Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Irailak 5

2022ko irailaren 5eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko IRAILAK 5– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 5–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzkoa (akats zuzenketak biltzen dituen agiria eransten da)

- Nafarroan desgaitasuna duten pertsonendako arretari eta haien eskubideen bermeari buruzkoa. Arrunta. Gehiengo osoa. Zuzenketak aurkezteko epea urriaren 3an amaituko da.

- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aldatzekoa. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Irailaren 22ko Osoko Bilkuran eztabaidatzea aurreikusten da

- /2022 Foru Lege-dekretua, abuztuaren 17koa, 1/2022 Foru Lege-dekretua, apirilaren 13koa, Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko premiazko neurriak hartzekoa Nafarroako Foru Komunitatean, aldatzen duena. Irailaren 22ko Osoko Bilkuran eztabaidatzea aurreikusten da

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Horren bidez aldatu egiten da 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura.

 

INTERPELAZIOAK:

- Interpelazioak erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Interpelazioak erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du..

Nekazaritza politika bateratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Mozioak erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du..

- Eskaria, mozio hau batzordean izapidetu dadin: Nafarroako Parlamentuak gaitzetsi egiten du Daniel Ortegaren gobernu sandinistak Nikaraguako herriaren aurka baliatutako errepresioa, eta nikaraguarrei dei egiten die etsi gabe jarrai dezaten askatasun demokratikoak aldezten. alda dadin. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mozioa erretiratzea. EH Bildu Nafarroa parlamentu-taldeak aurkeztu du.

- Mozioa erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Estatuko Gobernua premiatzen dira jaiotza-baimenak zabaltzera familia gurasobakarretara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Burdin Defizitaren Egunaren ospakizuna susta dezan, azaroaren 26 bakoitzean Global Iron Deficiency Day delakoarekin bat etorraraziz. Navarra Sumako Cristina Ibarrola Guillén andreak, Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak, Geroa Bai talde parlamentarioak, EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berriemaile gazteen programa bultza dezan gure Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutu guztietan eta Lanbide Heziketako ikastetxeetan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bultzalana egin dezan Nafarroako aterpetxeek Espainiako Gazteen Aterpetxeen Espainiako Sarearekin bat egin dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Nafarroako Gobernua premiatzen dira arduraz jokatu eta inbertsioen lehentasunak, bereziki Abiadura Handiko Trenaren proiektuari dagozkionak, birpentsa ditzaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da, 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren izapidetzean zerga erreformari buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan, PFEZaren kargen eskalako likidazio oinarrien deflaktazioa, inflazioaren araberakoa, edukiko duena. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren izapidetzean Sozietateen gaineko Zergaren erreformari buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan, haren diru-bilketaren igoera esanguratsua ekarriko duena. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Estatuko Gobernuari exiji diezaion Hitzarmen Ekonomikoari buruzko abenduaren 26ko 28/1990 Legean ezarritakoa bete dezala. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da PFEZaren tarifa deflakta dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erretira dezan “Nafarroako estepako hegaztiak berreskuratu eta kontserbatzeko plana” onetsi eta “Nafarroako agroestepak” izeneko babes bereziko eremua izendatzen duen foru dekretuaren proiektua. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluan negozia eta adostu ditzan lan-istripuen aurkako neurri berriak eta ekintza osagarriak. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroan banku publiko bat sortu beharra dagoela erabakitzen da. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da azterketa xeheagoa egin dezan uda honetan tenperatura altuek sorrarazitako gehiegizko hilkortasunaren inguruan, zeharkako neurriak proposatzeko beroak jendearengan dituen ondorioak prebenitu edo arintze aldera. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Berdintasunerako Institutua premiatzen da departamentuekin koordinatuta lan egin dezan gazteei zuzendutako neurri urgenteen sorta bat ezartzeko, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harreman afektibo-sexualen gainean hezi eta prestatze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearena, azal dezaten Zainketen gaineko Foru Itunaren garapena eta erantzukidetasunezko kontziliazioan aurrera egiteko duen garrantzia. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, balorazioa egin dezan 2022ko ekainaren 28ko akordioa, Espainiako mendekotasuneko zerbitzu eta zentroek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezartzen dituena. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arte garaikideko bildumako hamarren bat lan desagertzeari buruz eta bere departamentuak Nafarroako kultur-ondasuna babeste aldera egindako jarduketei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arte garaikideko bildumako hamarren bat lan desagertzeari buruz eta bere departamentuak Nafarroako kultur-ondasuna babeste aldera egindako jarduketei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Gobernuaren aldtetik jasotako baimenari buruz, Olatzen ezarriko den Parque Comercial Atalaya delakoa eraikitzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Inbertsio Institutuaren funtzionamenduari buruz, bai eta etorkizuneko inbertsioetarako irizpideei eta kontrolari buruz ere. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroan etxebizitza babestuaren eraikuntzaren jaitsiera kezkagarriari buruz, bai eta, inflazio geldiezinaren eta soldaten geldialdiaren aurrean, herritarrei etxebizitza babestura iristea errazteko aurreikusi diren neurriei buruz ere.  Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, informazioa eman dezan itxarote-zerrendei eta haien igoera zuzentzeko neurriei buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, informazioa eman dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berriaren egoerari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu diu.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, informazioa eta azalpenak eman ditzan, Sodena enpresa publikoak maskarak erosteko 2020ko maiatzean CENekin egindako akordioari buruz, zeinak ekarri baitu Sodenako zuzendaria kargutik kentzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendariarena, azal dezan zergatik atzeratu zuen urte bat eta erdiz Kontu-hartze Orokorraren txostena prestatzea, Efficold SA enpresarekin FFP2 maskara erosteko egindako kontratua zela-eta, eta bi txosten kontrajarriak egiteko arrazoiak. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, azalpenak eman ditzan SODENA, CEN eta Albyn Medicalen artean maskarak erosteko egindako hitzarmenari buruz, bai eta SODENAko zuzendari kudeatzailea kargutik kentzeko arrazoiei buruz ere. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, azalpenak eman ditzan Efficold SA enpresarekin FFP2 maskarak erosteko kontratuaren administrazio-espedientean izan duen parte-hartzeari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, azalpenak eman ditzan SODENA, CEN eta Albyn Medicalen artean maskarak erosteko egindako hitzarmenari buruz.  Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan zer parte-hartze izan duen Osasun Departamentuak SODENA, CEN eta Albyn Medicalen artean maskarak erosteko egindako hitzarmenean.  Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan Efficold SA enpresarekin FFP2 maskarak erosteko kontratua. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- SEI-Servicio Socioeducativo Intercultural elkartearen ordezkaritekin, azal dezaten atzerriko jatorria duten familiekin egiten ari diren SERFAM (Servicio de Reagrupación Familiar) proiektua. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute

- Lantxotegi elkartearekin, azal dezaten Ahlan Bek proiektua zertan izan den urteko lehen seihilekoan. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Institutu Zuzendarien Elkarteko ordezkariekin, informazioa eman dezaten zuzendaritzako osagarria egonkortzeko egin duten proposamenari buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariekin, azal dezaten “Víctimas del Estado; de la asimetría a la igualdad - Demandas de las víctimas de vulneraciones de Derechos Humanos del ciclo de violencias” izeneko txostena.  Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- “Las Poderosas” elkartearekin, informazioa eman dezan 2022an finantzatutako proiektuari buruz.  Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute

- Lan-terapeuten elkargoaren ordezkariekin, informazioa eman dezaten profil hori ikastetxeetan sartzeari buruz. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du

- Nafarroako Liburutegira, Estellerrian zerbitzua emanen duen biblioteka mugikor berria ezagutzeko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. .

- Castejóngo Francisco Barreno “Kiko” futbol zelaira, belar naturaleko zelaiaren egoera eta klubaren beharrizanak ezagutzeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du


BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Osasuneko Batzorde Berezi bat sortzeko eskaria, Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, erabaki du Batzorde Berezia sortzeko erabakia geroratzea Osasun Batzordeko eledunei kontsuta egin arte.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Galderak erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Galderak erretiratzea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Galderak erretiratzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Galdera erretiratzea. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Hedabide batek LGTBI Harrotasunaren Eguneko kanpaina instituzionalaren dibulgazioa egiteari ezezkoa emateari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak hondakinen balorizaziorako eta biogasaren aprobetxamendurako aurreikusten duen estrategiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- 2021eko uholdeen ostean, lehen sektorearentzako laguntzen atzerapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak zer protokolo abiarazi du emakumeen aurkako ziztaden edo menperakuntza kimikoaren kasuetan aurrea hartze eta ekite aldera dituen protokoloei buruzkoa.

- La Gariposako aztarnategiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitza publiko gehiago eraikitzeko aukerari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak aurkeztu du.

- Tuterako Ospitalaren eta Tuterako osasun barrutiko osasun garraioaren gabeziei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren neurriei burzkoa, eskuragarri dauden laguntza-deialdiak auzokide-komunitateen efizientzia eta energia-aurrezpena hobetze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Galdera berrestea: Migrazio Poitiketako eta Justiziako Departamentuak exekuziorako denboraren aurreikuspen espresurik ez duten proiektu bakoitzaren exekuziorako duen aurreikuspenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Larrialdietako zuzendaria, Nafarroan ekainaren 15etik 29ra bitartean gertaturiko baso-suteetarako ekintzak koordinatzeko izendaturikoa, egon zen lekuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ekainaren 15etik 29ra bitartean gertaturiko baso-suteei aurre egiteko laguntza logistikoko taldeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan ekainaren 15etik 29ra bitartean gertaturiko baso-suteen aurka egiteko aireko baliabideei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Baso-suteen aferan larrialdi-zerbitzuek dituzten ahuleziei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Larrialdiei begirako suhiltzaileen efektibo operatiboei eta errefortzuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- PLATENA ekainaren 15etik 17ra bitartean ez aktibatzeko erabakiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Ekainaren 16ko 222/2016 Foru Aginduak aurreikusten dituen debekuak, ohar laranja mailarekin, Erdialdeko abiadura handiko trenerako obretan aplikatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- G30005 G3500 6013 467903 REACT. NASERTICi eginiko enkargua. Nafarroako banda zabal korporatiboaren plana PO FEDER 14-20 partidari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Helikoptero medikalizatua mobilizatzearen inguruan egindako aldaketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzarako psikologoak kontratatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Donezteben Arrizurriagako presak duen funtzionamenduari eta bertan uholdeak izatearekin duen loturari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Familientzako elkarguneei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Isabel Aranburu Bergua andreak aurkeztu du.

- Euskararen II. Plan Estrategikoaren abiarazpenaren atzerapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Osasun Batzordean, minbizia duten haurrentzako arretaren inguruan onetsitako mozioa betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Erresumaren omenezko monolitoaren kontserbazio egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Metabertsoa garatu duen enpresa hautatzeko irizpideei buruzko idatzizko galderari emandako erantzunean datorren baieztapenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Aurrekontu Orokorretan sartu diren zuzenketen betetze mailari eta egoeraren xehetasunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Menperakuntza kimikorako ziztadengatiko salaketi buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan CNIko agenteak kentzeari buruzkoa.  Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- COVIDa hondakin-uretan detektatzearen inguruan Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lankidetzan azterlanen bat egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Ziztadengatiko salaketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Elkarlaneko etxebizitzetarako lurzatiak lagatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Etxebizitzak zaharberritzeko behin-behineko kalifikazio espedienteei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Sodena, Albyn eta CENen artean maskarak erosteko akordioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Pandemiaren hasieratik gaur arte osasun alorreko materiala erosteko bitartekari gisa eta/edo edo hornitzaileak bilatzeko lanak egin dituzten entitate eta kontaktuei eta haien komisioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sodena, Albyn eta CENen artean erosteko akordioan erositako grafenozko maskarei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sodena, Albyn eta CENen artean erosteko akordioaren inguruko maskara-soberakinei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2022ko ekainaren 29an egindako kontu-hartzailetzaren txostenean, Efficold SA enpresari FFP2 maskarak erosteko espedienteari dagokionez, Kontu-hartzeko zuzendari nagusiaren iritzia aldatzeko arrazoiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren baimenari buruzkoa, Sodena, Albyn Medical eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren arteko hitzarmenerako, 2020an osasun alorreko materiala erostearen inguruan. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak erositako maskarei buruzkoa, konposizioan grafenoa edo grafeno-biomasa baldin badute. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sodena, Albyn eta CENen arteko akordioaren esparruan Kontsumo Zerbitzuak erositako 2.000 maskara kirurgikoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako Departamentuak pandemiaren hasieratik erositako FFP2 maskaren eta maska kirurgikoen unitate-prezioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Sodena, Albyn eta CENen arteko akordioaren esparruan Nafarroa Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak erositako 1.000 FFP2 maskaren banaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Emanzipa programaren adin-tartea zabaltzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako 2021-2025 tarterako Teknologia eta Berrikuntza Planean sartutako ekintza guztien betearazpen tekniko zein aurrekontukoari burzkoa, 2021ean zehar. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Aiegiko tiro-eremuaren ingurumen-baimenei burzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Sodena, CEN eta Albyn Medicalen arteko hitzarmenean soberan gelditutako maskarak biltegiratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak maskaren balizko erosketetarako modu proaktiboan kontaktatu zituen enpresei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Enpresek maskarak erosteko egindako eskaintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- “Ospa Eguna” ospatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Sodenaren Administrazio Kontseiluaren 2020ko urriaren 27ko aktari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendariordearen idazkia, non ohartarazten duen akatsak direla Nafarroako Gobernuak igorritako proposamenetan, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Nafarroako Plan Estrategikoari buruzkoetan.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren Erabakia, 2022ko ekainaren 29koa, zeinaren bidez baimentzen baita Club Atlético Osasunari zuzenean besterentzea 11.039 erregistroko finkaren zati bat, , honako honi dagokiona: Arangurengo 3. Poligonoko 215. lurzatia (“Escuela de fútbol del C.A. Osasuna” kiroldegia-Taxoare).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 4/2022 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 5ekoa, Tributu Harmonizazioari buruzkoa, balio erantsiaren gaineko zergari buruz eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergari buruz hartutako zenbait neurriren indarraldia luzatzen duena, eta argitara dadin agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Tributu-harmonizazioko 5/2022 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 31koa, zeinaren bidez aldatzen baita11/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa, arautzen dituena energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga, eta argitara dadin agindu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 155/2022 Ebazpena, uztailaren 5ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari ondoko agindua formalizatzen duen hitzarmenaren testua: 2022an garatzea lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako jarduerak, langileei edo lanbide gaitasuna prestakuntzako bide ez formalekin eskuratu dutenei zuzenduak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziarako Planaren esparruan, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzazioarekin.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2022ko bigarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2022ko maiatzari dagozkio.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko ekainean egindako aurrekontu-aldaketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute talde parlamentarioei helaraztea  Europako Kontseiluaren kultura-ibilbidearen hautagaitzari laguntzeko eskaera, Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak aurkeztua.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren 22/2022 Irizpena, uztailaren 27koa, azaltzekoa ordenamendu juridikoarekin eta, zehazki, kudeaketa publikoarekiko ardura, ekonomia, baliabideak helburuei hertsiki egokitzea eta baliabide publikoak efizientziaz esleitu eta erabiltzea printzipioekin bat ote datorren formalizatutako kontratuen jarraitutasuna, hondakinen azpiegitura baterako proiektua idazteko eta exekutatzeko erabilera horrekin hirigintzaren aldetik bateraezina den lurzati batean. Navarra Suma talde parlamentarioko 20 parlamentariek eskatu dute.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren 2021eko oroitidazkia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 2021eko jarduketari eta funtzionamenduari buruzko memoria.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kutxa Fundazioaren patronatu berria eratzea eta haren lehendakaria eta lehendakariordea izendatzea.

- Eliza Katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko Batzordean parte hartuko duten bi pertsona izendatzea. Horrekin batera, bi arau proposamen.

 

Hona onetsitako arauen testua:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bi pertsona izendatuko ditu Eliza Katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko Batzordean parte hartzeko.

 

2.- Hautagaiak hautatuko dira biktimen arloan esperientzia duten eta  historian, zuzenbidean eta psikologian gaitasun profesionala duten adin nagusiko herritarren artean.

 

3.- Kargurako hautagaiak talde parlamentarioek edo foru parlamentarien elkarteak proposatuko dizkiote Nafarroako Parlamentuari, Mahaiari zuzendutako idazkiaren bidez, gehienez ere bi pertsona bilduko dituena.

 

4. Legebiltzarreko Mahaiari igorritako idazki baten bidez aurkeztu beharko dira hautagaiak; horretan jasota ageriko da proposatutako hautagaien oniritzia eta agertuko da haien prestakuntza akademikoa eta ibilbide profesionala, frogatze aldera haien esperientzia eta gaitasun profesionala, 2. arauan ezarritakoari jarraikiz.

 

5. Hautagaitzak aurkezteko epea irailaren 15ean amaituko da, 14:00etan.

 

6. Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, Mahaiak kalifikatuko du ea proposatutako hautagaiek betetzen ote dituzten eskaturiko baldintzak, eta jarraian, kasua bada, hautagaitzak aldarrikatuko ditu.

 

7. Hautaketa Legebiltzarraren Osoko Bilkuran eginen da, paper bidezko bozketa sekretuaren bidez. Bertan, gehienez ere, bi izen jarriko dira.

 

8. Mahaiak botoak zenbatuko ditu eta boto gehien lortu dituzten bi hautagaiak aldarrikatuko ditu.

 

9. Proposamenean eragina izan dezaketen balizko berdinketak ebatziko dira boto kopuru bera lortu duten hautagaien arteko beste bozketa baten bidez. Berdinketak bere horretan baldin badirau, boto kopuru bera lortu duten hautagaien arteko bozketak eginen dira, harik eta berdinketa hautsi arte. Hirugarren bozketan berdinketak bere horretan badirau, hautaketa-prozedura amaitutzat joko da eta  prozedura berri bati ekinen zaio, hautatzeke gelditu diren postu hutsetarako

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Parlamentuko Osoko Bilkurak zein batzordeek 2021eko maiatzetik 2022ko maiatzera bitartean onetsitako ebazpenen betetze-egoera.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki gabe utzi dute botoa eskuordetzeko eta Mahaiaren erabakietarako eredu-proposamenen gaineko erabakia.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute ados daudela Parlamentuaren 2022ko Barometroa - Gazteriaren zaurgarritasuna prestatze aldera aukeratutako gai-ardatzekin. Aipatu ardatzei (enplegua, etxebizitza, generoa, kontsumo ohiturak eta sare sozialak, aisiarako eremuak eta kriminalizazioa, mobilizazioa eta politizazioa, talde zaurgarriak) beste bat gehitzea proposatzen da, ingurumena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuaren betetze egoera. 2022ko ekitaldiko bigarren hiruhilekoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Parlamentuaren 2023. urteko ekitaldirako aurrekontuaren aurreproiektua egiteko irizpideei buruzko txostena.