Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Ekainak 13

2022ko ekainaren 13ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko EKAINAK 13– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, ekainak 13–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Eskaria, irakurketa bakar eta premiazkoaren prozeduraren bidez izapidetu dadin Nafarroako administrazio publikoetan enplegu publikoan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze prozesuak egiteko neurriei buruzko foru lege proiektua. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Ekainaren 23ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 22ko 12:00etan amaituko da.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Izapidetzen jarraitzea Eliza Katolikoaren barnean Nafarroan gertatutako sexu-abusuen biktimei errekonozimendua adierazteko Foru Lege proposamena, ekainaren 9ko Osoko Bilkuran aintzat hartua. Ekainaren 30eko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da. Zuzenketak aurkezteko epea ekainaren 24ko 12:00etan amaituko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Euskararen erabileraren eta hura Nafarroako enpresa munduan sustatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Eskaria, Batzordean izapidetu dadin hurrengo mozio hau: Hezkuntza Departamentua premiatzen da apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren 4.2 eta 5.2 artikuluak ken ditzan. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Eskaria, Batzordean izapidetu dadin hurrengo mozio hau: Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du Nafarroan hezkuntza itun bat lortzeko eragile aktiboa izateko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako bide publikoei eta ibilbide berdeei buruzko foru lege proiektu bat aurkez dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da aurikula-fibrilazio ez balbularra duten pazienteei berma diezaien eragin zuzeneko ahotiko antikoagulatzaileak eskuratzea, Europako eta Espainiako praktika klinikoko gidetan gomendatzen denari jarraikiz. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da modu argi eta da irmoan adieraz dezan Nafarroako Pirinioak xede alderdikarietarako erabiltzearen aurka dagoela. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- “Cambio de jornada por mayoría simple” lantaldearen ordezkariekin, eskatutako eskolaldiaren aldaketara iritsi ez diren ikastetxeen egoera eta horri buruz egiten dituzten proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Iruñeko Peñen Federazioko Talde Feministaren ordezkariekin, 2022ko sanferminen aurretik egindako lana  azal dezaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako ONCEren instalazioetara, itsuei eta ikusmen urriko pertsonei zerbitzu espezializatuak emateko garatzen duten eginkizuna eta dituzten erreibindikazioak eta kezkak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Espezie katalogatuak leheneratzeko eta kontserbatzeko planei buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Sexu-transmisiozko gaixotasunak areagotzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Gasaren prezioaren mugak Nafarroako ekonomian dituen eraginei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- “Euskara langai” programari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Lan Autonomoaren II. Planari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gazteriaren Institutuak egindako Gazteen Parte-hartzeari buruzko Diagnostikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Adimen Artifizialeko Nazioarteko Nafar Zentroa sortzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroak Europako Bauhaus Berrian parte hartzeko aukeratutako proiektuei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Inflazioak Nafarroako herritarrengan dituen eraginei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Feminizidioen areagotzea dela-eta, autonomia-erkidegoetan krisialdiko batzordeak sortzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Hezitzaileen grebaren aurrean Nafarroako Gobernuak egindako jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 Legegintzaldi honetan izapidetutako espedienteen gaineko eragozpen-oharrei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Ega zonaldean ubidearen lehen fasearen handitzea bukatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea garatzen duten erregelamenduei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako enpresen eta zergadunen ahalmen ekonomikoa hobetze aldera aurreikusitako zerga aldaketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu du.

- Despopulazioaren aurka borrokatzera bideratutako gastu arrunteko neurrietarako toki entitateentzako dirulaguntzen 2021eko deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Udako osasun-laguntzari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan Eutanasiaren Legeak indarra hartu eta urtebetea iraganik Osasun Departamentuak egiten duen balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Mendigorriko hondakin organikoen biometanizazio plantaren ingurumen-baimen integratuari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Klima-aldaketaren Nafarroako Herritarren Batzarrari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Nafarroako kultur ondarearen narriadurari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako kultur ondarearekin lotuta ezarri diren zehapenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kultur Ondareari buruzko Foru Legearen 27, 28 eta 29 artikuluetan xedatutakoa ezin betetzearen gaineko txostenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kultura Departamentuak ondare historikoaz hartutako erabakien eta egindako txostenen aurkako jarduketa judizialei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kultur Ondareari buruzko Foru Legearen 29.1 artikuluan xedatutakoa bete eta beterazteari buruz Kultura Departamentuak emandako jarraibideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako balio artistiko eta kulturala duten higiezinetatik kontserbazioa bermatzeko jarduketak behar dituztenei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko igerilekuek bete beharreko higiene eta osasun baldintzak eta segurtasun baldintzak ezartzen dituen urriaren 24ko 86/2018 Foru Dekretua betetzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren 2021-2023 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako deialdien ebaluazio-txostena.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontratazio Publikoko Batzordearen 2021eko jarduera-oroitidazkia.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi egin du “Menor Itsasoaren aldeko sinadura bat, argazkiak prozesuei” izeneko argazki erakusketaren olana lagatzeko eskaria. Banderas Negras plataformak aurkeztu du.

- Mahaiak jasotzat eman du CNSE-Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioaren manifestua, Parlamentuan irakurtzekoa.

- Mahaiak onetis egin du AEA-Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Mundu Egunaren ospakizunarekin bat egiteko proposamena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 1982an sortu zenetik Nafarroako toki entitateen interesen defentsan egindako lana. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 1982an sortu zenetik Nafarroako toki entitateen interesen defentsan egindako lana.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du berrogei urte hauetan Nafarroako udal, kontzeju eta mankomunitateetan eginiko lana funtsezkoa izan dela Nafarroako herritarrek gaur egun duten garapen eta ongizate maila lortzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du toki entitateekin lankidetzan jarraitzeko konpromisoa duela, Nafarroako toki entitateen zerbitzu publikoak, udal autonomia eta nahikotasun finantzarioa indartzeko, kudeaketa egokia garatze aldera, Federazioak duela berrogei urte sortu zenetik egindako moduan”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die beren herrialdeetatik ihes egitera behartuta suertatzen diren pertsona guztiei. Navarra Sumak, Nafarroako Alderdi Sozialistak, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Nafarroako Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. - Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die beren herrialdeetatik ihes egitera behartuta suertatzen diren guztiei.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldezten du nazioarteko legedia, Genevako Konbentzioa, giza eskubideen arloko itunak eta Nazioarteko Zuzenbidea bete daitezela, inolako bazterketarik gabe.

 

3. Nafarroako Parlamentuak ekitaldi bat eginen du heldu den ekainaren 20an, 12:00etan, Nafarroan bizi diren errefuxiatuei aitortza egiteko”.