Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Abenduak 21

2020ko abenduaren 21eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR –ASTELEHENA, ABENDUAK 21– EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur, astelehenean, abenduak 21, 09:00etatik aurrera, Osoko Bilkuren aretoan, gai-zerrendan sarturiko honako gai hauen izapidetzeaz jarduteko:

 

AGERRALDIAK:

- Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariarena, Europako Next Generation EU funtsen hurrengo deialdietara aurkeztuko diren proiektuen –hain zuzen, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, kultura arteko bizikidetza edo emakumeen aurkako indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo salerosketaren aurkako borroka azpimarratzen duten proiektuen– berri eman dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan zein den Nafarroako Gobernuaren balorazioa iragan “foru zubian” elurra dela-eta Nafarroako iparraldean egon den planifikazio-ezari buruz eta gertatu diren gorabeherei buruz, bai eta halakoak berriro gerta ez daitezen hartu beharreko neurriei buruz ere. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, azal dezan zergatik uste duen aplikaezina dela Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legea. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Lurralde Kohesiorako kontseilariarena, Nafarbide enpresa publiko berriari buruz informa dezan. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, informa dezan Nafarroako Foru Komunitateko COVID-19aren txertaketa-estrategiari buruz. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Patricia Fanlo Mateo andreak aurkeztu du.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Lan-bilkura, ANFASen ordezkariek bere egoera eta beharrak azal ditzaten, desgaitasun intelektuala duten pertsonen aldeko jardueraren garapena dela eta. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lan-bilkura, Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sarearen ordezkariek azal dezaten inoren kargura ez dauden gazte migratuek Nafarroan duten egoera. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lan-bilkura, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteko (KUNA) ordezkariek beren sektorearen egoera azter dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

- Lan-bilkura, “Alerta Gorria, Ikuskizunen eta Ekitaldien industriaren batasun sektorialerako mugimendua”ren ordezkariek beren sektorearen egoera azter dezaten. Navarra Suma, Nafarroako Alderdi Sozialista, Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Nafarroako Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentario mistoak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Ahozko galdera, “Foru zubia” deitutakoan elurra dela-eta izan diren arazoei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

- Ahozko galdera, SET948 proiektuari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Mena Blasco jaunak aurkeztu du.

- Ahozko galdera, 2020ko abenduaren 5eko elurtearen ondorioei buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

IDATZIZKO GALDERAK:

- Idatzizko galdera, industrialdeetako hondakin-bilketari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

-Idatzizko galdera, Nafarroako Gazteriaren Kontseiluan irregulartasunak edo ilegaltasunak gertatzeari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Ángel Ansa Echegaray jaunak aurkeztu du.

- Idatzizko galdera, Bulego Judizialak Iruñeko espetxean duen ordezkaritzari buruzkoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Jorge Esparza Garrido jaunak aurkeztu du.

- Idatzizko galdera, Sozietateen gaineko zergan zerga-oinarri negatiboen aplikazioa galtzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Adolfo Araiz Flamarique jaunak aurkeztu du.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ez dagoela honako honi buruzko fiskalizazio-txostena egiterik: “Alfonso XIII, Juan Pascual Esteban, Portal (partziala), San Isidro, Plaza de Diputación, Virgen de la Peña eta Valle del Roncal kaleen zoladura eta hornidura-, saneamendu- eta euri-uretako sareak” izeneko inbertsioak egite aldera Fustiñanako Udalak sustatutako Toki Inbertsioetarako 2017tik 2019ra bitarteko Planeko obren espedientea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Jorge Aguirre Oviedo jaunak aurkeztua zuen txosten-eskaera.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren idazkia, zeinaren bidez jakinarazten baitu ez dagoela honako honi buruzko fiskalizazio-txostena egiterik: Erriberako Mankomunitateko udalerrietan kaleak garbitzeko kontratua adjudikatzeko eginiko prozesua. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztua zuen txosten-eskaera.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberako lehendakariaren ebazpena, zeinaren bidez Nafarroako Kontuen Ganberaren 2021. urteko fiskalizazio programaren proiektua oneste baita.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Kontuen Ganberak eginiko txostena, Iruñeko Udalaren 2019ko ekitaldiari buruzkoa.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eginiko aurrekontu-aldaketei buruzko legezkotasunezko txostena. Aldaketa horiek 2020ko iraileko bi hamabostaldiei dagozkie.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Nafarroako Parlamentuan jarduera presentzialera itzultzeari buruzko Kontingentzia Planaren aldaketa onetsi da; eta kasu honetan 2021eko urtarrilaren 18ra arte egongo da indarrean.

 

Erabaki denaren arabera, Osoko Bilkuretara, arruntak zein kontrolekoak izan, Gobernuko lehendakaria agertu ahalko da bi lehendakariekin eta kontseilari batekin, zeina txandakatu ahalko baita, gai-zerrendako puntuari dagokion moduan (galdera, interpelazioa, mozioa edo lege proposamena/proiektua). Talde parlamentarioen ordezkaritza presentzialean ez dago aldaketarik.

 

OSOKO BILKURARAKO ETA BATZORDEETARAKO DEIALDIAK:

- Eskaera, 2020ko abenduaren 22rako deituta dagoen Lurralde Kohesiorako Batzordearen gai-zerrenda aldatzekoa. Navarra Suma talde parlamentarioko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Abenduaren 23ko Osoko Bilkurarako boto-eskuordetza egiteko epea ezartzea.

 

GALDERAK ETA ESKAERAK

- NUPeko ikertzaile-taldeak “Iritzi Publikoari buruzko Nafarroako Parlamentuaren 2020ko Barometroa” azterlanaren emaitzak aurkeztea.