Noiz argitaratua Asteazkena, 2020.eko Abenduak 9

2020ko abenduaren 9ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTEAZKENA, ABENDUAK 9– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura presentziala egin dute gaur –asteazkena, abenduak 9–, 10:00etan, eta erabaki hauek hartu dituzte:

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Sarrigurengo Udalez gaindiko Plan SEktoriala alda dezan. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako administrazio publikoetan, beren erakunde publikoetan eta menpeko dituzten zuzenbide publikoko entitateetan euskararen erabilera arautzen duen 103/2017 Foru Dekretua egokitu dezan, ekidite aldera kontratazio publikoan hura abusuzko moduan eta proportziorik gabe interpretatzea. Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu du.

 

BATZORDE BEREZIAK ETA PONENTZIAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak beren ordezkariak izendatu dituzte Ehizaren eta arrantzaren arloko legedia aztertu eta analizatzeko ponentziarako. Ponentzia honako hauek osatuko dute: Miguel Bujanda (Navarra Suma), Javier Lecumberri (PSN), Pablo Azcona (Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E).

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: talde parlamentarioek eta foru parlamentarien elkarteak beren ordezkariak izendatu dituzte Nafarroako Foru Berria Garatzeko Ponentziarako. Ponentzia honako hauek osatuko dute: Javier Esparza (Navarra Suma), Inma Jurío (PSN), Blanca Regúlez (Geroa Bai), Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Ainhoa Aznárez (Podemos-Ahal Dugu) eta Marisa de Simón (I-E)

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Landarte” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Nafarroako Museoa zaharberritzea” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Nafarroako Kulturaren Behatokia” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Nafarroako Museoa zaharberritzea” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Kulturaren Zentro Teknikoa eraikitzea” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Navarra Music Commission” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Animazioaren sektorea internalizatzeko plana” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Kirol sektorearen eraldaketa digitalerako plana” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Next Generation EU funtsetarako aurkeztutako “Ikus-entzunezko HUB-a” proiektuari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Raquel Garbayo Berdonces andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Ubidearen 1. fasearen zabalpenaren eremu ureztagarriko eremu osagarriak sartzeari buruzkoa, Nafarroako Foru Komunitateko Ureztatze Plan dela-eta. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du. Ilmo.

- Ertzilako Partzuergoak iturburuan obrak egiteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako areto multifuntzionalen egoerari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea jaunak aurkeztu du.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazio edo Nafarroako Foru Berriaren Testu Bategina onesten duen Foru Lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea etetea horretarako eratutako ponentziak hari buruzko txostena igorri arte.

 

GAI EKONOMIKOAK, BARNE ANTOLAMENDUKOAK ETA KONTRATAZIOARI BURUZKOAK

- Aurrerago aztertzeko geratu da Nafarroako Arartekoaren proposamena, Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendu Erregelamenduaren 20. artikuluko 3. apartatua aldatzekoa.

- Honako txosten-proposamen hau onetsi da: “Nafarroako oroimen historikoaren dokumentu-funtsa" izeneko lan-, azterketa- eta ikerketa-programa 2020tik 2023ra bitarte garatzeko 2020ko urtarrilaren 20ko Nafarroako Parlamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetza-hitzarmenaren eranskina onestekoa, 2021ean jarduerak egiteko.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

- Eledunen Batzarrak ezetsi egin du adierazpen instituzional baterako proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten baititu beren ideologia politikoagatik 26 milioi pertsona fusilatzearen alde agertu diren militarrak. Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkeztu dute.

 

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek alde bozkatu dute; Navarra Sumak aurka bozkatu du.

 

Bazter utzitako adierazpen instituzionalaren proposamenak honako hau zioen:

 

"1 Nafarroako Parlamentuak errefusatu eta gaitzetsi egiten ditu beren ideologia politikoagatik 26 milioi pertsona fusilatzearen alde agertu diren militarrak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak guztiz errefusatzen du Voxek arbuiatu ez izana militar ohiek Gobernuaren aurka sinatutako adierazpena.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Defentsako ministroari eskatzen dio erretira ditzala armadako agintari ohiei emandako pribilegio guzti-guztiak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak, Nafarroako ordezkaritza demokratikoko lehen organoa den aldetik, konpromiso antifrankista eta antifaxista du Espainiako Gobernuaren aurkako pronuntziamendu militar baterako estatuko eskuineko alderdi jakin batzuek babesten dituzten deien aurrean.

 

5. Nafarroako Parlamentua poztu egiten da Espainiako Gobernuaren aurkako kontsigna faxistei egindako jarraipen eskasagatik, armadako kide ohiek hura dela-eta prentsara jo ondoren, eta Espainiako Gobernuari helarazten dio bere eginkizunak eta proiektu politikoa garatzeko elkartasuna eta adorea, herritarrek legitimoki bozkatu baitute".