Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Martxoak 29

2021eko martxoaren 29ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko MARTXOAren 29a– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, martxoak 29–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2021erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 29ko 20/2020 Foru Legean egin beharreko akats-zuzenketa.

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 68. artikulua aldatzen duena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da ikastetxeen autonomia errespeta dezan, PAItik irteteko eskaera egiten duten ikastetxeei programatik irteteko prozesua erraztuta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak aurkeztu du. 

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bere egin ditzan hitz egiten diren lurraldearen zati batean edo lurralde osoan ofizialak ez diren hizkuntza berekiak ofizialak izateari dagokionez Diputatuen Kongresuak 2021eko martxoaren 9an onetsitako erabakia eta gutxieneko akordioa. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- Horren bidez, Espainiako Gobernua premiatzen da lege baten bidez mugatu dezan etxebizitzen alokairuaren prezioa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

AGERRALDIAK:

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, 180 amari administrazioaren isiltasuna dela-eta itzuli beharreko PFEZeko atxikipenak itzultzeari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, osasunaren zenbait arlori dagokionez migratzaileen curriculumak direla-eta egiten den kudeaketari buruz informa dezan eta prozesuaren balorazioa egin dezan, Administrazioaren kontratazioarena barne. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariarena, Nafarroako Gobernuaren bulego berriak (Larrialdiak eta Segurtasuna Koordinatzeko Zentroa) paratzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialari buruz informa dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. 

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, AUDENASArentzako konpentsazioak direla-eta Nafarroako Gobernuak hartutako erabakiei eta jarduketei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurketztu du.

- Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariarena, AP-15eko deskontu-politika dela-eta Audenasari eman beharreko konpentsazioari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du. 

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, Gazteriari buruzko III. Foru Planari buruz (2021-2023) informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariarena, azal dezan Nafarroan nola eginen den Europar Batasunetik kanpoko etorkinei ikasketen baliozkotzearen azkartzea, Unibertsitateetako kontseilarik iragarri duena. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Barañaingo Herritartasun Gaietarako Eztabaida Foroaren ordezkaritzaren komunikazioa, zeinaren bidez adierazi baitu ez duela lan-bilkuran parte hartzeko asmorik.

- Donejakue Bideko Lagunen Lizarrako Elkartearen ordezkariekin egin beharreko lan-bilkura erretiratzea. Lan-bilkuraren xedea zen Erromesen Ospitalea/Udal Ostatuaren kudeaketa eta egoera azaltzea. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- MUTE NAVARRA (Movilización Unida de Trabajadores del Espectáculo) elkartearen ordezkariekin, ordezkatzen dituzten taldeen proiektua, lana eta beharrizanak azal ditzaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. 

- Lizarrako Erromesen Ospitalea/Udal Ostatura. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Errepideen Zainketarako Kontrol Zentrora (C4). Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Iruñeko Pilar Gogorcena zentrora. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko ponentziaren martxoaren 17ko erabakia. 

AHOZKO GALDERAK:

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren Elikagaien Segurtasunaren Ataleko lanpostuei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Herritarrentzat Oinarrizko Osasun Laguntza eskuragarri dagoela bermatzeko neurriei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Eutanasia arautzen duen Lege Organikoari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Lizarran 2021eko urtarrilaren 19an gertatutako ijitoen aurkako kasuari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak enpresengana hurbiltzeko darabilen estrategiari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Nuria Medina Santos andreak aurkeztu du.

- COVIDaren txertatze-pasaporteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Mutiloako instalazio berrietan mantenduko diren Refenako langileei eta egiturari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

GALDERA IDATZIAK:

- Honako galdera hauek berrestea: PUNTO FUTURO Arrisku Kapitaleko Funtseko partaidetzari eta likidazioari buruzkoa; eta 020ko martxoaren 13tik Nafarroako Gobernuak izapidetutako enplegu erregulazioko espedienteen txostenean jasotako datuen bilakaerari buruzkoa.

- Arizkun herriko seinaleetan legea betetzeari buruzko galdera berrestea. Navarra Suma talde parlamentarioko Francisco Pérez Arregui jaunak aurkeztu du.

- Espainiako Itzuliaren balantze ekonomikoari buruzko galdera berrestea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Kulturen arteko Bitartekaritza Zerbitzuaren garapen hobezinerako prozeduren eta estrategien prestakuntza-mintegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nafarroan zenbait autobiatako trafikoaren gaineko datuei buruzkoa. EH Bildu-Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Hondakinen 2017-2027 aldirako Planeko gordailu, itzulketa eta berrerabilera sistemari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Gezurren aurkako eta albiste egiaztatuen aldeko ekintza zuzeneko proposamen bat taxutzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza jaunak aurkeztu du.

- Etxebizitza babestuen eroslehentasun-eskubideari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko José Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Agoitzen industria-lurzorua erosteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Siemens Gamesaren Agoizko industria-instalazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK): 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren arteko hitzarmena, 2021ean Lanbide Heziketa Dualarekin lotutako jarduerak garatzeko.

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta erabaki dute txostena Nafarroako Gobernuari igortzea.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak egindako fiskalizazio-txostena, “Mendekotasun Legearen Nafarroako ordainketen kudeaketari eta kontrolari buruzko gomendioen jarraipena”ri buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberaren fiskalizazio-txostena, “Mélidako Udalaren Territorio Visón programa, erabilera anitzeko eraikinaren kontratua eta erronka solidarioa hitzarmena”ri buruzkoa.

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak Eledunen Batzarrari azaldu dio Nafarroako Parlamentuaren aurrekontuak 2020ko laugarren hiruhilekoan duen betetzearen egoera-orria.

GAI EKONOMIKOAK ETA BARNE ANTOLAMENDUKOAK:

- Mahaiak Nafarroako Parlamentuan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko txostena onetsi du. Aldeko botoa eman dute Unai Hualde lehendakariak, Inma Jurío eta Yolanda Ibáñez lehen eta bigarren lehendakariordeek eta Juan Luis Sanchez de Muniain lehen idazkariak. Maiorga Ramírez bigarren idazkariak, berriz, aurkako botoa eman du.

- Mahaiak aho batez onetsi du Nafarroako Parlamentuaren 3D Bisita Birtuala erosteko proposamena.

- Mahaiak aho batez onetsi du ASPACE Nafarroaren berrogeita hamargarren urteurreneko ekitaldiko programa. Ekitaldia atalondoan eginen da, apirilaren 14an, 11:00etan.

- Mahaiak Nafarroako Parlamentuaren 2020ko kontuen likidazioa onetsi du.