Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Martxoak 14

2022ko martxoaren 14ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko MARTXOAK 14– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 14–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren iritzia, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duen Foru Lege proposamenari buruzkoa.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Parlamentuari bost hilabeteko epean igor diezaion arrazismoari eta xenofobiari buruzko foru lege berria. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Osasun Departamentua premiatzen dira azterlan bat egin dezaten, Erizaintzako oposizio-lehiaketako 2022ko otsailaren 6ko azterketan egindako item/galderen kalitate psikometrikoa egiaztatzeko.  EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da nekazaritza eta abeltzaintzako kooperatibekin eta ekoizleekin bilera egin dezan lan-mahai urgente batean, inpaktuak neurtzeko eta Nekazaritza Politika Erkide berri bat taxutzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariarena, informa dezan enpresen kudeaketan prebentzioa integratzeko eta haietan arrisku-kudeaketa hobetzeko programari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, Kontuen Ganberaren 2021eko kontuen txostena eta jardueren oroitidazkia aurkez ditzan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- José Luis García psikologo kliniko eta sexologoarekin, pornografiaren kontsumoa haur eta nerabeengan eragiten ari den ondorioak azal ditzan. Pedro José González Felipe jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Jorge Aguirre Oviedo jaunak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Noain-Elortzibarko Udalaren ordezkariekin, zaborren planta paratze aldera Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala erabat deusez deklaratzen duten epaien ondorioak esplika ditzaten. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du. (10-22/SET-00028). Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, batzordean izapidetu dadin toki-entitateetan klima-aldaketarekiko zaurgarritasunari buruzko diagnostikoak egitearen gaineko galdera. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Estatu-funtsak Nafarroako etxebizitza publikorako transferitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Haur eta Lehen Hezkuntzako “Los Sauces” ikastetxe publikoko eremuak CNAI-Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari lagatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Oinarrizko Osasun Laguntzako erizaintzako kontsulta ez-presentzialei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzako kontsulta mediko ez-presentzialei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzari buruzko ekintza planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko osasun-etxe batzuetan telefonogune berriak paratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzan Internet bidezko hitzordu-eskaera egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzarako hezitzaileak kontratatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzaile berriaren helburu eta proiektuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzaile berriaren helburuei eta proiektuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzako Kronikoen planari eta Gizatiartzeko planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Seigarren olatua kontrolatze aldera musukoa kanpoaldeetan eta segurtasun-distantzia gorderik ere erabiltzera behartzearen eraginkortasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroan COVID-19aren pasaportea erabiltzera behartzearen eraginkortasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ospitalez kanpoko larrialdien eta 112aren berrantolaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Amiantoari buruzko Planeko Departamentuarteko Batzordeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sozietate publikoei 15.000 euro baino gutxiagoko lanak eskatzeko irizpideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Tracasa Instrumentalek 2020an eta 2021ean Tracasa Mercadori 15.000 euro baino gutxiagoko balioarekin kontratatutako lanei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Tracasa Instrumentalek 2020an eta 2021ean Tracasa Mercadori 15.000 euro baino gehiagoko balioarekin kontratatutako lanei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- COVID txertoaz gogorarazteko eta horretarako hitzordua eskaintzeko telefono-deiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Jaioberrien baheketa areagoturako programari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Iruñeko gizarte-zerbitzuetako zentroaren balizko finantzaketa aztertzeko eratu den lantaldeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Osasungintzako langileei menperakuntza kimikoaren kasu susmagarriak atzemateko prestakuntza emateari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko urrian egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ignacio Cabeza del Salvador jaunaren hautagaitza Kontuen Ganberako lehendakari izateko. PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu e I-Ek proposatu dute. Hura hautatzeko bozketa apirilaren 8ko Osoko Bilkuran eginen da.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan Oihuak Afganistandik erakusketa paratzeko eskaera. El Salvador Elkartasuna eta 14 Lawyers elkarteek eskatua. Erakusketa maiatzaren 16an inauguratuko da, 12:00etan, eta maiatzaren 31ra arte egonen da ikusgai.

- Mahaiak erabaki du bat egitea Planetaren Ordua, 2022 ospakizunarekin. Maiatzaren 26an izanen da, 20:30etik 21:30era.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan 50 urte, hamaika irudi erakusketa jartzeko eskaera, Arturo Kanpion Fundazioak egina. Erakusketa ekainaren 6an inauguratuko da, 12:00etan, eta ekainaren 20ra arte egonen da ikusgai.

- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitatearen artean 2022an zenbait jarduera egiteko lankidetza hitzarmena onetsi du.

- Mahaiak erabaki du Endometriosiaren Munduko Eguna dela-eta Nafarroako Parlamentuaren fatxada kolore horiz argiztatzea gaur gauean. Endometriosia emakumeen % 15ari eragiten dion gaixotasuna da.