Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Azaroak 9

2020ko azaroaren 9ko bilkura

MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, AZAROAK 9– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –astelehena, azaroak 9–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko Foru Lege proiektua. Zuzenketa-epe bakar bat irekitzen da (partzialak eta osoko zuzenketak), azaroaren 27an amaituko dena, 12:00etan.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Sustapen Ministerioa premiatzen da 2020an ekin diezaien AP-68 autobideko lotunea osatzeko aurreikusitako obrei, Lodosako 14. lotunean. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta sozialaren zerbitzuan jardunen duen Banka Publikoa sor dezan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko Marisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da saltoki handien ixteko ordutegia muga dezan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da gaixo onkologikoei osasun-arreta egokia eman diezaien pandemiak dirauen bitartean. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da babesmaterial egokia eta kalitatezkoa helaraz diezaien pertsona kalteberei. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Espainiako Gobernua eta Diputatuen Kongresua premiatzen dira berma dezaten irakaskuntza gaztelaniaz eta kasuan kasuko lurraldeetan koofizialak diren gainerako hizkuntzetan jasotzeko eskubidea, gaztelania lurralde nazional osoan komunikazio-hizkuntzatzat har dadin, eta gainerako hizkuntza koofizialak ere halakotzat har daitezen dagozkien lurraldeetan. Navarra Suma talde parlamentarioko Iñaki Iriarte López jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioa premiatzen da argi eta zorrotz zehaztu ditzan hezkuntza-maila bakoitzean mailaz igotzeko eta titulua lortzeko irizpideak. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da kulturaren sektoreko jarduerak susta ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da diseina ditzan gizon helduei zuzendutako sentsibilizazio- eta prebentzio-kanpainak, indarkeria matxistei buruzkoak. Nafarroako Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Ainhoa Aznárez Igarza andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariarena, azal dezan nolako balorazioa egiten duen bere departamentuak 2019-2025 aldirako Nafarroako Desgaitasun Planaren exekuzioari buruz. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Kontuen Ganberako lehendakariarena, informazioa eta azalpenak eman ditzan toki sektore publikoari buruzko 2018ko ekitaldiko fiskalizazio txostenaren emaitzei buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Pablo Azcona Molinet jaunak aurkeztu du.

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, baloratu dezan zenbateraino bete diren departamentuak legegintzaldiaren hasieran Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusia dela-eta hartutako konpromisoak. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariarena, aurkeztu eta azal dezan Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren 2020-2023 aldirako plan estrategiko berria. Navarra Suma talde parlamentarioko José Suárez Benito jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarena, azal ditzan Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea Nafarroa Suspertu Planak ezarritako epean ez aurkezteko arrazoiak. Navarra Suma talde parlamentarioko María Elena Llorente Trujillo andreak aurkeztu du.

- Kultura eta Kiroleko kontseilariarena, azter ditzan Nafarroako kirol azpiegituren egungo egoera eta Departamentuaren etorkizuneko proiektuak arlo honetan. Navarra Suma talde parlamentarioko Alberto Bonilla Zafra jaunak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkartearekin, azal ditzaten Mendebaldeko Saharan garatzen dituzten proiektuak. “Paz y Libertad en el Sahara-Bakea eta Askatasuna Saharan” taldeartekoak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Plataformaren ordezkariekin, beren helburuak eta egiten duten lana azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sarearen ordezkariekin, azal ditzaten egungo gizarte-krisiari lotutako azterketa eta proposamenak, balio ahal izan dezaten aztertuak izan eta 2021erako Gizarteratze Planaren hurrengo Plan Operatiboan txertatuak izateko. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Ponentzia bat sortzeko eskaera, ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzekoa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek aurkeztu dute.

- Erabakitzeke geratu da ponentzia bat sortzeko eskaera, Nafarroako Foru Berriaren testu bategina aztertu eta analizatzekoa. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Espetxe-osasungintzaren transferentziari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

- Sexuaren araberako segregazioa egiten duten ikastetxeak funts publikoekin finantzatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa sozietatea sortzeari buruzko ekainaren 18ko 8/2009 Foru Legearen 12.3 artikulua ez betetzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Marta Álvarez Alonso andreak aurkeztu du.

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle konfinatuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- On-line irakaskuntzako egoera bati aurre egin ahal izateko ekipo informatikoak erosteari eta ikastetxeetan banatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Pedro José González Felipe jaunak aurkeztu du.

- “Health Big Data Hub” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Adimen Artifizialaren arloko Ikerketarako Nazioarteko Zentroaren proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- “Ezagutzaren Gizartea Finkatzea” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- “Ebro Food Valley” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- "Next Generation UE” planera aurkeztutako proiektuei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Nafarroa 2030 Estrategia Digitalari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Osasun etxeak larunbatetan irekitzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Cristina Ibarrola Guillén andreak aurkeztu du.

- Osasungintzaren eta arreta sozialaren adarretako profesional etorkinen zerrendari eta haien kontratazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Osasungintzaren eta arreta sozialaren adarretako profesional etorkinen zerrendari eta haien kontratazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Autonomia-erkidegoak finantzatzeari buruzko irailaren 22ko 8/1990 Lege Organikoaren 6.2 artikulua aplikatuta jasotako konpentsazioei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako Departamentuak N-135 errepidean aurreikusitako ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Yolanda Ibáñez Pérez andreak aurkeztu du.

- Atzerrian dauden nafarrei zuzendutako Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren ekintzei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Migrazio politiken koordinazioari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute 2020ko "publizitate instituzionala" partidaren betetzeari buruzko informazioa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dituzte 2020-2022 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasotako 2020ko deialdien ebaluazio-txostenak, eta horiek Ekonomia eta Ogasuneko Batzordeari helaraztea erabaki dute.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak TRACASA INSTRUMENTAL SLri 2020an egindako enkarguei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Kontuen Ganberak ez du berariazko txostenik eginen, baina Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko 2020ko txostenean aztertuko du gai hori.

- Kontuen Ganberaren txostena, 2016-2020 aldikoa, Miguel Servet Fundazioari eta Nafarroako Foru Komunitateko osasun-ikerketa publikoaren finantza-iturriei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du. Kontuen Ganberak ez du berariazko txostenik eginen, baina Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko 2020ko txostenean aztertuko du gai hori.

- Eskaria, Kontuen Ganberak txostena egitekoa Erriberako Mankomunitateko udalerrietan kaleak garbitzeko kontratua adjudikatzeko eginiko prozesuari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Erabakitzeke geratu da 2021. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege proiektua izapidetzeko egutegi-proposamena.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrak erabaki loteslea hartu ondoren, onetsi du Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Planaren aldi baterako aldaketan jasotako neurriak luzatzea, azaroaren 23ra arteko indarraldiarekin. Aipaturiko aldaketa 2020ko urriaren 26an erabaki zuen Mahaiak, Osasuneko kontseilariaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduan ezarritakoari egokitze aldera.

 

Horrenbestez, beren indarrari eusten diote legebiltzarraren egoitzako areto ezberdinen edukiera % 30era murrizteak, Parlamentuz kanpoko jarduera presentzialen eteteak, legebiltzarraren egoitzako fatxadaren argiztapena izan ezik, eta kafetegi zerbitzua bertan behera uzteak.

 

Gainera, gomendatzen segitzen da Nafarroako Parlamentuko egoitzan gerta daitezkeen bisitak –Lehendakaritzaren, Mahaiaren edo taldeen bulegoetarakoak– eta lan-bilkura guztiak modu ez-presentzialean burutu daitezen eta, halakorik ezean, gehienez ere sei laguneko presentziarekin. Hori guztia, ezertan galarazi gabe bete behar direla COVID-19 prebenitzeko osasun agintariek ezarritako segurtasun eta higiene neurriak eta Legebiltzarreko areto bakoitzaren gehienezko edukiera.

 

Jarduera presentzialari buruz hartutako zuhurtasun-neurrien arabera, Osoko Bilkuraren bilera arruntetara honako hauek bertaratuko dira: Gobernuko lehendakaria eta gehienez ere bi kontseilari, Mahaiaren bost kideak, legelari nagusia edo haren ordezko legelaria eta talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak beren garrantzi numerikoari begiratuta izendatutako kideak ere: Navarra Sumako 2, PSNko 2, Geroa Baiko 2, EH Bilduko 2, Podemos-Ahal Duguko 1 eta I-Eko 1.

 

Hala ere, kontroleko osoko bilkuretara –galderak eta interpelazioak– joan ahalko diren bakarrak dira talde parlamentarioen eta foru parlamentarien elkartearen eledunak edo haien ordez doazen pertsonak. Aldiz, Nafarroako Gobernuko lehendakaria gehienez ere bost kontseilarik lagunduta joan ahalko da.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Mahaiak onetsi du Fibrosi Kistikoaren Europako Astea dela-eta azaroaren 16an Legebiltzarraren egoitzaren fatxada berde ilunez eta laranjaz argiztatzeko proposamena.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Diabetesaren Nazioarteko Egunarekin. Proposamena Lehendakaritzak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Bat egiten du Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu den azaroaren 14an.

 

2. Erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.

 

3. Beharrezkotzat jotzen du gaixoen eta profesionalen diabetes arloko prestakuntza eta hezkuntza areagotzeko neurriak sustatzea.

 

4. Uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgaitasuna sustatzea, eta aldeztu egiten ditu ANADIk Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak”.

 

- Nafarroako Parlamentuak bazter utzi du adierazpen instituzional baterako proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak haur eta nerabeekiko bai eta prebentziorako komunitate-lanaren ereduekiko konpromisoa agertzen baitu. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute; Navarra Sumak aurka bozkatu du, eta PSN abstenitu egin da.

 

Adierazpen instituzionalerako proposamenak honako hau zioen:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bere aldezpena eta errekonozimendua adierazten die, egiten duten lan goraipagarria dela-eta, Mendillorriko Bideberri Elkarteari, Arrotxapeko Batean Federazioari, Txantreako SinarZubi Federazioari, Aldezar Elkarteari, Arrosadia-Azpilagañako Yoar Elkarteari, Etxabakoitz Bizirik Elkarteari, Buztintxureando Txuri Elkarteari eta Umetxea Sanduzelai Elkarteari.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak haur eta nerabeekiko bere konpromisoa agertzen du, bai eta prebentziorako komunitate-laneko ereduekikoa ere; are gehiago osasungintza-, gizarte- eta ekonomia-krisi baten testuinguruan, zeinetan erakundeok sektorerik kalteberenen babes eta aldezpenari lehentasuna eman behar diogun.

 

3.- Testuinguru horretan, Nafarroako Parlamentuak adierazten du arbuiatu egiten duela Iruñeko Udalak harturiko erabakia, Komunitate Ekintza Prebentiborako Zerbitzuko zortzi lantaldeak bertan behera uztekoa, eta aldarrikatzen bere nahia dela udalak erabaki hori atzera botatzea eta alternatibak aztertzea; halatan, ebaluazioan eta hobekizun diren arloen identifikazioan oinarrituta, oinarrizko zerbitzu bezala indartu dezan haurren babeserako eredu arrakastatsu hori, eta beste auzo batzuetara eraman dezan".

 

- Nafarroako Parlamentuak bazter utzi du adierazpen instituzional baterako proposamena, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Euskaraldia ekimena agurtu eta herritarrei parte hartzera deitzen dien. Geroa Bai eta EH Bildu talde parlamentarioek, Podemos Ahal Dugu Nafarroa foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute; Navarra Sumak aurka bozkatu du, eta PSN abstenitu egin da.

 

Bazter utzitako adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

- "Nafarroako Parlamentuak Euskaraldia ekimena agurtu, eta euskaraz ulertzen duen herritarrei deitzen die izena eman dezaten Euskaraldian parte hartzeko".