Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 20

2022ko ekainaren 20ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko EKAINAK 20– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 20–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

Foru lege proposamena, udaletako 0-3 ikastetxeetako langileen lan baldintzak hobetzekoa. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du. Prozedura arrunta.

 

MOZIOAK:

- Honako mozio hau erretiratzea: Espainiako Gobernua premiatzen da Saharako gatazkarako konponbide bat sustatu eta lagundu dezan, NBEaren ebazpenetan oinarritutako deskolonizazio prozesuaren esparruan, Saharako herriaren autodeterminaziorako eskubidea barne. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da preserbatiboa eta barrerako beste metodo batzuk erabiltzearen gaineko sentsibilizazio kanpainak egin ditzan, sexu-transmisiozko gaixotasunak murrizte aldera. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bat egin dezan Aragoirekin batera proposatutako Pirinioetako hautagaitzarekin, Neguko Olinpiar Jokoetarako. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Mugak Zabalduz Karabana elkartearekin, informazioa eman dezan Parlamentuari helarazi dion proposamenaz, Greziatik ahultasun bereziko egoeran dauden pertsonak ekartzekoaz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko plantillaren eta zerbitzu asistentzialetako burutzen ordezkariekin, zentroaren beharrizanetarako dituzten iritzi eta proposamenak aurkez ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatze aldera Negoziazio Batzordeak 2022ko ekainaren 10ean sinaturiko akordioa. Akordioak eskatzen du Nafarroako Parlamentuak aldaketaren testua onestea; hori dela eta, ekainaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

Adostu da berrogei quater artikulua gehitzea. Zerga ordainaraztea eta aplikatu beharreko araudia. Hona testua:

 

"1. 1. Hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zerga ordainaraztea Nafarroako Foru Komunitateari dagokio, baldin eta zergaren xede diren hondakinak entregatuko diren zabortegia edo errausketarako edo baterako errausketarako instalazioa lurralde horretan badago.

 

2. 2. Zerga ordainaraztean, Nafarroako Foru Komunitateak Estatuak unean-unean ezarritako arau substantibo eta formal berberak aplikatuko ditu.

 

Nolanahi ere, Foru Komunitateak zerga honen karga-tasak handitzen ahal ditu, unean-unean lurralde erkidean indarra duten muga eta baldintzekin.

 

Horrekin batera, Foru Komunitateak autolikidazioa eta ordainketak egiteko ereduak onesten ahal ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean ordaintzeko epeak finkatzen ahal ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe”.

 

Jakina denez, 2021eko abenduaren 21ean Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Negoziazio Batzordeak erabaki zuen Hitzarmen Ekonomikoa aldatzea, eta aipatu aldaketa Nafarroako Parlamentuak onetsi zuen 2022ko martxoaren 31n.

 

Hitzarmenaren aldaketa Ministroen Kontseiluak onestearen eta Gorte Nagusietan izapidetzearen zain dagoenez, egokitzat jo da aipatu aldaketan sartzea Hondakinak zabortegietan uztearen, erraustearen eta hondakinen baterako errausketaren gaineko zergaren harmonizazioa (hura Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen bidez onetsi zen -84. artikulua eta hurrengoak-),tributu berri hori Hitzarmen Ekonomikoan sartuta, 2023ko urtarrilaren 1ean indarra har dezan.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren irizpena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru Legearen egokitasunari buruzkoa (Ansa Ascunce, Ana Isabel andrea-Geroa Bai talde parlamentarioa-, Regúlez Álvarez, Blanca Isabel andrea- Geroa Bai talde parlamentarioa-, Aramburu Bergua, Isabel andrea- Geroa Bai talde parlamentarioa-, Arakama Urtiaga, Jabi jauna -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Solana Arana, María Roncesvalles andrea -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Asiain Torres, Mikel jauna -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Azcona Molinet, Pablo jauna -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Barcos Berruezo, Uxue andrea -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Aznárez Igarza, Ainhoa andrea -Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea, Buil García, Mikel jauna- Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea).

Irizpenaren konklusioetan Nafarroako Kontseilua adierazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru Legea “ordenamendu juridikoaren araberakoa dela”.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontseiluaren irizpena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru Legeari buruzkoa (Barcos Berruezo, Uxue andrea -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Ansa Ascunce, Ana Isabel andrea-Geroa Bai talde parlamentarioa-, Regúlez Álvarez, Blanca Isabel andrea- Geroa Bai talde parlamentarioa-, Aramburu Bergua, Isabel andrea- Geroa Bai talde parlamentarioa-, Arakama Urtiaga, Jabi jauna -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Solana Arana, María Roncesvalles andrea -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Asiain Torres, Mikel jauna -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Azcona Molinet, Pablo jauna -Geroa Bai talde parlamentarioa-, Ruiz Jaso, Bakartxo andrea -EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioa-, Aznárez Igarza, Ainhoa andrea -Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea, Buil García, Mikel jauna -Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkartea, De Simón Caballero, Maria Luisa andrea -Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoa).

 

Irizpenaren konklusioetan Nafarroako Kontseilua adierazten du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen hautapenari eta lanpostuen betetzeari begira neurriak ezartzen dituen Foru Legea “ordenamendu juridikoaren araberakoa dela”.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kutxa Fundazioaren urteroko kontuen auditoretza-txostena, 2021eko ekitaldiari dagokiona, Nafarroako Kutxa Fundazioaren patronatuko lehendakari Javier Miranda Erro jaunak aurkeztua..

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

Eskaera erretiratzea, ekainaren 22an Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Batzordearen saio bat egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planari aurkeztutako erabaki proposamenak eztabaidatu eta bozkatzekoa.Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du 2022ko ekainaren 23n Draveten Sindromearen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena. Gau horretan Nafarroako Parlamentuaren egoitzako fatxada kolore morez argiztatuko da.