Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Azaroak 22

2021eko azaroaren 22ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, 2021eko AZAROAREN 22a– HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 22–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Erronka demografikoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Bide-azpiegituren plan berri bat prestatzearen gaineko politika orokorrari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Ekonomia sozial eta solidarioari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Turismoaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Garate andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Osasun Departamentua premiatzen da plan estrategiko bat abiaraz dezan Nafarroan istripu zerebrobaskularraren arretari ekiteko, istripu zerebrobaskular pediatrikoaren kodea barne, eta 2022ko Osasun Planari gehitzeko. Nafarroako Alderdi  Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Osasuneko kontseilariarena, Oinarrizko Osasun Laguntzarako Ekintza-plana aurkez dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Eskaera, Sare elkarteak ere parte har dezan foru erkidegoan GIBa zertan den azalduko den lan-bilkuran. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Nafarroan migratzaileei egindako “zitazio-tranpak” areagotzea salatu duten 30 kolektiboen ordezkariak, egoera horri buruz informa dezaten.  Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkariak, informa dezaten Nafarroako Gobernuaren administrazio elektronikoaren erabiltzaileek izapideak euskaraz egiteko duten eskubidea baliatzerakoan aurkitzen dituzten oztopoei konponbidea emateko proposamenei buruz. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Nafarroako kultur jarduera duintzeko, egonkortzeko, areagotzeko eta haren etorkizuna bermatzeko neurriak zehaztu eta adosteko Ponentziaren azaroaren 15eko erabakia, zenbait dokumenturen itzulpena kontratatzeari buruz.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Egoera irregularrean dauden pertsonei egindako “zitazio-tranpei” buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu Nafarroa talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Cop26 konferentziaren emaitzei buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Reactivar Navarra-Nafarroa Suspertu partidak aurrekontuan betetzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Nafarroako partaidetza demokratikoari buruzko martxoaren 22ko 12/2019 Foru Legearen arau-garapenari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Enplegu publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko neurriei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Emakumeen aurkako ziberindarkeria areagotzeari buruzkoa. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- NAFARBIDE-EL CAMINO DE LOS NAVARROS enpresa publikoa abian jartzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak izanik Iruñeko Udalak ematen dituen gizarte zerbitzuen finantzaketari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia jaunak aurkeztu du.

- Zahar-etxe eta eguneko zentroen esparru-akordio berriaren lizitazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nafarroako aurrekontuetan Gares Energia proiektuarendako 550.000 euroko zuzenketa bat gehitzea EH Bildu Nafarroarekin adosteko arrazoiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzaren planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Gure erkidegoko Justiziaren independentziari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Nasuvinsak Iruñean garatu beharreko jarduketa guztien egoerari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du. 

- SOS Nafarroako koordinazioko operadore laguntzaileen erantzukizuneko eta espezifikotasuneko osagarriei buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Leireko monasterioaren babes inguruaren mugaketa aldatzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Adingabe atzerritarrak zenbait kirol-diziplinetan federatzeko arazoei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2021eko urrian egindako aurrekontu-aldaketak.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Iruñerriko hiri-garraioaren IX. Plana (2022). Iruñerriko Mankomunitateko idazkari Mª Teresa Donázar Pascal andreak aurkeztu du.

- Eledunen Batzarrak jasotzat eman du eskari-idazkia, geldiarazi edo eten dadin Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen berrogeita hamahiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Igor Beloqui Elizalde jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Legebiltzarreko organoen bilkuren grabaketa irudizkoak egiteko aukerari buruzko txosten-oharra.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte Nafarroako Parlamentuan administrazio elektronikoa ezartzeko bulego teknikoaren zerbitzua dela-eta AGTIC Consulting enpresak 2021eko bigarren seihilekoan egindako jarduketak.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformari ematea. Ekitaldia abenduaren 1ean izanen da, 11:00etan, Osoko bilkuren aretoan.

- Mahaiak onetsi egin du Nafarroako Parlamentuaren egoitzak erabiltzeko eskaria, Espoz y Minaren memorien berrargitalpena aurkezteko. Abenduaren 15ean izanen da, asteazkena, 17:00etan. 

 

MAHAIAREN ETA NUP-EKO NAFARROAKO OROIMEN HISTORIKOAREN DOKUMENTU-FUNTSEKO ZUZENDARIAREN ARTEKO BILERA

Fernando Mendiola zuzendari zientifiko teknikoak eta Juan Carlos García ikertzaileak Nafarroako Memoria Historikoaren Funts Dokumentalaren jardueren memoria eta 2021eko balantze ekonomikoa aurkeztu dituzte. Gainera, 2022rako lan-programa eta aurrekontua aurkeztu dituzte.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die Gizarte Entitateen Plataforman inplikatutako pertsona, entitate eta kolektibo guztiei. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere aintzatespena eta esker ona adierazi nahi die Gizarte Entitateen Plataforman inplikatutako pertsona, entitate eta kolektibo guztiei, beren lan desinteresatua lagungarria izan baita Foru Komunitateko eta herrialde pobretuetako bizi baldintzak hobetzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Gizarte Entitateen Plataformak gure gizartean duen garrantzia.

 

3. Nafarroako Parlamentuak nabarmentzen du Gizarte Entitateen Plataformaren lankidetza Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) sinatzeko.

 

4. Nafarroako Parlamentuak uste du desberdinkeriarekin amaitzeko beharrezkoa dela gizarte politika publikoak lantzen jarraitzea.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gai sozialei buruzko zenbait solasaldi egiteko, Pobreziaren eta Desberdinkeriaren aurkako Itunari buruzko hausnarketarako lagungarriak izanen direnak.

 

6. Nafarroako Parlamentuaren Domina Nafarroako Gizarte Entitateen Plataformari ematearekin aitortza egin nahi zaie plataformaren ibilbide osoari eta hura osatzen duten talde eta entitate guztiei pertsona zaurgarrienekin egiten duten lanagatik eta erakundeekiko lankidetzagatik”.

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunarekin, zeina azaroaren 25ean baita. Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunarekin.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du berdintasunarekin eta emakumeen eta neskatoen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte batekin.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du berdintasuneko teknikarien sareak eginiko manifestuarekin, zeinak “Indarkeria bakarra, hamaika modu” izenburupean hamaika modu desberdinen bidez adierazten den indarkeria matxistaren egiturazko izaera jartzen baitu erdigunean eta emakumeen aurkako indarkeria modu oro arbuiatzen baititu, eremu eta testuinguru guztietan.

 

4. Nafarroako Parlamentuak babesten du toki-entitateen bultzada, emakumeek eta neskatoek indarkeriarik gabeko bizitza aske baterako duten eskubidea bermatuko duten neurriak agenda politikoan sartzeko, emakumeen elkarte eta talde feministekin eta herritar guztiekin batera, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra jarduteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legean eta bere ekintza planean jasotako betebeharrak betetzen direla ziurtatze aldera, bai eta indarkeria matxistarekin loturiko araudi berrien baliabide desberdinen arteko koordinazio-protokoloak bermatzeko eta Estatu-ituna gaurkotzeko ere.

 

5. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du beste erakunde batzuekin eta herritarrekin era koordinatuan lanean jarraitzeko, prebentzio, ikerketa eta sentsibilizaziorako eta indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek eta haien seme alabei arreta, justiziarako sarbidea eta erreparazioa emateko sustatzen ditugun neurri integralen kalitatea hobetzeko.

 

6. Nafarroako Parlamentuak parte hartuko du heldu den ostegunean, 11:00etan Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Nafarroako Gobernuak Sarasate pasealekuan eginen duten ekitaldian”.