Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Otsailak 14

2022ko otsailaren 14ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko OTSAILAK 14– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, otsailak 14–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuaren iritzia, babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzeko Foru Lege proposamena dela eta. Foru legea aintzat hartzeko eztabaida martxoaren 3ko osoko bilkuran eginen da, ziurrenera.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio María de Servini epaileak Rodolfo Martín Villaren aurka 2021eko urriaren 15ean emandako auzipetze-autoari. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira lan egin dezaten A-15 Nafarroako autobian egin gabe dauden tarteak egiteko izapideak aurreratzeko. Navarra Suma  talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da hasiera eman diezaion sektore elektriko publiko bat berreskuratzeko prozesu baten planifikazioari. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu egiten du euskararen gutxieneko ezagutza eskatzea ikasle guztiei, eta gogora ekartzen du familiek hizkuntza-ereduen artean libreki hautatzeko duten eskubidea. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da enpresaren ondorengotzari eta belaunaldien arteko erreleboari buruzko plan bat egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroan Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka borrokatzeko 2021-2026 aldirako Plana Nafarroako Parlamentuari helaraz diezaion, haren gaineko iritzia emateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, Zahartze Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako 2017-2022 Estrategiari buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan zein inguruabarretan egin den Erizaintzako Lan Eskaintza Publikoaren deialdia, zeinen ondorioz oso gutxik gainditu duten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal ditzan Tracasa Instrumental SLri egindako mandatuen gaineko gomendioen jarraipenari buruzko txostenaren emaitzak. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Nafarroako logopeden ordezkariekin, fonazio arazoak dituzten pazienteen mintzamena lehengoratzeko burutzen duten lana aztertu eta ezagutaraz dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) antolatzen duten elkarteen, Madre Coraje elkartearen, FABRE Fundazioaren eta Nafarroako FISC elkartearen ordezkaritza batek aurkez dezan SAME 2022. “Mila milioi ahots. Irakasleen zeregin erabakigarria”. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta , Geroa Bai  talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak Mankomunitatearen jarrera azal dezan, hondakinak tratatzeko Imarkoaingo plantari buruz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiak direla eta. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Makula-Erretina elkartearen ordezkariek aztertu eta jakinaraz dezaten nolako lana egiten duten ikusizko desgaitasuna eta itsutasun legala sorrarazten duten makula eta erretinaren patologia endekapenezkoak eta ez endekapenezkoak dituzten pazienteekin eta haien senideekin. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Asociación PsicoSanitaria (Asociación Nacional de Psicología Sanitaria) elkartearen ordezkariek beren iritzia eta proposamenak aurkez ditzan, Oinarrizko Osasun Laguntzarako laguntza psikologikoaren etorkizuneko proiektua dela eta. Navarra Sumako Cristina Ibarrola Guillén andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Paperak eta Eskubideak Denontzat Plataforma, Gaztelan Fundazioa, Elkarri Laguntza eta Gurutze Gorria kolektiboen ordezkariek aurkez ditzaten beraien proposamenak eta zeregina zaurgarritasun-egoeran dauden atzerritarrei harrera emateko eta, zehazki, harrerako lekuko komunikazio-hizkuntza irakasteko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Navarro Villoslada BHIra, zentroko eta gurasoen elkarteko ordezkariek azal ditzaten patioan estalkia paratzeari buruz egiten dituzten eskakizunak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Almandoz eta Arizkun herrietara, ezagutze aldera harrobien bi proiektu egiteko proposatzen diren lekuak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaik eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Berria Garatzeko Ponentziaren 2022ko otsailaren 10eko erabakia, zeinaren bidez 2023ko urtarrilaren 15era arte luzatuko da ponentziaren lanak amaitzeko epea.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Burlatako Egunsenti haur eskolari eta Erripagaña auzorako 0-3 eskaintza publikoari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021ean onetsitako Kontuen Auzitegiaren fiskalizazio txostenen komunikazioa.

 

- Eledunen Batzarrak, Mikel Gotzon Saralegi Otsakar jaunaren dimisioaren jakitun, erabaki du Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako (Gizain Fundazioa) patronatukide bat hautatzeko prozedurari hasira ematea. Hautagaitzak aurkezteko epea heldu den otsailaren 24ko 17:30ean amaituko da.

 

Onetsitako arauen arabera, Nafarroako Parlamentuak pertsona bat edo erakunde eta enpresa bat, publiko edo pribatua, hautatuko du, lau urtez gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioaren Patronatuko kide izan dadin.

 

Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak, banaka nahiz batera, pertsona batez edo erakunde eta enpresa batez, publiko edo pribatua, osatutako hautagaitzak aurkezten ahalko dituzte, zeinek Fundazioaren Estatutuen 14.1 artikuluan ezarritako gaitasunari buruzko betekizunak bete beharko baitituzte.

 

Talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak hautagaitzak aurkezteko idazki bat helaraziko diote Legebiltzarreko Mahaiari, eta idazki horretan jasota ageriko dira proposatutako hautagaien onarpena eta kargu publikoetarako desgaitua ez egotearen aitorpena.

 

Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, Mahaiak kalifikatuko du proposatutako hautagaiek 2. eta 3. arauetan eskaturiko baldintzak betetzen ote dituzten, eta, jarraian, kasua bada, hautagaiak aldarrikatuko ditu.

 

Hautaketa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran eginen da, isilpeko bozketaren bidez.

 

Txartelen bidez eginen da bozketa, eta foru parlamentari bakoitzak izen bakarra jartzen ahalko du txartelean.

 

Berdinketarik badago, boto kopuru berbera lortu dutenen arteko beste bozketa baten bidez ebatziko da. Berdinketak bere horretan baldin badirau, boto kopuru bera lortu duten hautagaien arteko bozketak eginen dira, harik eta berdinketa hautsi arte.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuaren atalondoan paratzeko Menor Itsasoaren aldeko sinadura bat, argazkiak prozesuei izeneko erakusketa, Ascensión Sánchez Guerrero-Fuentes artistarena, paratzeko proposamena. Erakusketaren inaugurazioa maiatzaren 2an izanen da, eta jendaurrean egonen da maiatzaren 13ra arte.

- Mahaiak onetsi du Unibertsitate Eztabaidako XXI. Liga Parlamentuan egiteko proposamena, Foru parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko hitzarmenaren esparruan. Jardunaldia martxoaren 11n eginen da, 12:00etatik 20:00etara, osoko bilkuren gelan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio.  Navarra Sumak, PSNk, Geroa Baik, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten du Burlatako Ibaialde BHIko zuzendariak pairatutako erasoa, eta bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkio.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere aitortza agertzen dio hezkuntza-komunitateari genero-indarkeriaren aurkako borrokaren alde egiten duen lanagatik eta adierazten du beharrezkoa dela hezkidetzaren bidetik aurrera egiten jarraitzea, hori baita indarkeria matxistei aurrea hartzeko eta gizarte berdinzalea eraikitzeko tresna bakarra”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunarekin.  PSNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Zientziako Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak zientziaren munduko genero-arrakalaren aurkako borrokan duen konpromisoa berresten du, batez ere STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) izenez ezagutzen direnetan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du emakumeak eta neskak zientziaren arloan duen eginkizun funtsezkoa, 2030 agendako ezinbesteko aldaketaren eragilea baita, eta horregatik uste du erabat beharrezkoa dela alor horietan duten parte-hartzea sustatzea”.