Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Urriak 5

2020ko urriaren 5eko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, URRIAK 5– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, irailak 5–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

INTERPELAZIOAK:

- Etxebizitzaren arloko politika orokorrari buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako udalekiko koordinazio eta ardurakidetza foroa bultza eta arautu dezan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren bidez, kultur politikak taxutzea bermatzeko xedez. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Castejongo TRENASA enpresan esku har dezan, haren itxiera eta enpresako langileen kaleratzea ekiditeko. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunari eta adikzioei buruzko III. Plana eguneratu dezan, Nafarroako gazteriaren errealitatera egokitzeko. Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da behar diren tresnak eta baliabideak gaitu ditzan Irisgarritasun Unibertsalari buruzko ekainaren 14ko 12/2018 Foru Legea garatzeko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, TRENES DE NAVARRA SA enpresaren egoera azal dezan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariarena, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren zuzendari kudeatzaile berriaren izendapenari buruz informa dezan. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Trenes de Navarra SA enpresak aurkeztu duen enplegu erregulazioko espedienteari buruz eta Departamentuak horri aurre egiteko aurreikusten dituen jarduketa planei buruz informa dezan. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariarena, Castejongo Trenasa enpresaren egoerari buruzko eta COVID-19a dela-eta alarma-egoeraren ondorioz aurkezten ahal diren aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteen kopuruaren gaineko aurreikuspenei buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan zer dela-eta ez den eratu Hiri erabilerako uraren ziklo integralaren 2019tik 2030era bitarteko plan zuzendariaren jarraipen batzordea. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, azal dezan departamentuak zer egin duen Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea aldatzen duen uztailaren 2ko 23/2013 Foru Legearen artikulu guztiak garatzeko. Navarra Suma talde parlamentarioko Miguel Bujanda Cirauqui jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Foru Komunitateko fiskal nagusiarena, 2019ko oroitidazkia aurkez dezan. Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Lan-bilkura Hezkuntzako zaintzaileen kolektiboaren ordezkariekin, azal dezaten haiengan zer eragin duen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen arloko zenbait neurri onesten dituen irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege-dekretuak. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. (10-20/SET-00065).

- Castejongo Trenasa enpresako langileen batzordearen ordezkariekin, ekonomiaren, produkzioaren nahiz antolakuntzaren arloko arrazoiak direla-eta enplegu erregulazioko espedientea abiarazi izanaren balorazioa, egoera eta proposamenak azal ditzaten. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

- UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ordezkariekin, herritarrei zerbitzua eskaintzen dieten Nafarroako Gobernuko hainbat zerbitzutako profesionalen hizkuntza eskakizunen egoeraren inguruko azterketa egin dezaten eta udalerri euskaldunetako herritarren eskubideetan horrek daukan eragina azal dezaten. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkez dezaten.

- Hezkuntza Foroaren ordezkariekin, hezkuntzaren egoerari buruz egiten dituzten balorazioa eta proposamenak azal ditzaten. Navarra Suma, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Distantzia luzeko nahiz aldirietako trenen ordutegiak murrizteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

-Gripearen aurkako txerto-kanpainari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ramón Alzórriz Goñi jaunak aurkeztu du.

- Iruzur fiskalaren eta ezkutuko ekonomiaren aurkako borrokari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Mikel Asiain Torres jaunak aurkeztu du.

- Migratzaileei harrera eta akonpainamendua egiteko Karibu Zerbitzuaren helburuei erantzuteko jarduketei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Patricia Perales Hurtado andreak aurkeztu du.

- Arrisku sismikoaren aitzineko babes zibileko plan berezia gaurkotzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Blanca Isabel Regúlez Álvarez andreak aurkeztu du.

- Agoizko Gamesa eta Castejongo Trenasa ixteak eragindako egoerei aurre egiteko ezarriko diren aparteko neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

- 2020rako eta 2021erako arau fiskalak bertan behera uzteari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Ainhoa Unzu Gárate andreak aurkeztu du.

- Irakasleen kontratazioa eta mugikortasuna malgutzeari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko María Roncesvalles Solana Arana andreak aurkeztu du.

- Mina Muga proiektuari eta proiektuak sismikotasunaren gainean izan litzakeen ondorioei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

- Castejongo Trenes de Navarra SA enpresak aurkeztu duen enplegu erregulazioko espedienteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Laura Aznal Sagasti andreak aurkeztu du.

- Oinarrizko Osasun Laguntzako osasun etxeetan ekipamendu eta langile faltaren arazoa konpontzeko neurriei eta epeei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Domingo González Martínez jaunak aurkeztu du.

- Pandemiak eskolan duen eragina murrizteko eta osasuna bermatzeko hartutako neurriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Pandemian zehar erabakiak hartzeko Osasun Departamentuak erabili dituen irizpide objektiboei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Prostituzio-sistemaren abolizioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Isabel Olave Ballarena andreak aurkeztu du.

- Bidesarien kostua igo izana Nafarroako garraio-enpresei konpentsatzeko neurri fiskalak ezartzearen kostuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautuko duen Foru Dekretua onesteari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Nazioarteko Prentsa Bulegora bideratutako aurrekontu-partidako diruari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

- Gripearen aurkako txerto-kanpainari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Landa eremuan alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak eskaintzeari buruzkoa (Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andrea).

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Lana eta familia bateragarri egiteari dagokionez Gobernuak eta CENek, UGTk eta CCOOk adostutako laguntza ekonomikoei buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).

- SIEMENS GAMESA enpresak jaso dituen laguntzei edo dirulaguntzei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- 2020-2021 ikasturteko lehen hiru asteetan konfinatutako ikasleei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Murchanteko “Mardones y Magaña” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoaren egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- TRENASA enpresak jasotako dirulaguntza publikoei eta VECTIA enpresan egindako inbertsioei buruzkoa. Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteko Mikel Buil García jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoan 2020rako eginen den lan-eskaintza publikoari buruzkoa. (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).

- Europaren egungo politikek giza eskubideak errespetatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Vectia Mobility SLU eta Solaris Bus Ibérica SLU enpresek Castejongo planta dela-eta jasotako onura fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Castejongo TRENASA enpresak jasotako onura fiskalei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Hondakinen Planari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatutako Gaitasun Digitalen Garapenerako Talka Planari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluan Enplegu Planaren prestaketarako aurreikusitako mahaiei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Enplegu plana prestatzeko egutegiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

- Iraupen luzeko langabezian dauden pertsonak kontratatzeko deialdiari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko María Isabel García Malo andreak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 2020ko uztailean egindako aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena, eta agindu dute Nafarroako Gobernuari igor dakion.

- Eskaria, Kontuen Ganberak fiskalizazio-txostena egin dezan “Alfonso XIII, Juan Pascual Esteban, Portal (partziala), San Isidro, Plaza de Diputación, Virgen de la Peña eta Valle del Roncal kaleen zoladura eta hornidura-, saneamendu- eta euri-uretako sareak” izeneko inbertsioak egite aldera Fustiñanako Udalak sustatutako Toki Inbertsioetarako 2017tik 2019ra bitarteko Planeko obren espedientea dela-eta. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute Kontuen Ganberaren aurrekontuaren 2021eko ekitaldirako proiektuaren berri izan dutela.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Heldu den azaroaren 6rako aurreikusitako Osoko Bilkura monografikoko eztabaida antolatzeko arauak onetsi dira. Osoko Bilkura izanen da Nafarroak Kontseilu Europarrean 2020ko uztailaren 21ean onetsitako Europako funtsetan nahiz Espainiako Gobernuari proposatuko zaizkion kasuko proiektuetan parte hartu ahal izateari buruzkoa (EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jauna).

 

Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, onetsitako arauei jarraikiz, eztabaida hasiko da Osoko Bilkura monografikoa proposatu duen EH Bildu talde parlamentarioaren eledunaren mintzaldiarekin, eta horrek, gehienez ere, hogei minutu iraunen du.

 

Jarraian, talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkarteen eledunek parte hartuko dute –gehienez ere, hogei minutu–, eserleku gehien dituenetik hasi eta gutxien dituenekin bukatzeko.

 

Txanda hori bukatuta, Nafarroako Gobernuaren ordezkari bat mintzatzen ahalko da, eztabaidagai diren gaien inguruko bere jarrera azaltze aldera, 20 minutuz.

 

Eztabaida bukatuta, bilkura ordu eta erdiz etenen da, eta Mahaiari erabaki proposamenak aurkezteko epe bat irekiko da. Talde parlamentario edo foru parlamentarien elkarte bakoitzak gehienez ere bost proposamen aurkeztu ahalko ditu. Eztabaidan zehar in voce zuzenketak aurkezteko aukera izanen da, baldin eta haien xedea errakuntza edo akats teknikoak, terminologiakoak edo gramatikakoak zuzentzea baldin bada.

 

Proposamenak batera defendatuko dira –gehienez ere, hamar minutu–, handitik txikira. Txanda horretan, eledunek orobat eman beharko dute beste taldeek aurkeztutako proposamenei buruzko iritzia.

 

Eztabaida bukatuta, erabaki proposamenak bozkatuko dira.

 

- Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren testu bategina aldatzeko proposamena. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute. Bi aldaketa proposatzen dira: bata, adierazpen instituzionalak aho batez –eta ez gehiengo soilez orain arte bezala– onetsi behar izatea, eta, bestea, Gobernuari aurkezturiko interpelazioak Mahaiko kideen gehiengoaren irizpidearen arabera ordenatzea eta ez erregistro-dataren arabera, orain arte bezala. Aldaketa horien eztabaida –irakurketa bakarra, gehiengo osoaurriaren 15eko osoko bilkuran eginen da.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ez du onetsi adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere larridura eta gaitzespena adierazten ditu Generalitateko president Quim Torraren inhabilitazioa dela-eta. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Navarra Sumak eta Nafarroako Alderdi Sozialistak aurka bozkatu dute; Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk alde bozkatu dute. Izquierda-Ezkerra abstenitu egin da 1. puntuan eta 2. eta 3. puntuen alde bozkatu du.

 

Baztertutako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak bere larridura eta gaitzespena adierazten ditu Generalitateko president Quim Torraren inhabilitazioa dela-eta, autogobernuaren eta herri-borondatearen deslegitimazio jardun bat baita.

 

2. Nafarroako Parlamentuak dei egiten du politika ez dadin judizializatu eta Kataluniako herriaren borondatea eta bidezko aldarrikapen politikoak errespeta daitezen.

 

3. Nafarroako Parlamentuak dei egiten du elkarrizketa eta bide demokratikoak balia daitezen gatazka politikoak konpontzeko”.

 

- Gai zerrendatik kanpo, onetsi da iragan irailaren 8an ospatu zen Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunaren karietara Diputatuen Kongresuak, Fibrosi Kistikoaren Espainiako Fundazioak eskatuta, onetsi zuen adierazpen instituzionalarekin bat egiteko eskaria. hori dela eta, erabaki da aipatu adierazpena irakurtzea heldu den urriaren 8ko osoko bilkuran. Adierazpenak honako hau dio: Fibrosi Kistikoaren Nazioarteko Elkarteak (Cystic Fibrosis Worldwide, CFWW), Fibrosi Kistikoaren Espainiako Fundazioarekin batera, gaixotasun horren munduko eguna irailaren 8an ospatzea bultzatzen du. Nafarroako Parlamentuak, Fibrosi Kistikoaren Munduko Egunaren karietara, bere elkartasuna adierazten die gaixotasun hori duten pertsona guztiei eta pertsona horiek bizimodu ahalik eta normalena egiteko dituzten arreta-beharrizanekiko konpromisoa adierazten du. Horrekin lotuta, Parlamentuak babesten du beharrezkoak diren neurriak abian jartzea pertsona horiek behar dituzten medikazioa eskura dezaten eta diziplina anitzeko unitateak sortu eta onets daitezen, kolektibo horri ematen zaion arreta hobetzen laguntzeko. Halaber, Nafarroako Parlamentuak aitorpena eta babesa adierazten du gaixotasun arraro eta kronikoak dituzten eta bereziki fibrosi kistikoa duten pertsonen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko botika berriak aurkitzeko ikerketak direla eta”.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du Kontingentzia Plana egokitzea egungo egoera soziosanitariotik eratorritako higiene- eta prebentzioa-neurri eta segurtasun-distantziara, koronabirusaren krisia dela-eta.