Noiz argitaratua Astelehena, 2022.eko Apirilak 4

2022ko apirilaren 4ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2022ko APIRILAREN 4– EGINIKO BILERAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilera presentziala egin dute gaur, astelehena, apirilak 4, 10:00etatik aurrera, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Foru Lege proposamena izapidetzen jarraitzea, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duena, Osoko Bilkurak martxoaren 31n aintzat hartua. Zuzenketak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.

- Foru Lege proposamena izapidetzen jarraitzea, Jokoari buruzko abenduaren 14ko 16/2006 Foru Legea aldatzen duena, Osoko Bilkurak martxoaren 31n aintzat hartua. Zuzenketak aurkezteko epea maiatzaren 5ean amaituko da.

 

INTERPELAZIOAK:

- Nafarroako nekazaritzako elikagaien politikari buruzkoa, bereziki nekazaritzako elikagaien SEEPEaren onespena dela-eta. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Haur Hezkuntzako Lehen Zikloaren kudeaketarekin lotuta iragarritako erabakiei Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak jaunak

- Salgaien eta bidaiarien errepidezko garraioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak jaunak

 

MOZIOAK:

- Mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da oro har kirolari eta bereziki oinarriko kirolari laguntzeko neurri zehatzak har ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Mozioa erretiratzea. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nasuvinsaren alokairu-poltsaren programan hobekuntzak egin ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Gobernuko lehendakariarena, azal ditzan trafiko eta bide-segurtasunaren arloko eskumenen eskualdatzea gauzatzeko Estatuarekiko akordioa berandutzearen arrazoiak. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Poliziei buruzko 23/2018 Foru Legean ezartzen den moduan Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien, ordutegien eta ordainsarien erregelamenduzko garapena egin ahal izateko gaikuntza bereziaren eskaera. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariarena, azal dezan Parlamentuak Bizikidetza Plana ezetsi izanari buruz duen iritzia, eta jakinaraz dezan plana zer egoeratan geratzen den. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntza kontseilariarena, azal dezan Ingelesez Ikasteko Programako irakasleak egonkortzeko proposamena, irakasle izateko atzerriko hizkuntzaren baldintza eskatzea ahalbidetuko lukeena. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerrako talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- MRIYA eta Unidos ukrainar herritarren eta ukrainar jatorriko espainiar herritarren elkarteen ordezkariena, beren elkarteen xedea eta Nafarroan bizi diren ukrainarren egoera azal ditzaten. Iñaki Iriarte lópez jaunak (Navarra Suma talde parlamentarioa), María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioa), Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Muru Artederretako azpiestaziora, han eginen diren lanen norainokoa ezagutzeko, eta Estellerrira, eskualdean aurreikusita dauden jarduketetako batzuk komentatzeko eta Garraio Sarearen Plangintzan jasotako proiektu nagusien aurkezpenerako. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Beriaingo udal igerilekura, emandako diru publikoarekin egin nahi diren hobekuntzak ezagutzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Hondakinen balorizazioari eta biogasaren aprobetxamenduari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00141). Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Batzordea.

- Alhamaren ibarreko garraio publikoari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00142). Osoko Bilkura. Lurralde Kohesiorako kontseilaria.

- Lufthansa konpainiaren nazioarteko hegaldiak berreskuratzeko eginiko urratsei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00143). Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Batzordea.

Garraiolarien grebari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00144). Lurralde Kohesiorako Batzordea.

- Greba egiten ari diren garraiolarien eskakizunei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. (10-22/POR-00145). Lurralde Kohesiorako Batzordea.

- Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legea garatzeari ekiteko Espainiako Gobernuari eginiko eskaerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00146). Osoko Bilkura. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria.

- Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera hurrengo hiru hilabeteetan handitzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00147). Gaurkotasun handikoa.

- Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko curriculumari buruzko dekretuak argitaratzeari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00148). Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria.

- Umetokiko lepoko minbiziaren kasuen diagnostikoari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00149). Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- 2021eko ekitaldiko errenta aitorpenaren kanpainari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00150). Osoko Bilkura. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria.

- Nafarroako osasun-sistema publikoarekiko konfiantzari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du. (10-22/POR-00151). Osoko Bilkura. Osasuneko kontseilaria.

- ETAren kondena espresua I. Bizikidetza Planean  jasotzearen gaineko erabaki proposamen bat bozkatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Eskola-garraioaren antolaketa eta funtzionamendua eta eskola-jantokirako banakako laguntzak arautzen dituen foru aginduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultatearen eraikin berria egiteko lehiaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan osasun-aseguru pribatuek izandako bilakaerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- EH Bilduk eta Nafarroako Gobernuak ekainaren 2ko 4/2008 Foru Dekretuko 68. artikuluan aurreikusitako zenbatekoak aldatzeko sinaturiko akordioa betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- toki entitateek jasaten dituzten zerbitzu-kostuen igoerei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuko Ogasun Ministerioari Nafarroako Foruzaingoaren lanaldien, ordutegien eta ordainsarien erregelamenduzko garapena egin ahal izateko gaikuntza bereziaren eskaera ofiziala aurkeztu izanari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Herritarrekiko Harremanetako Batzordeak hartutako jarreraren ondoren Nafarroako I. Bizikidetza Plan Estrategikoak duen egoerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Gobernuak onetsitako alokairu-prezioaren mugaketari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak gure foru-erkidegoaren energia-autonomia azkartzeko hartuko dituen neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Berrestea Nafarroako 2019-2025 Desgaitasun Planari buruzko galdera. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- TRACASAren 40. urteurreneko erakusketan euskara diskriminatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- COVID-19a zaindu eta kontrolatzeko estrategia berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun Ministerioak COVID-19a dela-eta daukan zaintza- eta kontrol-estrategia berriari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du. (

- Nafarroan pandemiari dagokionez eginiko osasungintza-kudeaketa dela-eta kanpo-ebaluazio independentea egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa betetzeari buruzko 2021eko txostena.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Isabel Aranburu Berguaren izendapena Paz y Libertad en el Sahara–Bakea eta Askatasuna Saharan” parlamentu-taldeen arteko taldearen koordinatzaile gisa. Bilkuraren akta eransten da.

 

Horren haritik, onetsi da Navarra Sumaren eskaria, Paz y Libertad en el Sahara – Bakea eta Askatasuna Saharan talde parlamentarioen arteko taldearen koordinatzaile berria hautatzeko prozedurari buruzko txosten juridikoa egitekoa. Halaber, ez da onetsi Navarra Sumaren eskaria, txosten juridikoa eman artean Aranburu Bergua andrearen izendapena etenik uztekoa, aurka agertu baitira PSN, GB, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-E.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Javier Arza Porras jaunaren hautagaitza aldarrikatu du Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundaziorako patronatukide izateko. Hautagaitza PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabakia hartu ondoren, izapidetu du eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena egitekoa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duen Foru Lege proposamena ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruz eta hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko langileekiko suerta daitezkeen bidegabekeriei buruz. Izquierda-Ezkerra Talde Mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabakia hartu ondoren, izapidetu du eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena egitekoa Nafarroako Foru Komunitatean etxebizitza babestu eta ordainerrazen parke bat sustatzeko Foru Lege proposamenaren 2. artikulua ordenamendu juridikoaren araberakoa ote den jakiteko. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak, Marta Álvarez Alonso andreak, Ángel Ansa Echegaray jaunak, Alberto Bonilla Zafra jaunak, Miguel Bujanda Cirauqui jaunak, Jorge Esparza Garrido jaunak, Raquel Garbayo Berdonces andreak, Javier García Jiménez jaunak, María Isabel García Malo andreak, Pedro José González Felipe jaunak, Yolanda Ibáñez Pérez andreak, Cristina Ibarrola Guillén andreak, Iñaki Iriarte López jaunak, María Elena Llorente Trujillo andreak, Isabel Olave Ballarena andreak, Francisco Pérez Arregui jaunak, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak, José Suárez Benito jaunak eta María Jesús Valdemoros Erro andreak aurkeztu dute.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabakia hartu ondoren, izapidetu du eskaria, Nafarroako Kontseiluak irizpena egitekoa Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan erlijioko irakasleen lanpostuei eustea bermatzen duen Foru Lege proposamena ordenamendu juridikoaren araberakoa izateari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak, Jorge Aguirre Oviedo jaunak, María Aranzazu Biurrun Urpegui andreak, Patricia Fanlo Mateo andreak, María Inmaculada Jurío Macaya andreak, Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak, María Virginia Magdaleno Alegría andreak, Nuria Medina Santos andreak, Carlos Mena Blasco jaunak eta Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu dute.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak apirilaren 25era arte luzatu dute Babestutako etxebizitza ordainerrazen parke bat Nafarroako Foru Komunitatean sustatzeko Foru Lege proposamenari zuzenketak aurkezteko epea. Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021eko ekitaldian Garapenerako Hezkuntzako eta Sentsibilizazioko proiektuak egiteko dirulaguntzen deialdiaren arabera finantzatutako proiektuen justifikazio-txostena.

 

- Mahaiak erabaki du lehendakariari ematea Nafarroako Parlamentuko lehendakarien erretratu-galeria eguneratzeko prozedura sustatzeko ardura. Horretarako, VIII. Legegintzaldiko lehendakari Alberto Catalán jaunarekin eta IX. Legegintzaldiko Ainhoa Aznárez andrearekin jarriko da harremanetan, lanak esleitzeko presentzia aitortua duten margolariak aukeratzeko. Unai Hualde lehendakariak, Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehen eta bigarren lehendakariordeek eta Juan Luis Sanchez de Muniain lehen idazkariak aldeko botoa eman dute. Maiorga Ramírez bigarren idazkariak, berriz, aurkako botoa eman du.

 

LANGILEAK:

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Arartekoaren eskaria, Nafarroako Parlamentuaren plantilla organikoa aldatzekoa, erakundean kabinete burutza bat sortzeko xedez. Navarra Sumak aurka bozkatu du, eta gainerakoek, berriz, alde.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzional bat egiteko proposamena, Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adieraztekoa Korrikaren erabilera sektarioa dela-eta. Navarra Sumak aurkeztu du proposamena.

 

Navarra Sumak onetsi du PSNren proposamena, 4. Eta 5. Puntuak erretiratzekoa, baina Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek testuaren aurka bozkatu dute eta adierazpen proposamena ez da onetsi.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamen errefusatuak honako hau zioen:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak denik eta arbuiorik erabatekoena adierazten du euskara babesteko ekitaldi bat, Korrika alegia, era sektarioan erabiltzeagatik, ETAko terroristak eta ezker abertzalearen aldarrikapenak goraipatzeko bai Nafarroan bai Euskadin.

 

2.- Korrikaren antolatzaileei eskatzen die edizio osoan zehar etengabeak diren gertakari horiek irmoki kondena ditzaten, erabat arbuia dezaten Korrikaren politizazioa eta konpromiso sendoa har dezaten neurriak hartzeko etorkizunean halakorik berriro ez gerta ez dadin.

 

 3.- Elkartasuna adierazten die ETAren biktima guztiei, publikoki adierazi baitute beren egonezina Korrikaren edizio honetan izandako ETAko terroristen gorazarre-ekintzak direla-eta, eta antolakuntzari eskatzen dio biktimei publikoki barkamena eskatu eta elkartasuna adierazi diezaien.

 

4.- Iragartzen du aurreko puntuetan jasotakoa ez bada argi eta zuzenean betetzen, Nafarroako Parlamentuak ez duela erakunde gisa parte hartuko Korrikaren hurrengo edizioetan.

 

5.- Edonola ere, konpromisoa hartzen du funts berekiekin ekitaldi horretan parte ez hartzeko ez bada legebiltzarreko talde guztien adostasunarekin.