Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Martxoak 21

2022ko martxoaren 21eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MARTXOAK 21– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 21–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aldatzen duen Foru-lege proposamenaren gainean.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako tributuei buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Lege aldatzen duen foru lege proposamena dela-eta Nafarroako Gobernuak adierazitako aldeko iritzia.

 

INTERPELAZIOAK:

- Prezioen igoeraren azkartzeak eta egoera ekonomikoaren narriatzeak kaltetutako pertsonek eta sektoreek jasaten duten inpaktua arintzeko politika fiskalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Vianako Jasokundeko Andre Mariaren eliza zaharberritzeko plan gidari bat egin dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa premiatzen da berrikus ditzan gas naturalaren azken baliabideko tarifa erregulatzen duten arauak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaileak Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzaren plana ezartzeari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak informa dezan, Europako funtsekin finantzatuak izateko hasiera batean Next Generation agirian sartu ziren proiektuen egoerari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Baimen eskaera, Espainiako Oftalmologia Elkarteko lehendakari Piñero Bustamantek bideokonferentzia bidez parte har dezan Makula-Erretina elkarteko ordezkariekin eginen den lan bilkuran. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Médicos del Mundo eta Medicus Mundi elkarteen ordezkariekin, aurkez dezaten “Osasuna garapenerako lankidetzan eta ekintza humanitarioa” txostena. Marta Álvarez Alonso andreak (Navarra Suma talde parlamentarioa), María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Plan Osagarria betetzera bideratutako funtsei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Aholkulariek enpresen erantzukizun sozialaren arloan bete beharreko eginkizunari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Kriptodirua bidezko eragiketei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

- Desgaitasunari buruzko Foru Lege berriari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du. (

- Legegintzaldi honetan osasun kudeaketarekin lortutako emaitzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Next Generation funtsen kudeaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoko bi sindikatuk Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren dimisioa eskatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Lizitazio publikoa ekidite aldera fakturak zatikatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Funtzio publikoan sartzeko atzerriko hizkuntzaren betekizuna eskatzea, irakasleen kidego berri bat sortuta, ahalbidetuko duen foru lege bati buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Koadro makroekonomikoaren aldaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta Foruzaingoaren elkar lanari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Kulturarako aurrekontuko % 1,5 lortzeko konpromisoa betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Ukrainatik datozenendako harrerari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- “Joan-etorri” zerbitzurako deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa Suspertu Plana koordinatzeaz arduratzen den Departamentuarteko Batzordearen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa Suspertu Planeko Zuzendaritza Batzordearen bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa Suspertu Planeko Gizarte Kontseiluaren bilerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa Suspertu Planeko neurriak betetze aldera Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin koordinatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko medikuen lanpostu hutsei edo egiturazkoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Carlos III Osasun Institutuaren txosten bati buruzkoa, zeinak gomendatzen edo premiatzen baitu Nafarroako Osasun Ikerkuntzako Institutuaren ereduan aldaketa egitera. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ospitale laguntzan neurtzen diren farmaziako adierazleei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzan neurtzen diren farmaziako adierazleei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako kultur ondare-ondasunen jabeen betebeharrak beteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- COVIDaren aurkako txertatze-guneei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Jarduketa eskatzen duten higiezinei eta aztarnategiei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Next Generation funtsekin ondare-ondasunetako jarduketak finantzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Vianako Andre Mariaren inbertsioa ondare publikoko beste jarduketa batzuen aurrean lehenestea justifikatzen duen azterlan tekniko eta ekonomikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Vianako Andre Maria eliza zaharberritze aldera Eliza Katolikoarekin hitzarmena egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Vianako Andre Maria elizako plano bereziak egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Erlijioko irakasleei irakastorduak murrizteari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 8.4 artikulua aldatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritzako Elikagaien Plan Osagarriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray.

- Gure erkidegoan Ukrainako errefuxiatuak hartzeko baliabideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- BAME lanpostuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa onartzea, martxoaren 31ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko dena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren martxoaren 15eko 18E/2022 Foru Agindua, I+G+b Aholku Kontseiluaren antolaketa eta jarduneko erregelamendua onesten duena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Onetsi da Garesko Udalaren eskaria, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak herrian bilera bat egin dezaten. Maiatzaren 30ean izanen da.

-. Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze-egoera, 2021eko ekitaldiaren laugarren hiruhilekokoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du 2022ko apirilaren 27an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada berde ilun eta laranja kolorez argiztatzeko proposamena, Fibrosi Kistikoaren Egun Nazionala dela-eta.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesten baitu Saharako gatazka konpontzea dadin NBEaren ebazpenetan eta nazioarteko zuzenbidean jasotako deskolonizazio prozesuaren esparruan, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea barne. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. Navarra Sumak alde bozkatu du eta PSNk, berriz, aurka.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak babesten du Saharako gatazka konpontzean NBEaren ebazpenetan eta nazioarteko zuzenbidean jasotako deskolonizazio prozesuaren esparruan, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea barne.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen du Espainiako Gobernuak Marokoko Erresumak Mendebaldeko Sahararako duen autonomiarako planari emandako babesa, ez dituelako betetzen NBEk emandako ebazpenak, Saharako herriaren autodeterminaziorako erreferenduma barne.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak aldezten du Espainiako Gobernuak Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa (RASD) onartzea.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Saharako herriari buruzko nazioarteko legeria bete dadin lan egiten eta herri horrek pairatzen duen giza eskubideen urraketa salatzen jarraitzeko.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna adierazten dio Saharako herriari.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak babesa eta errespetua adierazten baitizkio nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreari eta balioan jartzen ditu nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten pertsonak, ezinbesteko profesionalak eta elikagaien hornitzaileak baitira gizartean.  Navarra Sumak aurkeztu du proposamena. PSNk aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak babesa eta errespetua adierazten dizkio nekazaritzako eta abeltzaintzako sektoreari eta balioan jartzen ditu nekazaritzan eta abeltzaintzan diharduten pertsonak, ezinbesteko profesionalak eta elikagaien hornitzaileak baitira gizartean.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako eta Nafarroako gobernuei eskatzen die bakoitzak bere esparruan talka plan integral bat onetsi eta bete dezaten premiaz, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien errenta galera saihesteko eta prezioek ekoizpen-kostuak estaltzea bermatzeko. Plan horrek nekazaritzako erregaiaren gaineko zergen jaitsiera eta laguntza zuzenak jaso beharko ditu.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio Elikakatearen Legea betetzen dela berma dezan.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio sektorearen arazoei helduko dieten NPEa eta Landa Garapeneko Plana defenda ditzan, bidezko errentak eta ekoizpen jasangarriak ahalbidetuta, nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa, nekazaritza eta abeltzaintza profesional eta familiarra, balioen merkatuetara iristea eta ekoizpen-eredu berrietara egokitzea sustatuz.

 

5.- Nafarroako Parlamentuak bere babes eta errespetua adierazten die ehizaren sektoreari eta zezenen munduari, gure kulturan sendo errotutako jarduerak baitira, ekonomia sortzen dutenak eta landa eremuan enplegua finkatzen dutenak.

 

6.- Nafarroako Parlamentuak ehiza-fauna ehiza jasangarriaren bidez kontrolatzearen alde dago eta Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatzen die erretira dezatela Animalien Babesari eta Eskubideei buruzko Legearen legegintza-ekimena eta aplika ditzatela landa eremuan jarduerak garatzea eragotziko ez duten animalien ongizateko politikak eta, halaber, erretira dezatela Gune zoologikoei buruzko Errege Dekretua, bai eta Zigor Kodea aldatzeko proiektua ere, animalien aurkako tratu txarrak animalia ornodun guztietara hedatu nahi duena.

 

7.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatzen die ehiza jarduera defenda dezatela, Europako politika ekoanimalisten aurrean, beruna ez debekatzeko aukera bideragarririk gabe, eta eperra, galeperra edo birigarroa bezalako espezieen ehizarekin amaitzeko asmoaren aurrean.

 

8.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako zein Espainiako Gobernuei eskatzen die zezenketarako aziendak sorrarazitako jarduera sustatu eta defenda dezatela ondare kultural gisa, zezenketetarako aziendaren salmentarako arauketa fiskala % 10 jaitsita kulturako produktu gisa, % 35eko eta % 15eko hobari bat, hurrenez hurren, gasolioaren eta plastikoen eta ongarrien fakturan, PFEZean sektoreko kostuen igoerari aurre egin ahal izateko eta arraza garbiak babestu, garatu eta hedatzeko plan bat, arreta berezia emanez Espainiako arraza autoktonoei, gure ondare genetiko eta eta naturalaren balio gisa.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamena bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatu egiten baitu PSOEk Sahara dela-eta hartu duen erabakia, hartu delako Diputatuen Kongresua osatzen duten talde parlamentarioen parte-hartzerik gabe eta Espainiako Ministroen Kontseiluaren beharrezko akordiorik gabeNavarra Sumak aurkeztu du proposamena. PSNk aurka bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du PSOEk Sahara dela-eta hartu duen erabakia, hartu delako Diputatuen Kongresua osatzen duten talde parlamentarioen parte-hartzerik gabe eta Espainiako Ministroen Kontseiluaren beharrezko akordiorik gabe.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Saharako herriaren alde duen jarrera berresten du, Legebiltzar honetan 2022ko otsailaren 28an aho batez onetsitako adierazpen instituzionalen arabera, haietako berriena Nazio Batuen aginduekin bat.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten du PSOEk, aldebakartasunez, Sahararen gaineko politikan bat-batean hartutako jarrera aldaketa, azken berrogei urteotan Espainiako gobernu guztiek jorratutako bidearen guztiz bestelako bat hartu baitu estatu-auzia de Saharako lurraldeen gaian.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak Sanchez lehendakaria premiatzen du gai horri buruzko informazio zehatza eman dezan eta berreskura dezan aferan jarraitu den akordio politikoa, modu ulertezinean hautsi dena Marokoko erregeari igorritako komunikazioarekin.