Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Urriak 4

2021eko urriaren 4ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko URRIAREN 4a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urriak 4, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Kreditu-gehigarri bat ematekoa, espetxeetako osasun arloko eskumena Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzearen ondorioz transferitutako langileen soldatak ordaintzeko. Urriaren 14ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Gorte Nagusietako Diputatuen Kongresua eta Senatua premiatzen dira berehala berritu dezaten Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Foru Berriaren erreforma dela-eta Konstituzio Auzitegiak emandako epaiaren balorazioa egin dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren arduradun berriaren profila azaldu eta justifika dezan eta Departamentuak zentro horretarako daukan plana azal dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, 2021-2022 ikasturterako aurrez aurreko hezkuntza-jarduera garatzeko prebentzio- eta antolaketa-protokoloari buruz eta protokolo horretan jasotzen diren osasun arloko neurriei buruz informa dezan. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- ANTOX-Adikzioen ikerketa, prebentzio eta tratamendurako Nafarroako Elkartearen ordezkariekin, gure erkidegoan adikzio-arazoei erantzuten jarraitzearren egiten duten lanari, egungo egoerari eta dauden beharrizanei buruz informa dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako GGKE-en Koordinadorarekin, #EsHoradeCooperar kanpaina abian jarri berria eta dauzkaten helburuak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Iridia Elkartea-Giza Eskubideen Defentsarako Zentroaren eta Novact-Ekintza ez Biolentorako Nazioarteko Institutuaren ordezkariekin, Stop Balas de Goma txostena azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroako Gizarteratzeko Enpresen ordezkariekin, aurrekontuei begira egiten dituzten eskariak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Noaingo EKOALDE elkartearen instalazioetara. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Larraingoako erkidego terapeutikora. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

- “Txiribuelta” gune berrira. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

- Kattalinguneren lokal berrira. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Onetsi da ondoko ponentzia sortzeko proposamena: Ponentzia, Bitartekaritza eta gatazkei konponbidea emateko beste teknika eta mekanismo batzuk aztertzeko, helburu duena eredu bat garatzea eta sustatzea Nafarroako herritarren beharrizanei egokiturik. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Baztan-Bidasoa eskualderako Lanbide-Heziketako Zentro Integratua eraikitzeko proiektuari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du. (10-21/POR-00362). Osoko Bilkura. Hezkuntzako kontseilaria

- Nafarroako kirol federazioendako 2020-2021 aldirako dirulaguntzen deialdiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du. (10-21/POR-00363). Osoko Bilkura. Kultura eta Kiroleko kontseilaria.

- Ikastetxeetako lanaldi jarraituari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Berria dela-eta Konstituzio Auzitegiak emandako epaiari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Euskararen II. Plan Estrategikoari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Hedabide publiko bat sortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako ikus-entzunezkoen sektorea garatzearren telebista publiko bat sortzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoko lan-giroari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Sozietateen gaineko zergako zerga-onurak aztertzen dituen txostenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Udalen eta kontzejuen 2022rako finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- ANFASen defizitari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nekazaritza Politika Erkidearen negoziazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du. (10-21/POR-00373). Osoko Bilkura. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria.

- Nafarroako Oinarrizko Osasun Laguntzan arreta presentziala berrezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Ziberdelinkuentzia areagotzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Otso iberiarra espezie babestuen zerrendan sartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Otso iberiarraren balizko erasoei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Bruselatik heldu diren funtsei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritza Politika Erkidearen ordainketak aurreratzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egin duen curriculum proposamen berriari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Kulturako Lanbideei buruzko Foru Lege proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Musikaren Klusterra sortzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Erakusketa publikorako zentroen jarduerak tipifikatu eta sustatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Jakiteko ea Nafarroako Gobernua prest dagoen erakusketa publikorako zentroak jaso, arautu eta antolatuko dituen Museoei buruzko Foru Lege proiektu bat aurkezteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 29ko 104/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez ezartzen baitira 2022ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak prestatzeko egutegia nahiz jarraibide ekonomikoak eta teknikoak. Hala, aurreikusten da aurrekontuan azaroaren 8an aurkeztuko direla Parlamentuan, foru lege proiektua izapidetzeko prozedurari hasiera emanez.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2022ko ekitaldirako aurrekontuen proiektua eta Gobernuari helarazteko agindu dute. 2022ko aurrekontua 3.245.800 eurokoa da, 2021ekoa (2.845.165 euro) baino 400.635 handiagoa; beraz, % 14,08ko hazkundea izanen du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Eledunen Batzarrak onetsi egin du Nafarroako Arartekoaren 2022ko ekitaldirako aurrekontuaren proiektua. 2022ko aurrekontua 873.800 eurokoa da, eta 2021eko aurrekontu bateratuarekin alderatuta % 2,8ko igoera izanen du. Proiektua 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko proiektuari atxikiko zaio.

 

- Mahaiak jasotzat eman du Nafarroako Gobernuaren idazkia, foru parlamentariek egiten dituzten informazio-eskariei buruzkoa.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatzen duen Batxilergoko XII. Txapelketako finala Parlamentuan egin dadin. Heldu den urriaren 16an izanen da, larunbata, 12:30ean, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du Parlamentuan egin dadin Euskarazko Eztabaida Unibertsitarioaren VIII. Txapelketa, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatuta. Heldu den  azaroaren 13an izanen da, larunbata, 12:30ean, osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi du Natalio Cayuela, Osasuna y Justicia liburuaren aurkezpena Parlamentuan egin dadin. Heldu den asteazkenean izanen da, urriak 6, 11:00etan, erabilera anitzeko aretoan.

 

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Buru-osasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta urriaren 10ean, igandea, izan diren ospakizunekin. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela-eta urriaren 10ean izanen diren ekitaldiekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du gobernuen gidaritza, inplikazioa eta herritarren sentsibilizazioa ezinbestekoak direla osasun mentalaren arreta hobetzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babesten ditu nahasmendu mentalak dituzten pertsonen berreskuratze pertsonalera eta estigma soziala ezabatzera bideraturiko estrategiak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du osasungintza publikoa ezinbesteko tresna dela osasun mentalaren arreta bermatzeko”.