Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Irailak 19

2022ko irailaren 19ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko IRAILAK 19– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 19–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Estatutua arautzen duena. Arrunta.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako Gobernuak Gobernuak suteak prebenitzeko eta dagozkion zerbitzuak antolatzeko darabilen politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Energia tarifen igoera jarraitu eta etengabearen aurrean Nafarroako enpresa txiki eta ertainak babesteko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Osasungintzako itxarote-zerrenden kudeaketaren arloko politika orokorrari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Laneko arriskuen prebentzioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Larrialdi klimatikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako ospitaleen eta bertako aparkalekuen segurtasunaren ebaluazioa egin dezan.Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Estatuko Gobernua premiatzen da ahalik eta azkarren eta osorik transposizioa egin dezan iturri berriztagarrietatiko energiaren erabilera sustatzearen gaineko 2018/219/EE Zuzentarauarekin eta elektrizitatearen barne merkatuari buruzko arau komunen gaineko2019/944/EE Zuzentarauarekin. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da berehala esku har dezan Volkswagen taldeari eskatze aldera Landabengo plantako enpresa-batzordearekin lortu ziren akordioak betetzea, ibilgailu elektrikoa ekoizteari eta enplegua mantentzeari buruzkoak. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua premiatzen da Nafarroako estepako hegaztiak berreskuratu eta kontserbatzeko planean aurkeztutako neurriek adostasuna izan dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du. 

 

AGERRALDIAK:

- Lanbide Heziketako zuzendari nagusiarena, ondotik datorren ebazpenaren edukiari eta hura formalizatzeko arrazoiei buruz informa dezan: 155/2022 Ebazpena, uztailaren 5ekoa, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialari ondoko agindua formalizatzen duen hitzarmenaren testua: 2022an garatzea lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozedurarekin lotutako jarduerak, langileei edo lanbide gaitasuna prestakuntzako bide ez formalekin eskuratu dutenei zuzenduak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako Hezkuntzaren aldeko Gizarte Itunaren agiria azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluko Manuel Martín Iglesias jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, aditzera eman dezan Nafarroan 65 urte baino gehiagoko pertsonei egindako inkestaren emaitza eta informazio eman dezan bere departamentuak aipatu inkestan agertzen diren eskaerei erantzuteko proposatuko dituen jarduketei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, informazioa eman dezan prestazio handiko trenaren inguruko azken berriei buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- “Salvamento Marítimo Humanitario” elkartearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten eskuratu duten finantzazioaren erabilerari buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek,  Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarioen elkarteak eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Medicus Mundi elkartearen ordezkariekin, ezagutzera eman dezaten 50 urteko lanaren gaineko datu eta mugarri aipagarrienen gaineko argitalpen bat, bereziki osasun aroko kooperazioaren eta ikaskuntzaren ingurukoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Naizen elkartearen ordezkariekin, informazioa eman dezaten adingabe transexualen eskubideen defentsan daramaten ibilbideari eta Nafarroako egungo egoerari buruz. Isabel Olave Ballarena andreak (Navarra Suma talde parlamentarioa), Nuria Medina Santos andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- AFAN elkartearen ordezkariekin, Nafarroan Alzheimerrak eta bestelako dementziek duten egoera azal dezaten, bai eta ikerkuntzan gehiago inbertitu beharra ere. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Osasuneko Batzorde Berezi bat sortzeko eskaria, Osasunari buruzko Foru Lege berri baterako oinarriak adostu eta finkatze aldera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du. Egin gabe dago.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko neurriei buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Honako mozio hau betetzeari buruzkoa: Nafarroako Gobernua premiatzen da Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren Plan Gidariaren ezarpena aurrera dezan Leringo Edateko Uren Araztegiaren eraikuntzari dagokionez. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Alde Zaharra/II. Zabalguneko sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroan emagin gutxiegi egoteari buruz. Geroa bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- Modu egonkorrean bete gabeko mediku eta mediku lanpostuetarako zerbitzu eginkizunak emateari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- 2019ko eta 2020ko soldata-masaren gehikuntza globalari buruzko galdera hirugarren aldiz berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Arraiz-Orkingo zeharbideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Gogoz kontrako bakardadearen aurkako foru-estrategia prestatzeari buruzko mozioaren betetze-mailari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

Palacio de Arozteguia SL eta Hotel Palacio Arozteguia S.L merkataritza-enpresek eta Aroztegia Udalez gaindiko Plan Sektorialaren Konpentsazio Batzordeak aurkeztutako ondare-erantzukizuneko erreklamazioari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Gazteriaren Institutuan garatzeko dauden arauei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Aiegiko Iratxeko monasterioko bidegurutzean NA-1110 errepideko biribilgunea eraikitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2022ko irailaren 14ko erabakia, zeinaren bidez eskatu baitu Komunitatearen egoerari buruzko politika orokorreko eztabaida azaroaren 10ean eta 11n egin dadin. Arau-proposamena atxikirik doa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak  jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren jakinarazpena, “Erriberako Mankomunitateko udalerrietan kaleak garbitzea” kontratuaren adjudikazioa ezin fiskalizatzeari buruzkoa.

- Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, Kontuen Ganberaren 2021erako fiskalizazio-programa aldatzen duena, bertatik kenduz “Erriberako Mankomunitateko udalerrietan kaleak garbitzea” kontratuaren adjudikazioari buruzko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2022ko abuztuan egindako aurrekontu-aldaketak, eta erabaki dute haiek Kontuen Ganberari igortzea.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Esther Aldave Monrealen eta Ana Carmona Juanmartiñenaren hautagaitzak aldarrikatu ditu Eliza Katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko Batzordean parte hartzeko Nafarroako Parlamentuak hautatu beharreko bi pertsonak hautatzeko. PSN, Geroa bai eta EH Bildu talde parlamentarioek aurkeztu dute. Bozketa sekretua izanen da eta boto-paper bakoitzean gehienez bi izen jarri ahalko dira, eta heldu den irailaren 22ko osoko bilkuran eginen da.

- Beste baterako geratu da Konstituzio Auzitegiko magistratuen lanpostu huts bat betetzeko hautagai baten izendapena, Senatuari aurkeztu beharrekoa. Ander Gil García jaunak aurkeztu du (Lehendakaria-Senatua).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Auzitegiaren 2021eko txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen idazkia, 2022ko Barometrorako (Gazteriaren zaurgarritasuna) aukeratutako gaiei buruzkoa, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari helaraztea erabaki dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Nafarroako Gazte Parlamentuaren V. bilkuraldia ixteko eta VI. bilkuraldia eratzeko bilkura Nafarroako Parlamentuan egitea onetsi du Mahaiak. Jardunaldia urriaren 14an eginen da, 16:30etik 18:30era, erabilera anitzeko gelan.

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Parlamentuko atalondoan ematea birziklatzea sustatzeko Nafarroako udalen arteko Resto-Copa/Errefus Txapelketan garaile ateratako herrien sariak. Sari-banaketa urriaren 7an eginen da, 12:00etan, atalondoan.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuko atalondoan jartzea “La Mar de Resto/Errefusaren Itsasoa” erakusketa.

- Mahaiak onetsi egin du berdintasunari buruzko kazetaritza-lana saritzen duten Nafarroako Kazetarien Elkartearen 2022ko Teobaldo sarien urteko babesletza berritzea.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuan egitea Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformak antolatzen duen Txirotasunaren eta Desberdinkeriaren Aurkako Jardunaldia. Jardunaldia urriaren 5ean eginen da, 16:30etik 20:30era.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.  Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alzheimerraren Nazioarteko Eguna ospatzearekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du funtsezkoa dela ikerketa sozial, sanitario eta biomedikoaren aldeko apustua egitea, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko xedez.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du datorren asteazkenean, irailak 21, 12:00etan, eta bertan talde parlamentarioek aurkeztutako adierazpen instituzionalaren irakurraldi ozena eginen da. Ekitaldian AFANek ere parte hartuko du”.

 

4. Nafarroako Parlamentuak erabaki du irailaren 21ean, asteartez, bere fatxada magenta kolorez argiztatzea, 21:00etatik 22:30era”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen baitu Volkswagenek Nafarroan duen plantaren eta bertako langileen interesak aldezteko, aurrean dituzten erronkei begira. PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Navarra Suma abstenitu egin da.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

“1. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du Volkswagenek Nafarroan duen plantaren eta bertako langileen interesak aldezteko, aurrean dituzten erronkei begira.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldezten du Nafarroako Volkswagengo plantillaren lana eta profesionaltasuna, horiei esker Landabengo planta produktibitateagatik eta kalitateagatik nabarmentzen baita.

 

3. Nafarroako Parlamentua ez dago ados Landabengo ekoizpena Martorellgo plantara eramateko aukerarekin.

 

4. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere esku dagoen guztia egiteko borondatea duela plantaren etorkizuna bermatzeko, bai eta enpleguarena, enpresa-hornitzaile osagarriena eta Foru Komunitateko industria-sare osoarena ere.

 

5. Nafarroako Parlamentuak aldezten du Nafarroako Volkswagenek eta bere plantilla bizi duten egoera gatazka politikotik urruntzea”.

 

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Kolonbiako Bakerako Parlamentuarteko Taldeak irailaren 9an Gasteizen erabakitako adierazpenarekin.   PSN, Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Navarra Suma abstenitu egin da.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen baztertuak honako hau zioen:

- “Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Kolonbiako Bakerako Parlamentuarteko Taldeak irailaren 9an Gasteizen erabakitako adierazpenarekin”.