Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Otsailak 1

2021eko otsailaren 1eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, OTSAILAK 1– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 1–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Estatistikari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Foru Legea hein batean aldatzen duena. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

INTERPELAZIOAK:

- Enplegu plana onesteko jarduketei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Abiadura Handiko Trenari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Errepideetako plan gidari berria egiteko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Migratzaileei harrera egiteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Enplegu politika aktiboei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Mendekotasuna artatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Desgaitasuna duten pertsonentzako arretaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Irisgarritasun unibertsalaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Adinekoak artatzearen arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Gizarte-inklusioaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Erretiratu egin da Estellerrian, A12 autobiaren iparraldeko udalerrietako biztanleei despopulazioa saihestuko duten eta garapena bermatuko duten zerbitzu duinak bermatzeko politika eta neurriei buruzko interpelazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Erretiratu egin da Estellerrian, A12 autobiaren hegoaldeko udalerrietako biztanleei despopulazioa saihestuko duten eta garapena bermatuko duten zerbitzu duinak bermatzeko politikei buruzko interpelazioa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nekazaritza Politika Bateratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta toki entitateen arteko lankidetza-politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren genero-indarkeriaren arloko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Euroeskualdeko gardentasunari buruzko interpelazioa erretiratu da. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Foru Legearen plan estrategikoari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Gobernuaren eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren berdintasunaren arloko politikei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Erregio anitzetako agertoki berriei buruzko interpelazioa erretiratu da. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Kirolaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Kulturaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako hezkuntza sisteman ikasleak onartzearen arloko politikari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Herrietako jaiak despolitizatzeko neurriei buruzko interpelazioa erretiratu da. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretua egokitu dezan, ekidite aldera kontratazio publikoan hura abusuzko moduan eta proportziorik gabe interpretatzea. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzen dira toki-entitateek Europar Batasunaren Suspertze Funtsean duten partaidetza Toki Administrazioak gastu publikoan duen partaidetzaren proportzionala izan dadin. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Osasunaren Lurralde arteko Batzordean onets dezan Lyme gaixotasuna nahitaez aitortzeko gaixotasuna dela (Nafarroako Podemos Ahal Dugu talde parlamentarioko Mikel Buil García jauna).

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da "analfabetismo digitala desagerrarazteko prestakuntza-ekintzen eta gaitasun digitalen plan” bat ezar dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da populazioaren azterketa xehatua diseina eta gauza dezan, sexu-prestakuntzari eta -hezkuntzari dagokienez zer premia dituzten jakiteko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak planteatutako premia nagusiak ase ditzan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da 2/2021 Foru Agindua alda dezan eta berariaz adieraz dezan ezin izanen dela lokalen barrualdea erabili apustu-makinetan edo txanpon-makinetan aritzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Aranzazu Izurdiaga Osinaga andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako eta Estatuko gobernuak premiatzen dira toki-entitateek Europar Batasunaren Suspertze Funtsean duten partaidetza Toki Administrazioak gastu publikoan duen partaidetzaren proportzionala izan dadin. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da LOMLOEn “eskari soziala” sar dezan hezkuntza-plangintza egiteko oinarrizko irizpide gisa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da enplegu plan bat onets dezan maiatzaren 1a baino lehen ordezkaritza handiena duten sindikatuekin eta enpresaburuekin. Navarra Suma talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Birformulatu egin da Osasuneko kontseilariak agerraldia egiteko eskaria, azal dezan zertan diren Administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonei osasun-laguntza eta osasun-txartela eskuratzeko fakturazio-prozeduran egindako aurrerapenak (Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jauna), Santos Indurain andrearen ordez Migrazio Politiketako zuzendari nagusiak egin dezan agerraldia.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, informa dezan bakarrik dauden gazte migratzaileak pandemiako une hauetan bizi duten kalteberatasun-egoera saihesteko departamentuak eginen dituen jarduerei buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan COVID-19ak sektore ahulenetan duen inpaktua dela-eta Nafarroako Errealitate Sozialaren Behatokiak egiten ari den lanari buruz. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal dezan Nafarroako erakunde biosanitarioek nolako parte-hartzea duten doitasunezko medikuntza sustatzeko hiru programa nazionaletan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Antonio Javier Lecumberri Urabayen jaunak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, informa dezan Espainiako Gobernuak onetsitako mendekotasunaren arretarako talka-planari buruz eta hark Nafarroan duen eraginari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, azal ditzan Nekazaritza Politika Erkidearen negoziazioko azken berrikuntzak eta haiek direla eta duen jarrera. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, azal dezan Nafarroako Oinarrizko eta Komunitateko Osasun-Laguntzarako Estrategia dela-eta Oinarrizko Osasun Laguntzan egindako berrikuspena, eta zehatz ditzan bere proposamena eta neurrien egutegia. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Lan-bilkura, Erantzukizun Fiskalaren Agintzaritza Independenteak eginiko “2019ko gastu publikoaren ebaluazioa. Garraio-azpiegiturei buruzko azterlana” txostenaren egileek txosten hori azal dezaten. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lan-bilkura, “Donibaneko adinekoen aldeko Ituna” elkartearen ordezkaritza batek bere lana azaldu eta bere proposamenak aurkez ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. (10-21/SET-00006).

- Lan-bilkura, Nafarroako Kutxa Fundazioko ordezkariek azal dezaten Zenbait fundazioren zuzendaritza organoak arautzen dituen otsailaren 17ko 2/2014 Foru Legea indargabetzeko egin duten proposamena. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Navarra foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lan-bilkura, Nafarroako Amiantoaren Biktimak Defendatzeko eta Laguntzeko Elkartearen (Adavan) ordezkaritza batek bere ikuspegia azal dezan amiantoa duen materiala erretiratzearen gaur egungo egoerari buruz, Nafarroan Amiantoa Ezabatzeko Plan Gidariari buruz, material horren zabortegiei buruz eta amiantoarekin lan egin duten pertsonen azterketen egoerari buruz. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Bisita, Iratxeko Monasteriora (Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andrea).

- Bisita, Zarrakazteluko “Virgen de la Oliva” ikastetxe publikora. Geroa Bai talde parlamentarioko Jabi Arakama Urtiaga jaunak aurkeztu du.

- Bisita, Iberoko Isterria Hezkuntza Bereziko Ikastetxera. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak ordezkaria aldatzea Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko Ponentzian. Mikel Buil titularra izanen da eta Ainhoa Aznárez ordezko.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Hondakin-uretan COVID analisiaren jarraipena bertan behera uzteko erabakia bermatzen duten txostenei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasun-garraioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Ana Isabel Ansa Ascunce andreak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Next Generation suspertze-programa europarraren funtsak atzemateko proiektuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 2. fasea funts europarrekin finantzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- LOMLOEn 591. kidegoan dauden Lanbide Heziketako irakasle teknikoei emanen zaien tratamenduari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- "NAVanza-Herri eta hiri erresilienteak eta jasangarriak eraikitzeko suspertze-plana" izeneko proiektuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- “Asimetria hibridoak” arautzen dituzten zuzentarauen transposizioari buruzkoa. (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).

- Kulturako lanbideei buruzko lege proiektu bat bultza dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen mozioa betetzeko ekintzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Leringo lurzatiak biltzeko prozesuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Castejongo Trenasa enpresari buruzkoa. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Babesgabetasuneko edo gizarte-gatazkako egoeran dauden adingabeentzako egoitza-harrerako 40 plazako zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du

- Zailtasun edo gatazka sozialeko egoeran dauden adingabeentzako egoitza-arretako 15 plazako zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du

- Tafallako Gizarteratzeko eta Laneratzeko Taldearen zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Iruñeko/Tuterako Familia Elkartzeko Guneko zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du

- Tafallako/Lizarrako Familia Elkartzeko Guneko zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du

- Adopzioaren ondoko familia-laguntzaren zerbitzua emateko eta familia hartzaileei akonpainamendua egiteko zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Aita Menni eta Benito Menni egoitzen itunari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Familia Orientazioko Zerbitzuaren kontratuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Toki entitateei haur-eskolen eskaintza baimentzeari buruzkoa, 2021-22 ikasturterako unitate kopuruari eta hizkuntza-modalitateari dagokienez. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Onetsi da “Erriberako Mankomunitateko udalerrietan kaleak garbitzea” kontratuaren adjudikazioari buruzko fiskalizazio-txostena egiteko eskaera. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Onetsi da Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren “Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Orientaziorako Zerbitzuaren kontratua”ren lizitazioari buruzko fiskalizazio- eta legezkotasun-txostena egiteko eskaera. Navarra Suma talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Kontuen Ganberaren 2021eko fiskalizazio programa.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Ohar-txostena, Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak eta Miguel Bujanda Cirauqui jaunak egindako informazio-eskariak direla-eta Nafarroako Gobernuak dauzkan informazio-betebeharren norainokoari buruzkoa.

 

Ondorioen atalean, aitortzen da foru parlamentarien eskubidea dela Estatuko Administrazioko agintari, organismo eta erakundeetako informazioa eskatzea, “Legebiltzarreko lehendakariaren bitartez, Legebiltzarreko Erregelamenduaren 14.4 artikuluan ezarritakoaren babesean, Estatuaren eta Foru Komunitatearen lankidetza- eta informazio-harremanen esparruan”. Halaber, ohartarazten da Estatuko Administrazioak eta bere erakundeek ez dutela erantzuteko betebeharrik.

 

Edonola ere, honakoa ohartarazten du: “Foru Komunitateko Gobernuak eta Administrazioak akordioen zentzuzko ezagutza duten neurrian, horien berri eman dezakete, gardentasunari buruzko legeriaren esparruan, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduan ezarritako informazio- eta kontrol-tresnen bidez”.

 

Horiek horrela, ondorioztatzen da “Nafarroako Gobernuaren betebeharra, Osasun Departamentuaren bidez, ez da iristen Cristina Ibarrola foru parlamentariak eskatutako dokumentazioa helaraztera”.

 

Gauza bera esaten du Miguel Bujanda foru parlamentariak eskaturiko CANASAren 2020ko urriaren 27ko bileraren aktari buruz. Izan ere, estatuko sozietate bat denez, Estatuko Administrazio instituzionalean integratua, Lurralde Kohesiorako Departamentuak –eskaera departamentu horri zuzentzen baitzaio– ez du erantzuteko betebeharrik.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

 

- Onetsi da 2021ean kafetegia artatzeko zerbitzuko prezioak baimentzeko eta zerbitzu hori adjudikatzeko proposamena.

- Onetsi da 2021ean gelazainentzako jantziak erosteko gastua baimentzeari buruzko txosten-proposamena.

- Onetsi da osoko bilkuren aretoa Pirinioetako Mahaiaren biltzarra egiteko erabiltzeko eskaera.

- Onetsi da Nafarroako Parlamentuaren egoitzan alarma-sistema eta suteak detektatzeko sistema berritzeko kontratua adjudikatzeko proposamena.

- Onetsi da EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioaren eskaera, Legebiltzarreko espazioak erabiltzeari buruzkoa.

- Onetsi da Nafarroako Parlamentuko aretoen erabilerari buruzko arauak aldatzeko proposamen bat egiteko eskaera, talde parlamentarioen grabaketak egiteko atalondoaren erabilera malgutze aldera eta erabilera anitzeko gela erabili ahal dadin Foru Komunitateko senatariak Kontuen Ganberak eta Arartekoak prentsaurrekoak emateko.

- Onetsi da gastu arruntetarako baimen orokorren proposamena, 2021eko ekitaldirakoa.

- Hurrengo bilkura baterako geratu da Nafarroako Parlamentuko hondakinen bereizketaren eta birziklatzearen egungo egoerari buruzko txostena.