Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Azaroak 3

2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duen foru legea

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko azaroaren 3an

Parlamentuaren osoko bilkurak gaur Navarra Sumaren, PSNren, Geroa Bairen eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Izquierda-Ezkerraren abstentzioekin, onetsi du 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2021 Foru Legea aldatzen duen Foru Legea.

 

Irakurraldi bakarrean onetsita, Gobernuak sustatutako Foru Legearen helburua da Sodenari baimena ematea Parque de la Naturaleza de Navarra SAri (Parquenasa) esleitutako 1.700.000 euroko zenbatekoaz gain 1.500.000 euroko mailegu bat emateko, 18/2021 Foru Legearen 14. artikuluaren 7. paragrafoan jasotako baimenaren babesean.

 

Era berean, eta Parquenasari dagokionez, Sodenari baimena ematen zaio emandako maileguen interes-tasak aldatzeko (ez die jada ordaindutako interesei eragingo) eta eman beharreko maileguen interesak finkatzeko, bakar-bakarrik, mailegu-hartzaileak etekinak sortzen dituenean.

 

Salbuespen horren harira, EH Bilduk epigrafe hori kentzeko zuzenketa bat aurkeztu du, artikulu bakarraren bigarren atalean jasoa, uste baitu “ez dela bidezkoa bi kasuetako bakar batean ere, ez 2022rako baimendu nahi diren maileguetarako, ezta dagoeneko eman direnetarako ere”.  Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek soilik babestu dutenez, proposamenak atzera egin du.

 

Foru Legeak Sendavivako parkea berreraikitzeko beharrari erantzuten dio, joan den udan izandako suteak larriki kaltetu baitzuen parkea,  bai eta baliabideak sortzeko emandako laguntzen finantzaketa egokitzearen komenigarritasunari ere.

 

Hala xedatzen duen foru legea NAOn argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.