Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Urtarrilak 15

2018ko urtarrilaren 15eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, URTARRILAK 15, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, urtarrilak 15–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROIEKTUAK:

- Mahaiak Eledunen Batzarrari entzun ostean erabaki du Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko foru lege proiektuari zuzenketak aurkezteko epea luzatzea otsailaren 7ra arte. Geroa Bai talde parlamentarioko Unai Hualde Iglesias jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun-zentroetan kirurgia txikiko praktika klinikoa ziurtatuko duen araudi bat presta dezan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua alda dezan, alargun pentsioek eta gutxieneko gainerako pentsioek lanbide arteko gutxieneko soldataren erreferentzia berreskuratzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Erretiratzea Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztutako mozioa. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Farmazia Laguntzari buruzko 12/2000 Foru Legea alda dezan, halako moduan non Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua izanen baita titulartasun pribatuko zentro soziosanitarioetan farmazia laguntza eta osasunerako eskubidea bermatuko dituena bere giza baliabideen eta baliabide materialen bitartez.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da txosten bat presta dezan elurte handien kasuan sortzen diren arazoei eta arazo horiek murrizteko edo leuntzeko hartu beharreko neurriei buruz. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da N-113 errepidearen Castejongo tartea aldatzeko proiektu bat diseina eta egin dezan, Ebro ibaiak gainezka eginez gero errepidea ur azpian gelditzea ekiditeko. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da bizikletetarako aparkaleku seguruen premiari erantzuna eman diezaion Nafarroako Ospitalegunean eta Nafarroako Gobernuaren egoitzetan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Zarraluqui Ortigosa jaunak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua eta Diputatuen Kongresuan presentzia duten talde parlamentarioak premiatzen dira espetxealdi iraunkor berrikusgarria babes dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da udalen musika eskolen finantzaketa autonomikoa berreskura dezan. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialarena, Larrialdi Zerbitzuaren gainkarga asistentziala azal dezan. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Begoña Ganuza Bernaola andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakariarena, Nafarroako Hezkuntza Sistemaren gaineko txostena azal dezan. Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakari Aitor Etxarte Berezibar jaunak aurkeztu du.

- Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariarena, azal dezan ea Gobernuak zer eguraldi-aurreikuspen zerabilen eta ea zer giza baliabide eta baliabide material aurreikusi zuen iragan urtarrilaren 6ko elurtea dela-eta jarduteko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu zuen. Erabakitzeke geratzen da zein batzordek aztertuko duen gai hori.

- Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariarena, 35E/2017 Foru Aginduan ezarritako diru-laguntzen deialdiaren ebazpenari buruzko azalpenak eman ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena eta Tuterako Osasun Barrutiko kudeatzailearena, Tuterako Reina Sofía Ospitaleko bosgarren solairuan eta inguru horretako osasun-etxeetan egin litezkeen jarduketei buruz informa dezaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Osasuneko kontseilariarena, itxarote-zerrendek 2017an izandako bilakaera, egungo egoera eta 2018rako helburuak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- Eledunen Batzarrak errefusatu egin du Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztutako agerraldi eskaria, Nafarroako Gobernuko lehendakariak baloratzekoa Tapia kontseilariak Nafarroari buruz esandakoa.

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek agerraldia egitearen aurkako botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

Bestetik, Eledunen Batzarrak erabaki du Parlamentuko zerbitzu juridikoei txosten bat egiteko eskatzea, jakiteko Legebiltzarreko kideen bosten batek eskatutako agerraldien kasuan aplikatzen ote den Erregelamenduaren 203. artikuluaren 1. apartatuan aurreikusitakoa, hau da, agerraldiak Nafarroako Gobernuaren eskumeneko jarduerez hitz egiteko izan behar dutela.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen ordezkariekin, proposatzen duten enpresa-eredu barne-hartzaile eta parte-hartzailea azal dezaten. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute. Hedabideak bertan direla.

- Nafarroako UGT sindikatuarekin, gazteen enplegua berreskura dadin egiten dituzten proposamenak aurkez ditzan. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Arrotxapea Ikastetxe Publikora. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Esther Korres Bengoetxea andreak aurkeztu du.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Irakaskuntzen antolaketa aldatzeari eta ikastetxe jakin batzuetan PAI programako saioak gutxitzeari buruzko galdera erretiratzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Irakaskuntzen antolaketa aldatzeari eta ikastetxe jakin batzuetan PAI programako saioak gutxitzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Urtarrileko lehen asteburuan izandako argi-etenei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Aldi baterako kontratazioan lehentasunezko zerrenda baliogabetzen duen 337/2017 epaia eman delarik Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakiei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Tapia kontseilariaren adierazpenei buruzkoa, Prestazio Handiko Trena nazio-eraikuntzarako funtsezkoa dela esan baitzuen. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu zuen.

- Pentsiodunentzat eta 65 urtetik goitikoentzat farmazia-koordainketa kendu zuen foru legea baliogabetzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ondorioei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu zuen.

- Nafarroako Gobernuak nekazaritzako aseguruei egindako ekarpenari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoko lanpostuetarako izangaiei sortutako kalteei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak basozainen aurkako erasoak ekidite aldera hartutako prebentzio-neurriei buruzkoa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Eskaria, Batzordean izapidetu dadin Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztutako galdera, zeinaren bidez jakin nahi baita ea zertan den 2017-2018 ikasturterako eskola-garraioko zerbitzuaren lizitazio berria, Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak kautelazko etetea agindu ostean.

- Foruaren Hobekuntzan jasotako eskumenak eskualdatzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Kutxa Fundazioari eta fundazioaren jarduera interes publikora egokitzeari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Determinante sozialek osasun mentalean duten eraginari buruzko ikerketa proiektuak” izeneko partidarekin egindako jarduerei, programei edo proiektuei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Plastikozko poltsen erabilerarekin amaitu edo hura murrizteari buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuak lindano-hondakinen maparik ote duen jakiteko. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Maiorga Ramírez Erro jaunak aurkeztu du.

- Irakasleak atzerriko hizkuntzetan prestatzeko jarduketen ebaluazioari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Gurasoen Mahaiarekin 2017an deitutako bilerei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan Nafarroako ikastetxeetan irakasleen eta langileen aurka egindako erasoei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle-lanpostuen deialdiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren 2018ko urtarrilaren 10eko Erabakiaren ziurtagiria, zeinaren bidez jasotzat ematen baititu Hitzarmen Ekonomikorako Batzorde Koordinatzaileak 2017ko abenduaren 27an hartutako erabakiak.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari txosten bat egiteko eskatzea Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen 10/2014 Foru Legea bete ez izanari buruz, abalak eta maileguak emateari dagokionez. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. Eledunen Batzarrak errefusatu du txostena premiaz egiteko eskaria; aurkako botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek eta aldekoa, berriz, UPN, PSN eta PPNk.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek eginiko txostena ikusirik, Mahaiak erabaki du ez onartzea atxilotuen eskubideak betetzea arautzen duen foru lege bat eskatzen duen eskari-idazkia, Yosheba Miren Sáinz de la Higuera y Gartzia jaunak aurkeztua.

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten baitu, araubide, autonomia eta erakunde propioak dauzkan foru erkidegoa den aldetik, banaezina, Espainiako nazioan sartua eta haren lurralde guztiekin solidarioa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek proposamenaren aurkako botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aldekoa.

 

Baztertutako proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak Nafarroarekiko bere konpromisoa adierazten du, araubide, autonomia eta erakunde propioak dauzkan foru erkidegoa den aldetik, banaezina, Espainiako nazioan sartua eta haren lurralde guztiekin solidarioa. 2. Nafarroako Parlamentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia andrearen hitzak arbuiatzen ditu, Nafarroaren aurkako erasoa baitira, erkidego politiko bereizia den aldetik. 3. Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Eusko Jaurlaritzak zuzenketa egin dezan”.

 

 

- Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak persona non grata deklaratzen du EAEko sailburu Arantxa Tapia, lau euskal hiriburuei eta nazio-eraikuntzari buruz esandakoagatik. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Proposamenaren aurka bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eko ordezkariek, eta alde UPN eta PPk. PSNk 1. Puntuaren aurka eta 2. eta 3. puntuen alde bozkatu du.

 

Baztertutako proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak persona non grata deklaratzen du EAEko sailburu Arantxa Tapia, lau euskal hiriburuei eta nazio-eraikuntzari buruz esandakoagatik.

 

2. Nafarroako Parlamentuak exijitzen du Tapia sailburuak berehalako zuzenketa egin dezan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Eusko Jaurlaritzari exiji diezaion barkamena eskatzeko sailburuaren adierazpenengatik”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du agintaritzaren agenteen aurkako eraso oro eta basozainen lana, zeina beharrezkoa baita, babesten du. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak agintaritzaren agenteen aurkako eraso oro arbuiatzen du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aldezten eta babesten du basozainen kidegoak Nafarroako Foru Komunitate osoan egiten duen lana, beharrezkoa baita.

 

3. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Nafarroako basozainei eta haien segurtasunaren arloko eskakizunak babesten ditu”.

 

- Eledunen Batzarrak erabaki du Legebiltzarreko zerbitzu juridikoei eskatzea txosten bat egin dezaten Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 13/2007 Foru Legea aldatzen duen 10/2014 Foru Legea bete ez izanari buruz. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

- Mahaiak, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, foru parlamentarien ordainsariak, bidaia ofizialengatiko ordainsarien araubidea eta talde parlamentarioen diru-laguntzak onetsi ditu 2018ko ekitaldirako. Hona hemen:

 

Nafarroako Parlamentuko lehendakaria: 57.253,14 euro.

 

Foru parlamentarien ordainsariak, 56.718,62 euro (lanaldi osoko araubideari atxikitako Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideak), 50.415,40 euro (lanaldi osoko araubideari atxikitako foru parlamentariak), 42.538,86 euro (lanaldi osoko araubideari atxiki gabeko Mahaiko eta Eledunen Batzarreko kideak) eta 37.811,48 euro (lanaldi osoko araubideari atxiki gabeko foru parlamentariak).

 

Foru parlamentarien 2018ko ekitaldirako bertaratze-ordainsariak: 137,52 euroko dieta bertaratze bakoitzeko, helbidea Iruñean edo Iruñetik 25 kilometrora bitarteko herrietan daukaten foru parlamentarientzat; 162,61 euroko dieta bertaratze bakoitzeko, helbidea Iruñetik 25 kilometro baino gehiagora dauden herrietan daukaten foru parlamentarientzat. Iruñetik kanpo bizi diren foru parlamentariei bizileku duten herritik deituak diren parlamentu-bilkuretara etortzeagatik ordaindutako lokomozio-gastuengatiko ordainsaria 0,31 eurokoa izanen dela, kilometro bakoitzeko. Lokomozio-gastuei PFEZaren zama ezarriko zaie.

 

Ordainsariek Estatuko legediak sektore publikoaren zerbitzuko langileentzat 2018rako ezartzen duen gehieneko gehikuntza globala izan dute.

 

Foru parlamentarien bidaia ofizialen eta Legebiltzarreko langileek lanaren kariaz egiten dituztenen ondoriozko ordainsarien araubidea: 50 euro eguneko Nafarroatik kanpora eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak) eta 80 euro eguneko atzerrira eginiko bidaiengatik (mantenurako gastu arruntak). Lokomozio-gastuengatiko ordainsaria: 0,31 euro kilometro bakoitzeko.

 

Hauek dira kargarik gabeko zenbatekoen mugak 2018rako: mantenurako gastuengatik, 53,34 euro egun bakoitzeko Espainiako lurraldean eginiko bidaiengatik eta 91,35 euro egun bakoitzeko atzerrira eginiko bidaiengatik, eta lokomozio-gastuengatik, 0,32 euro kilometro bakoitzeko gehi justifikaturiko bidesari eta aparkaleku gastuak ere.

 

Parlamentu-taldeentzako diru-laguntzak: Diru-laguntza finkoa: 8.091,00 euro hilabeteko eta talde parlamentarioko. Diru-laguntza aldakorra: kontzeptu hauen baturaren araberako zenbatekoa: funtzionamendu-gastuak: 1.462,00 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko, antolaketa-gastuak: 1.117,00 euro hilabeteko eta parlamentari bakoitzeko, eta langile eta jarduera gastuak: 4.172,00 euro hilabeteko eta talde parlamentarioko bost parlamentari bakoitzeko edo zatikiko.

 

Nafarroako Parlamentuko behin-behineko langileen ordainsariak, zeinak eguneratuko baitira 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean ezarritako ehunekoan: Lehendakaritzako Kabineteko burua, 51.651,04 euro; Lehendakaritzako idazkaria, 35.032,76 euro; Mahaiko kideen idazkaria, 28.171,22 euro; eta talde parlamentarioen laguntzaileak, 28.171,22 euro.

 

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko langileen ordainsariak Legebiltzarreko Langileen Batzordearekin aztertzeko zain geratzen dira.