Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Urtarrilak 31

2022ko urtarrilaren 31ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko URTARRILAREN 31– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 31–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Uholdeek eragindako kalteak ekidin edo minimizatze aldera ibaietan garbitze- eta mantentze-lanak egiteko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Gutxieneko diru-sarrerei eta Errenta Bermatuaren Legeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da herritarrek osasun-sistema publikoarekiko izan duten konfiantza berreskuratzera. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da hobetu dezan Nafarroan minbizidun haurrek jasotzen duten zerbitzua. Honako hauek aurkeztu dute: Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak, Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da minbizia duten pertsonen premiazko zenbait beharrizan aintzat har ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da NUPekin elkarlanean aritu dadin Tuterako campuseko prestakuntza-eskaintza indartu eta sendotzeko, Erriberako gazteriak aldarrikatzen duen norabidean, halatan gutxienez ere ezarriz Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu berria, bai eta jadanik irakasten den Fisioterapiarekiko gradu bikoitza ere. Navarra suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

AGUERRALDIAK:

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa digitaleko kontseilariaren idazkia, berak informazioaren eta komunikazioen teknologiez eta merkataritza elektronikoaz Nafarroako enpresek egiten duten erabilerari buruzko inkesta baloratzeko egindako agerraldi-eskaerari buruzkoa.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko lehendakariarena, informa dezan unibertsitatearen eta haren inguru kultural, profesional, ekonomiko eta sozialaren arteko harremanak sustatzeko jarduketen urtealdi-planari buruz. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko Javier Vidorreta Salillas jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, azal dezan zein den Nafarroako Gobernuaren jarrera ibai-ibilguen garbitze- eta mantentze-lanei eta dragatzeak egiteari buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, azal eta balora dezan Estatuko Gobernuak eta Apezpiku Batzarrak ondasun immatrikulatuei buruz sinaturiko akordioa, eta esan dezan nola eragiten dion Nafarroari. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, azal ditzan “Kultura Birkargatu” kanpainari bultzada ematearen arrazoiak eta haren inpaktua eta emaitza azter ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Eskaera, Osasuneko Mahai Sektorialeko sindikatuen ordezkariekin  Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak eta haren plantillak dauzkaten arazoak nola ikusten dituzten azaltzeko egin behar den lan-bilkuran USAE barne hartzekoa. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

-  Gares - Mendigorría NA-601 errepidera, 21+000 eta 22+500 kilometro-puntuen artean. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Honako errepide hauetara: N 113, 75 eta 77. kilometroen artean (Castejondik Madrileranzko eta Iruñeranzko irteera); NA 5202, Ribaforada eta Fustiñana artean; eta NA 126, Cabanillas eta Tuteraren artean. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren idazkia, Iruña-Noain aireportuko segurtasun-sistemaren akatsei buruz Navarra Suma talde parlamentarioko García Jiménez jaunak aurkezturiko galderari erantzuteko eskumena duen departamentuari buruzkoa.

- INTIAk Orreagan kudeatzen duen esnetarako ardi eta behien finkari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako auzitegi Nagusiko gobernu-aretoak onetsitako bitartekaritza eta justizia errestauratiborako protokoloari buruzkoa. Nafarroako Alderdi sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Caparroson kokaturik dauden abeltegitik eta biometanizazio-plantatik heldutako minda eta/edo digestato hondakinen isuriaren salaketari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Conecta FICTION nazioarteko topaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Pandemiaren hasieratik gazteen enpleguak izandako bilakaerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Migratzaileekiko mentoretza soziala aldezteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Virginia Magdaleno Alegría andreak aurkeztu du.

- Iruñearen eta Madrilen arteko trenbide-ibilbideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernua atletismoko pista estali bat eraikitzera premiatzen duen mozioa ez bete izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Cascanteko jarduera ekonomikoen eremua tankeratzeko hirigintza-planeamenduko dokumentuak idazteko lanei buruzkoa. Navarra suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen inbentario eta ohar soilei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunak berreskuratze aldera toki entitateei kontsulta eta aholkularitza eskaintzeko bulego bat eratzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Nafarroan jokoa arautzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga andreak aurkeztu du.

- Hezkuntza Departamentuko ikuskatzailetza-kidegoan banakako hautaketak egiteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako orkestra Sinfonikoaren abonu-kontzertuen kopurua murrizteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Kirol Merezimenduarentzako Nafarroako Urrezko Dominak eta Nafarroako Gobernuaren kirol-sariak emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko abenduan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Herritarrekiko Harremanetako Batzordearen erabakia, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Bizikidetzaren I. Plan Estrategikoari erabaki-proposamenak aurkezteko epea otsailaren 8ko 12:00ak arte irekitzeari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute Geroa Bai talde parlamentarioaren proposamena, Osoko Bilkura berezi monografiko bat egitekoa, soldata-arrakalak areagoturiko gizarte-desparekotasun gero eta handiagoaren analisiari, egoerari eta hari aurre egiteko neurriei buruzkoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren atalondoan Bubisher. Sahar errefuxiatuen Tindufeko kanpalekuetako liburutegiak izeneko erakusketa jartzea, Kabiak Elkarteak antolatua eta “Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoaren ekimenez. Erakusketaren inaugurazioa otsailaren 21ean izanen da, astelehena, eguerdiko 12:00etan.