAren 30a– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 30, 10:00etan–, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Boluntariotza arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- “Nafarroa marka” delakoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Donejakue Bideari buruzko Plan Integral berri bat taxutu dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuari eskatzera administrazio-espediente ebatzigabeak onetsi eta inbertsioak handitu ditzan, Iruña-Madril eta Iruña-Jaka-Huesca-Lleida autobietarako obrak azkartze aldera. Nafarroako Alderdi Popularra talde parlamentarioko eledun Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erabaki, defini eta jakinaraz ditzan Abiadura Handiko Trena Nafarroara iristeko epeak eta konpromisoak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Parlamentuari igor diezaion Nafarroako mugikortasun jasangarriari buruzko foru-lege proiektu bat. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Larraga-Lerin zonan Ur Edangarrirako Araztegi bat eraiki dezan, Izarbeibarko eta Jurramendiko Mankomunitateek partekatzekoa Egaren ibaiertzeko eta Izarbeibarko herriek Itoitz-Nafarroako Ubidea sistemarako duten loturarekin. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentua premiatzen da Espainiako gobernuari eska diezaion ebatzi gabe dauden administrazio-espedienteak onetsi eta inbertsioak handitzea, Abiadura Handiko Trenaren obrak azkartze aldera. Nafarroako Alderdi Popularreko talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Gazako zerrendako gatazkako aldeei exijitzen zaie nazioarteko legeria bete dezaten, bereziki NBEaren ebazpenak. EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak berresten du Nafarroan emakumeen eskubideak babesteko eta genero indarkeria desagerrarazteko konpromisoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariarena, Nafarroako Kulturaren II. Plan Estrategikoa prestatzeko lanei buruzko informazioa eman dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren zuzendari kudeatzailearena, Agentziak legegintzaldi honetarako dituen planei buruzko informazioa eman dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- COMFIN-Nafarroako Berdintasunaren aldeko emakume-erakundeen eta/edo erakunde feministen Koordinazio Elkartearen ordezkariekin, urriaren 7an egindako X. Topaketa Morean iritsitako konklusioak aurkez ditzaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Guatemalako Instituto de Salud Incluyente delakoaren ordezkariekin, haiek Elkartasuneko Nafarroa Saria jasotzearen zergatia izan diren beren lan ildoei buruzko informazioa eman dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Alderdi Sozialistako María Olga Chueca andreak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Siemens-Gamesa Navarrako enpresa batzordeko ordezkariekin, azal dezaten aurreikusten den enplegu murrizketa handiaren aurrean langileek jasaten duten egoera. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Santa Crizko aztarnategi arkeologikora, hiri erromatarra eta 2023ko zundaketetan izandako aurkikuntza garrantzitsua ezagutzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ibai Crespo Luna jaunak, Nafarroako Alderdi Popularreko talde parlamentarioak eta Vox Nafarroa foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. .

- Iruñeko UHUNera, bertatik bertara eta zuzendaritza taldearen eskutik ezagutzeko egiten den lana eta etorkizuneko erronkak. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute. .

- Biointegra Aspacera, zuzen-zuzenean ezagutzearren landa eremuan desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko proiektu hori. Unión del Pueblo Navarro, Nafarroako Alderdi Sozialista, EH Bildu Nafarroa, Geroa Bai, Nafarroako Alderdi Popularra eta Contigo Navarra-Zurekin Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

PARLAMENTUKO BATZORDEAK, PONENTZIAK ETA TALDEARTEKOAK

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren Osoko Bilkuraren erabakia, 2023ko urriaren 19koa, zeinaren bidez sortzen baita Ekialdeko Pirinioei buruzko ponentzia parlamentarioak egindako txostena nahiz Parlamentuaren 2018ko azaroaren 8ko Osoko Bilkurak onetsitako erabakia betetzeari buruzko jarraipena eta kontrola egiteko batzorde berezia. Taldeek eta elkarteak ordezkari titularrak eta ordezkoak izendatzeko epe bat ireki da, azaroaren 2ko  17:30era bitartekoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordearen Erabakia, 2023ko urriaren 24koa, zeinaren bidez sortzen baita Estellerriaren garapen sozioekonomikoa aztertzeko eta hobekuntza-proposamenak egiteko ponentzia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Foru Araubideko Batzordearen erabakia, 2023ko urriaren 24koa, zeinaren bidez sortzen baita Foruaren Hobekuntza gaurkotzeko eta hori XXI. mendeko errealitate sozialari eta nafarren iritziari egokitzeko ponentzia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Jaiotze-tasaren jaitsiera eta horrek erronka demografikoan duen eragina aztertzeko ponentzia bat eratzeko proposamena (Nafarroako Alderdi Popularreko talde parlamentarioak aurkeztua).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Sahararen Nafarroarako Ordezkaritzaren jakinarazpena, Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoa eratu izana eskertzekoa.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Despopulazioaren aurkako borrokan etxebizitzarik ezak sortzen duen erronkari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Gaixotasun hemorragiko epizootikoa Nafarroako Foru Komunitatean izaten ari den eraginari eta hartzen ari diren edo hartuko diren neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Galdara komunitarioak berritzeko laguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Nafarroan prestazio ortoprotesikoa arautzen duen martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretuaren gaineko mozioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Leticia San Martín Rodríguez andreak aurkeztu du.

- Nafarroan basa eper gorriaren populazioak duen gainbeherari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Félix Zapatero Soria jaunak aurkeztu du.

- Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren funtsen inguruan argitaratutako informazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- 5G Sariei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko aireportuaren eta Madrilen arteko hegaldi erregularrei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Tokiko polizien arteko koordinazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako larrialdietako 112 telefonora deitzeko protokoloari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Javier Arza Porras jaunak aurkeztu du.

- Enpresa-kudeaketan prebentzioa integratzeko programari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- 1936. eta 1939. urteen artean Errepublikak kontrolatutako lurraldean eraildako nafarren aitortzarako jarduketei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Zuzeneko Eragineko Antikoagulatzaileen inguruan onetsitako mozioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Erregistroko eta herritarren arretarako bulegoetan arreta presentziala aurretiazko hitzorduarekin nahiz gabe emateko eredu mistoaren ebaluazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- 2021eko Gizarteratze Plan Operatiboan ezarritako mahai sektorialen bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Pobrezia larriak Nafarroan bizi duen egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Lan egiteko baldintzetan egon eta laneratzera iritsi diren errenta bermatuaren hartzaileei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Eskola-uzte goiztiarraren portzentajeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Gizarteratze Planeko gobernantza-sisteman jasotzen den administrazioarteko batzordearen bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroan ez ikasle ez langile ez diren gazteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Errenta bermatuaren hartzaile diren pertsonen osasun-egoerari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu honako galderari erantzuteko epea luza dadin: Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzeko maiatzaren 11ko 12/2022 Foru Legearen erregelamendu-garapenari buruzkoa, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Garbayo Berdonces andreak aurkeztua.

- Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariaren idazkia, zeinaren bidez eskatzen baitu honako galderari erantzuteko epea luza dadin: Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legearen erregelamendu-garapenari buruzkoa, Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztua.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako (Gizain Fundazioa) bi patronatukide izendatzeko aurkeztutako hautagaitzak. Honako hauek dira: Rubén Unanua Ruiz (PSN), José Antonio Villanueva Oyarzabal (EH Bildu). Hautaketa azaroaren 9ko Osoko Bilkuran eginen da.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Eskola Kontseilurako edo Hezkuntzako Batzorde Nagusirako eta Tokiko Kontseiluetarako izendatu beharreko bi kideak hautatzeko aurkeztutako hautagaitzak. Honako hauek dira: Pedro González eta Raquel Garbayo (UPN), Inma Jurío (PSN), Eneka Maiz (EH Bildu).

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gardentasunaren Kontseilurako izendatu beharreko lau kideak hautatzeko aurkeztutako hautagaitzak. Honako hauek dira: Cristina López (UPN), Kevin Lucero (PSN), Irati Jiménez (EH Bildu), Blanca Regúlez (Geroa Bai). Honako hauek dira ordezkoak: Marta Álvarez (UPN), Maite Esporrín (PSN), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), María Solana (Geroa Bai). Hautaketa azaroaren 9ko Osoko Bilkuran eginen da.

 

Aurrekoarekin lotuta, azaroaren 16ra arte luzatu da epea Nafarroako Gardentasun Kontseiluko lehendakaria hautatzeko hautagaitzak aurkezteko.

 

- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Lurralde Politikaren Gizarte Kontseilurako izendatu beharrekoak diren bi kideak hautatzea. Hautagaitzak aurkezteko epea ireki da, azaroaren 9ko   17:30era bitartekoa. Hautagaiak parlamentariak izan daitezke edo ez.

 

Erregelamenduaren 42.19 artikuluan ezarritakoari jarraikiz onetsitako arauen arabera (ez baitago berariazko araurik), bi hautagaiak Lurralde Kohesiorako Batzordeak izendatuko ditu txartelen bidezko isilpeko bozketaren bidez, eta zenbat postu bete behar diren, txartelean beste horrenbeste izen jarri ahalko dira. Boto kopuru handienalortzen duten hautagaiak izanen dira hautatuak. Berdinketagertatuz gero, ondoz ondoko bozketak eginen dira berdinketa hautsi arte.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoerari buruzko txostena. 2023ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoa.

 

- Eledunen Batzarrak Nafarroako Parlamentuaren 2024ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. Aurrekontuaren zenbatekoa 16.212.914 eurokoa da (+ % 3,1). 15.344.109 euro eragiketa arruntetakoak dira (+ % 2,7), eta 868.805 euro, kapital-eragiketetakoak (+ % 11,1). PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Contigo-Zurekin, PPN eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; UPN abstenitu egin da.

 

- Eledunen Batzarrak Arartekoaren Bulegoaren 2024ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua onetsi du. Aurrekontuaren zenbatekoa 1.118.400 eurokoa da, eta, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 27ko igoera da hori. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Contigo-Zurekin, PPN eta Vox-ek aldeko botoa eman dute; UPN abstenitu egin da.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Geroa Bai talde parlamentarioak Osasun Batzordeko osaera aldatu izana. Mikel Asiainek Pablo Azcona ordeztuko du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Mena Blasco, Crespo Luna, Unzu Garate, Chueca Chueca, Esporrín Las Heras eta Jurío Macaya parlamentariek (PSN) batzordeetako lehendakariorde karguei uko egin izana.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Regúlez eta Solana andreek (Geroa Bai) batzordeetako lehendakariorde karguei uko egin izana.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak Mesa “Nafarroako Parlamentuaren jarduerari buruzko informazio publikoaren gardentasunari eta horretarako sarbideari buruzko Erregelamendu” proposamena onetsi du, Legebiltzarraren Erregelamendu berria Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen printzipio informatzaileetara egokitzeko asmoz, zeinak Nafarroako Legebiltzarrari zuzenean aplikatzekoak baitira, lehen xedapen gehigarriaren poderioz.

 

Zehazki, Erregelamendu berriaren XX. Titulua –Legebiltzarraren jardueraren informazio publikoaren gardentasunari eta horretarako sarbideari buruzkoa– garatzen du, eta, Nafarroako Parlamentuko Artxiboari eta Dokumentuen Kudeaketari buruzko 2023ko urtarrilaren 16ko Erregelamenduaren V. Kapituluarekin batera, buru ematen dio, Nafarroako Parlamentuaren esparruan, gai horri buruzko arauketari.

 

Horretarako, Gardentasunaren atari bat gaituko da Nafarroako Parlamentuaren egoitza elektronikoan, zeina egokitu beharko baitzaie eskuragarritasun eta elkarreragingarritasun printzipioei, hori guztia une bakoitzean dauden aukera teknikoei egokituta.

 

Nafarroako Parlamentuko Informazio Bulegoari –Kudeaketa Parlamentarioko Atalari atxikia– dagokio informazio publikoa eskuratzeko aurkeztutako eskaerak izapidetzea eta Idazkaritza Nagusiari ebazpen-proposamen bat aurkeztea, gardentasunari buruzko erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Idazkaritza Nagusiaren ebazpenen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen zaio Mahaiari.

 

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuak Diabetesaren 2023ko Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egitea. Hori dela-eta, azaroaren 14an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urdinez argiztatuko da.

 

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren arteko 2024-2027 aldirako esparru-hitzarmenaren proiektua. Era berean, Ainhoa Unzu –lehen lehendakariordea– eta Silvia Doménech –legelari nagusia– Legebiltzarraren ordezkari izendatu ditu Hitzarmenaren Jarraipenerako eta Betetzerako Batzordean.

 

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan paratzea 2023ko azaroaren 15etik abenduaren 1era bitarte "Nafarroako Atletismo Federazioaren Mendeurrena, 1923-2023" erakusketa.

 

- Mahaiak onetsi egin du Gibeleko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela-eta, gaur, urriak 30, Legebiltzarraren egoitzaren fatxada berdez argiztatzeko proposamena.

 

- Mahaiak onetsi egin du Santu Guztien Eguna dela-eta 2023ko azaroaren 1ean Legebiltzarraren egoitzaren fatxada urdinez argiztatzea.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte 2022ko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren arabera finantzatutako bost proiektuen justifikazio-txostenak.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Animalien eskubideak eta ongizatea babesteari buruzko martxoaren 28ko 7/2003 Legearen art. 29.3 artikuluak indarra hartzeak Nafarroako Parlamentuan dituen eragin eta ondorioen gainean Zerbitzu Juridikoek emandako txostena.

 

Legebiltzarraren egoitzaren instalazioak zaintzeko ardura duen Foruzaingoarekin bat, erabaki da ez baimentzea lagun egiteko animaliak sartzea, salbu eta laguntza-animaliak eta Segurtasun Indar eta Kidegoek erabilitakoak.

 

- Mahaiak bilera egin du gaur NUPeko Nafarroako Memoria Historikoaren Dokumentu-funtseko zuzendariarekin eta koordinatzailearekin, zeinek Dokumentu-funtsak hurrengo lau urteetarako dituen programa aurkeztu baitute.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen baitu Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa berriz izan dadila herritarren ordezkaritza-organoa. UPNk aurkeztu du.

 

UPNk eta PPNk aldeko botoa eman dute; PSNk eta EH Bilduk aurkako botoa eman dute, eta gainerakoek ez dute iritzirik eman.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan sortutako egoera dela-eta, Nafarroako Parlamentuak:

 

1.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaritzari, Xavier Alcuaz jaunak ordezkatua (EH BILDU), eskatzen dio berriz azter dezala batzordeak eratzeko egin duen proposamena, ez duelako Foru Komunitatearen errealitatea ordezkatzen.

 

2.- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaritzari eskatzen dio erakunde hori berriro izan dadila Nafarroako herritar guztiak ordezkatzen dituen organo bat, eta errespetatu dezala erakundearen funtzionamendua, azken legegintzaldietan egin izan den bezala.