Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Irailak 26

2022ko irailaren 26ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko IRAILAK 26– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 26–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kreditu bat ematen duena, 498.000 eurokoa, Lurralde Kohesiorako Departamenturako. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Irakurketa bakarreko eta presako prozedura. Zuzenketak aurkezteko epea abiarazi da, urriaren 5ko 12:00ak bitarte. Urriaren 6ko osoko bilkuran eztabaidatuko da.

- Justizia errestauratiboari, bitartekaritzari eta jardunbide errestauratibo komunitarioei buruzkoa. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. Arrunta.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroan etxebizitza-arloko jarduketa babesgarriei aplikatzekoak zaizkien moduluak zehazten dituena 2023rako. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da indarrean dagoen araudia bete dezan Nafarroan ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeetan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. Osoko Bilkura.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Espainiako Gobernua premiatzen dira kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailearen arloko zenbait osasun jarduera arautu ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak azal dezan zergatik ez dien helarazi toki entitate interesdunei eta talde parlamentarioei Espainiako Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Lanbide Elkargoak Esa urtegia handitzeko obren segurtasunaren inguruko txosten batzuei buruz emandako irizpena, eta irizpen horren gaineko iritzia eman dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azal dezan zergatik Osasunbideak fakturak ordaindu zituen, osasun arloko kontu-hartzailetza delegatuak eragozpen-ohar etengarria eman bazuen Efficold S.A. enpresarekin eginiko FFP2 maskaren hornidura-kontratua zela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Burlatako Artxiboaren defentsarako Plataformaren ordezkariekin, artxiboak uholdeen ostean bizi duen egoera, sortu diren zailtasunak eta egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Martzillako Marqués de Villena BHIko ordezkariekin, ikastetxe horren beharrizan nagusiak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko ordezkariekin, azal dezaten Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoko Uraren Ministerioaren eskaria, ur-banaketarako sarea mantentzeko unitate bat sortu eta hornitzekoa Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan, Bujadorko wilayan (kanpamenduan). Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan taldeartekoak aurkeztu du.

- Ikerlari eta historialari Manuel Martorell jaunarekin, azal dezan zer trataera duen karlismoak foru erakundeen esparruan abian diren eta Gobernuaren eta Nafarroako Parlamentuaren beraren laguntza duten jarduketa edo ikerketa-proiektu desberdinetan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Dos Reinosko aintzirara. Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Onetsi egin da Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatuko dituen Osasuneko Batzorde Berezi bat sortzeko eskaria. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Epe bat ireki da, irailaren 29ko 17:30 artekoa, talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteek aipatu batzorderako ordezkariak izenda ditzaten. Batzordeak 5 hilabete izanen ditu ondorioen txostena prestatzeko.

- Landa Garapen eta Ingurumen Batzordeari helarazten zaio eskaria, “Nafarroako estepa-hegaztiak berreskuratu eta kontserbatzeko plan”ari eta “Nafarroako agroestepak” izeneko babes bereziko eremua izendatzeari buruzko Ponentzia bat sortzekoa, horien beharra baloratzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Kultur ondasun direnetan energia berriztagarriak ezartzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Suteek kaltetutako baso-eremuak berreskuratzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Osasunbidea Osasun Zerbitzuko 350 langileren balizko kanporatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Lanbide Elkargoak Esa urtegia handitzeko obren segurtasunaren inguruan egindako azken irizpenari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Gobernuko kontseilarien eta zuzendari nagusien arteko bilera bat egin ondoren kontu-hartzailetzako txosten baten esanahia aldatzea babesten duen justifikazio juridikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

- Nafarroako Ubidearen lehen fasea Ega zonaldean handitzearen egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. Osoko Bilkura. Gobernuko lehendakaria.

- Garraio-sektorearen egoerari eta datorren urteko aurrekontuetan hartuko diren neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako liburutegi publikoetan ematen den zerbitzuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Dos Reinosko aintzira pairatzen ari den lehortea dela-eta Ureztatzaile Elkarteak eginiko salaketari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Erdizi buruz 2022ko urriaren 23an egitekoa den galdeketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Osasungintzako langileei egun bereziak ordaintzea dela-eta 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean onetsitako zuzenketa betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Terroristak omentzeko ekitaldi publikoak ekiditeko prebentzio-neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak AUNA Proiektuaren abiarazpenaz duen iritziari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- Erretinako begi-gaixotasunen detekzio goiztiarrerako Programari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Garraio publikoan maskaren erabilera bertan behera uzteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Volkswagen-en instalazioetako trenbideari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitatearen eta Zuberoaren arteko muga Iturtzaetan berriro ixteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan klausula sozialak aktibatzeko hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Pobreziari eta bazterketari buruzko azterlan estatistikoetan eta txosten teknikoetan desgaitasunaren aldagaia kontuan hartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Haur Pobreziaren Goi Komisarioarekin koordinatzeko ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Programa-akordioko ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroan Gerra Zibilean eta frankismo-aldian izandako gertakariei dagokienez ikastetxeetako testuliburuak berrikusteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- 2021ean artatu gabe geratu ziren sexu- eta ugalketa-osasun zerbitzuetarako eskaerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko 2021eko soldata-arrakalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Espezie autoktonoen biodibertsitatea erresilientzia faktore gisa babesteko Gobernuaren ekimenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Natur ondasunen kudeaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Ekoizpen- eta hornidura-kateetan bidezko merkataritzakoak eta baldintza sozialekiko arretakoak diren irizpideak jasotzen dituzten klausula sozialei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Kontsumo bulegoetako langile teknikoei kontsumo arduratsuaren arloko prestakuntza emateko egin diren urratsei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako enpresek energiaren arloan dituzten merkataritza-harremanei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak pobrezia energetikoaren arloan sustatutako esku-hartze neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Interneterako sarbiderik ez duten edo gaitasun digital urriak dituzten talde zaurgarriei aurrez aurreko arreta bermatzeko hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Itsaspeko biziaren babesari buruzko sentsibilizazio eta kontzientzia kanpainei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Herrialde txiroetako itsasoen zaintza eta ibaien garbiketa indartzeko gauzatutako ekimenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Efficold S.A. enpresarekin eginiko FFP2 maskara-hornidurako kontratuaren gaineko eragozpen-ohar etengarriaren ondoren egin gabeko kontu-hartzailetza nagusiaren txostena egiteko eskaerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko kontu-hartzailetza delegatuak Efficold S.A. enpresarekin eginiko FFP2 maskaren hornidurarako kontratua zela-eta emandako eragozpen-ohar etengarriaren gainean Kontu-hartzailetza Nagusiak egindako txosten-zirriborroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2020ko ekainean eta abuztuan, merkatuan CE markadun maskarak egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Efficold SA enpresarekin FFP2 maskarak erosteko kontratuak formalizatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun arloko kontu-hartzailetza delegatuak eragozpen-ohar etengarria emanik Osasunbideak fakturak ordaintzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2020ko ekainetik abendura bitartean FFP2 maskarek merkatuan izandako batez besteko hileko prezioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- FFP2 maskarak Efficold SA enpresari erosteko kontratua dela-eta osasuneko eledunei deialdia egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- FFP2 maskarak Efficold enpresari erosteko kontratuaren eragozpen-ohar etengarriari buruz Kontu-hartzailetza Nagusiko zerbitzu juridikoei kontsultarik egin ez izanaren zergatiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Kontu-hartzailetza eskuordetuak eginiko eragozpen-ohar etengarri baten ondoren Kontu-hartzailetza Nagusiak bigarren txostena egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- FFP2 maskarak Efficold enpresari erosteko espedientean Kontu-hartzailetzako zuzendari nagusiak bigarren txostena egin aurretik Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak 2022ko ekainaren 6rako deitutako bilerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- 2020ko ekainetik abendurako epean egondako CE markadun FFP2 maskaren eskaintzari buruzkoa.  Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Efficold Nafarroako Gobernuarentzat bitartekari bezala aritu zen Txinako FFP2 maskaren erosketan izandako prezioari buruzkoa.  Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Nafarroako hezkuntza-esparruan etnia edo arrazagatiko diskriminazioa egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan biztanleria arrazializatuari dagokionez bizitoki-bazterkeria egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako osasungintza-esparruan etnia edo arrazagatiko diskriminazioa egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako kirol-esparruan etnia edo arrazagatiko diskriminazioa egoteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2021eko irailaren 17ko erabakia, zeinaren bidez onetsi baitu 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako gastu ez-finantzarioaren muga.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 21eko 100/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzeko egutegia nahiz jarraibide ekonomiko eta teknikoak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren txostena, gai honi buruzkoa: "Eraginkorrak eta efizienteak izan al dira 2017tik 2021era bitartean enplegua pizteko kontratazio-laguntzak?".

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari kontsulta egin ostean, erabaki du Senatuari hautagaitzarik ez aurkeztea Konstituzio Auzitegiko magistratuen lanpostu huts bat betetzeko. Ander Gil García jaunak aurkeztu du (Lehendakaria-Senatua).

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari kontsulta egin ostean, beste baterako utzi du Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmen baterako proposamena, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Itunaren betetzea ebaluatzeko lanabes metodologiko bat egitekoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du Phelan-McDermid sindromearen Nazioarteko Eguna dela-eta Legebiltzarraren egoitza 2022ko urriaren 22an argiztatzeko proposamena.

- Mahaiak jaso du Errefusaren Itsasoa erakusketaren dokumentazio osagarria.

- Mahaiak onetsi du proposamen-txostena, Nafarroako Parlamentuko atalondoan Bizitzako harresia erakusketa jartzekoa, zeina 2023ko urtarrilaren 18an inauguratuko baita.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan Bederatzi erakusketa jartzeko proposamena. Erakusketa otsailaren 23an inauguratuko da.

- Mahaiak onetsi egin du ekitaldi instituzional bat egitea Nafarroako Parlamentuaren atalondoan, Nafarroako Medicus Mundi-k jardunean 50 urte betetzearen kariaz. Ekitaldia azaroaren 4an eginen da, 12:00etan.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALETARAKO PROPOSAMENAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen baitu planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzekoNavarra Sumak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Volkswageneko enpresa batzordearekin eta Nafarroako plantako zuzendaritzarekin lan egiteko asmoa agertzen du planta horren eta bere hornitzaileen interesak zaintzeko.

 

2.- Horrez gain, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren bideak ezar ditzan Nafarroako VWeko enpresa batzordearekin eta zuzendaritzarekin egin beharreko lana gauzatzeko.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak hura osatzen duten indar politiko guztiak premiatzen ditu ez dezaten baliatu Nafarroako Volkswagenen egungo egoera alderdikeriaz prozesuak irauten duen bitartean, ulertzen baitu horrek ez diola erantzuten ez langileen, ez plantaren, ez hornitzaileen interesei”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten baitie emakume iraniarrei eta Irango gizarte osoari, giza eskubideak gizonezkoen eta emakumezkoen banakako askatasunak errespetatuko dituen gizarte demokratiko baten alde egiten ari diren borrokagatikNavarra Sumak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak bere babesa eta elkartasuna adierazten die emakume iraniarrei eta Irango gizarte osoari, giza eskubideak gizonezkoen eta emakumezkoen banakako askatasunak errespetatuko dituen gizarte demokratiko baten alde egiten ari diren borrokagatik”.