Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 14

2018ko maiatzaren 14ko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, MAIATZAK 14, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, maiatzak 14–, 10:00etan, eta bertan erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Babes sozialeko sistema publiko eta kalitatezko baten aldeko eta pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako Foru Lege proposamena aintzat hartzearekin, eta erabaki dute legegintzako herri-ekimena ez onartzea, gastuaren eta aurrekontu-kredituen handitzea dakarrelako.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Gobernuaren erabakia, zeinaren bidez adierazi baitu ez dagoela ados Bizitza Digitalari buruzko Foru Lege proposamena aintzat hartu izanarekin. Foru lege proposamena maiatzaren 24ko Osoko Bilkuran eztabaidatuko da.

- Mahaiak erabaki du Nafarroako Gobernuari igortzea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretua hein batean aldatzen duen Foru Lege proposamena, amatasuneko edo aitatasuneko prestazioei dagokienez, bere iritzia eman dezan hura izapidetzeari dagokionez. EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

INTERPELAZIOAK:

- Zangozako eskualdearen egoera ekonomiko, turistiko eta soziodemografikoari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Gazteen enpleguaren alderdi orokorrei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Enplegu publikoari eta aldi baterako kontratua duten langileei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Hezkuntza Departamentua premiatzen da berehala bere gain har dezan Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuaren aplikaziotik heldu diren murrizketei buelta emateko konpromiso irmoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Miren Aranoa Astigarraga andreak aurkeztu du.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Enpresetarako Nafarroako eredu inklusibo eta parte-hartzaile bat sustatzeko jarduketa plana egin dezan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatutuan Nafarroa sartzearen aurka dagoela. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

 

AGERRALDIAK:

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azal ditzan Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontraturako pleguak. 2018ko apirilaren 17an argitaratu dira Nafarroako Gobernuaren kontratazio-atarian. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azal dezan zergatik agertzen den enpresa pribatu bat Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratua esleitzeko baldintzen pleguan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azal ditzan Gazte-justiziako Eguneko Zentroaren laguntza zerbitzuaren kudeaketarako laguntza kontratuaren lizitazio-prozeduran gertatu diren irregulartasunak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariak aztertu eta balora dezan Mendetasunaren Behatoki Nazionalak Nafarroari mendetasunaren arreta dela-eta eman dion ez-gai emaitza. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariak informa dezan haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetarako plantillen diseinuari buruz, 2018-2019 ikasturteari begira. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskubide Sozialetako kontseilariak azal dezan zergatik erabaki duen Nafarroako Gobernuak Gizarte zerbitzu publikoak kudeatzeko Nafarroako Fundazioa sortzea. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute izapidetzeko ez onartzea Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztutako agerraldi-eskaera, Nafarroako Gobernuko lehendakariak balora dezan Eusko Alderdi Jeltzaleak egin duen proposamena, Euskal Estatutua aldatzeari buruzkoa, zeinean Nafarroa sartzen baitu “Eukal Herriari, identitate propioa duen herri gisa” egiten dion aitortzan.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal dezan zein den Gobernuaren jarrera EAJk Nafarroako errealitate instituzionalean berriz esku sartzearen aurrean, Euskal Estatutu berriaren proiektuaren bitartez. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko José Javier Esparza Abaurrea jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako kontseilariak informa dezan Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko hainbat ezaugarritako lanpostuak erregularizatzeari buruz. Nafarroako Gobernuak aurkeztu du.

- Garapen Ekonomikorako kontseilariak azal ditzan zein datu dituen Departamentuak Nafarroako enpresen helbide fiskal eta sozialen aldaketari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Gobernuko lehendakariak azal dezan zein egoeratan dagoen Nafarroan enpresen konfiantza. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak azal ditzan Judizioaren Atea zaharberritzeko jarduerak eta obra horien edo eginen diren beste batzuen zabalkunde-gastuak. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Luis Casado Oliver jaunak aurkeztu du.

- Lan Osasunaren Zerbitzuko buruak, bidezkoa bada Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearekin batera, azal dezan zein balorazio egiten duen Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileen kudeaketan lankidetzan jarduteari buruzko Erregelamendua onesten duen Errege Dekretuaren proiektuari buruz, bai eta prebentzioaren arloko jarduketak erregulatzeko proiektuaren zirriborroari buruz ere. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Administrazio Erroko Langileen Batzordeko Eledunen Batzarreko kide diren erakunde sindikaletako ordezkariek azal dezaten zein den "Errepideetako zaintzaileak” kolektiboaren aitortzari eta profesionaltasunaren egokitzeari buruzko negoziazioaren egungo egoera. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Hezkuntzako sindikatuen ordezkaritza batek azal dezan zein jarrera duen kalitatezko hezkuntza publiko baten aldeko balizko hezkuntza itunari buruz eta hezkuntza publikoaren finantzaketari buruzko lege proposamena egiteari buruz. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- “Levántate contra el Bullying” elkarteak bere jarduerak azal ditzan. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- ELA eta LAB sindikatuetako ordezkaritza batek azal dezan zein balorazio egiten duen Gizarte Segurantzaren mutua laguntzaileen kudeaketan lankidetzan jarduteari buruzko Erregelamendua onesten duen Errege Dekretuaren proiektuari buruz, bai eta prebentzioaren arloko jarduketak erregulatzeko proiektuari buruz ere, eta beren proposamenak azal ditzaten. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

- LAB Osasunbidea sindikatuko ordezkaritza batek Larrialdi Zerbitzuaren egoera eta hobetzeko proposamenak azal ditzan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratuaren esleipenerako baldintzen pleguari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana María Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Eguneko Zentroko 16 toki mistoren kudeaketarako laguntza teknikoaren kontratazioan antzemandako irregulartasunak direla-eta hartzekoak diren neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde talde parlamentarioko Maribel García Malo andreak aurkeztu du.

- Jakitekoa zein borondate eta aurreikuspen dituen Nafarroako Gobernuak 2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotzeko hezkuntza publikoan egin diren murrizketei buelta emateko eta hezkuntza publikoaren garapena bultzatzeko behar diren baliabideak. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteko María Luisa De Simón Caballero andreak aurkeztu du.

- Prestazio handiko trenari buruz gobernu zentralarekiko lankidetza hitzarmen berri bat idazteko eta sinatzeko Nafarroako Gobernua egiten ari denari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- Ikasturte honi begira haur eta lehen hezkuntzako ikastetxetarako plantillen diseinua dela-eta Hezkuntzako kontseilariak egiten duen balorazioari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

- Foruzaingoaren sindikatu batek plazaratutako oharrari buruzkoa. Kidego horrek sare sozialetan egiten duen lanaren aitortza eskertzeko txioa ezabatu izanaren gainekoa da ohar hori. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko María Inmaculada Jurío Macaya andreak aurkeztu du.

- Irabazi-asmorik gabeko entitateentzako deialdi baten bitartez zenbait diru-kopuru eman zaizkien lan-arriskuen prebentziorako proiektuen betetze errealaren kontrolari eta jarraipenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

- Osasunbidea-Nafarroako Osasun Sistemaren jardueraren datuei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Sergio Sayas López jaunak aurkeztu du.

- 2018-2019 ikasturtean ikastetxeetan zuzeneko irakaskuntzako bi orduren gutxitzea betetzeko aurreikusi diren baliabideei buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

- Industria-produkzioaren Adierazlea dela-eta Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako azken datuei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Guzmán Miguel Garmendia Pérez jaunak aurkeztu du.

- 2018-2019 ikasturterako unibertsitate-tasei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du.

- Irakasleen zuzeneko irakaskuntza-saioak gutxitzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Belateko eta Almandozko tuneletako obrek irauten duten bitartean N-121 errepidean hartuko diren segurtasun-neurriei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Carlos García Adanero jaunak aurkeztu du.

- Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean irakasleen oposizioetako hautaproben baztertzaile-izaera babestu izanaren arrazoiei buruzkoa. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioko Carlos Gimeno Gurpegui jaunak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- Jakitekoa zein arrazoi izan zituen Nafarroako Gobernuak Larrialdietako Unitate Militarraren uholdeen aurkako zerbitzuaren laguntza ez eskatzeko. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Goi-mailako adimen-gaitasunak dituzten ikasleentzako arreta-planari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Doménech Linde andreak aurkeztu du.

- Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko langile diren irakasle funtzionarioei edo lan-kontratu finkodun langileei buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Mónica Domenech Linde andreak aurkeztu du.

- Argentinako Buenos Aires hirian maiatzaren 6an ospatutako “Buenos Aires celebra al País Vasco” ekitaldiari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Erlijio islamikoaren ikasgaia ezartzeari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2018ko ekitaldiko lehenen hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa

- Informazioa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera 2018ko lehen hiruhilekoan egin diren zorpetze-eragiketei buruzkoa.

 

KONTUEN GANBERAREN TXOSTENAK ETA AURREKONTUEN KONTROLA:

- Eledunen Batzarrak erabaki du Kontuen Ganberari eskatzea fiskalizazio txosten bat egin dezan Eguneko Zentroko 16 toki misto kudeatzeko laguntza teknikoko kontratua esleitzeko baldintzen pleguari buruz, Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak eskatuta.

Eledunen Batzarrak erabaki du txostenean aztertu beharko direla, eskaeran zehaztutako moduan, baldintzen plegua, hura prestatzeko prozesua, zer dela-eta agertu den enpresa pribatu baten izena klausula teknikoen artean eta nor edo nortzuk diren horren erantzule. Bestalde, Eledunen Batzarrak baztertu egin du eskaeran jasotzen zen proposamena, “txostenean aztertzekoa Eskubide Sozialetako Departamentuak 2015eko uztailetik hona esleituriko kontratu guztien baldintza pleguak, aipaturiko egoeraren antzeko azalpen edo egoerak agertzen diren jakiteko”. Halaber, Eledunen Batzarrak ez du aintzat hartu txostena presaz egiteko eskaria.

 

BESTELAKO GAIAK:

- Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin, Unión del Pueblo Navarro eta Nafarroako Alderdi Popularraren kontrako botoekin eta PSNren abstentzioarekin, Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute Nafarroako Gobernua premiatzea legezko moduan aurkez ditzan, Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegian jarraitzen ari diren 3181/2017 aurretiazko eginbideetan, Ultzamako biometanizazio-plantari buruzko ikerketa batzordearen ondorioen idazkia, zeina Parlamentu honek igorri baitzion eta hark bueltatu baitzuen. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute. Mahaiaren bilkuran aldeko botoa eman dute Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak, lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesiasek eta lehen idazkari Maiorga Ramírez Errok, eta aurkakoa, berriz, bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta bigarren idazkari Maribel García Malok.

 

- Eledunen Batzarrak adierazi du ez duela aldezten Nafarroako Gobernua premiatzea egutegian urgentziaz sar dezan ETA banda terroristak estortsioa egindako enpresaburuen aldeko aitortza-omenaldi bat. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak eskaeraren aurkako botoa eman dute; Unión del Pueblo Navarrok, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Alderdi Popularrak aldeko botoa eman dute. Mahaiaren bilkuran, Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak, lehen lehendakariorde Unai Hualde Iglesiasek eta lehen idazkari Maiorga Ramírez Errok aurkako botoa eman dute; bigarren lehendakariorde Alberto Catalán Higuerasek eta bigarren idazkari Maribel García Malok, berriz, aldeko botoa eman dute.

 

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak erabaki dute heldu den 2018ko ekainaren 4an Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura eginen dutela Faltzesen.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu antolakuntza feministek kaleratutako manifestuarekin, genero indarkeriaren aurkako estatu-ituna 2018rako aurrekontuetan ez betetzeagatik. Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta aurkako botoa, berriz, Unión del Pueblo Navarrok eta Nafarroako Alderdi Popularrak.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentua bat dator adierazpen honekin batera doan manifestuaren edukiarekin, zeina kaleratu baitute maiatzaren 16rako mobilizazioak deitu dituzten antolakuntza feministek genero indarkeriaren aurkako estatu-ituna 2018rako aurrekontuetan ez betetzeagatik, eta herritarrei dei egiten die Nafarroako Foru Komunitatean programaturiko deialdiekin bat egin dezaten”.

 

Manifestua:

 

“Ikusirik 2018rako aurrekontuetan genero indarkeriaren aurkako estatu-ituna ez dela betetzen, antolakuntza feministek hainbat manifestazio deitu dituzte maiatzaren 16an Espainiako hiri nagusietan.

 

Aipatu antolakuntzek hauxe adierazten dute:

 

- “Berdintasuneko” ministro Dolors Monserrat andreak agindutako urteroko 200 milioi euro horiek gabe ezin da bete genero indarkeriaren aurkako estatu-ituna. 200 milioi horiek, nahikoak ez izan arren, baliagarriak izanen lirateke itunaren 213 neurrietako batzuei erantzuteko.

 

- Aurtengo martxoaren 8an izandako mobilizazio feminista historikoaren ondoren, Gobernuak xingola morea jarri zuen, eta, azkenean, 120 milioiko murrizketa izugarria iragarri du. Horregatik, kasurik onenean ere, 80 milioi izanen lirateke lurralde osorako.

 

Azken hamabost urteotan 900 emakumetik gora erail izanak ez du alarma sozial nahikorik sortu PPk bere minimoetako hitza betetzeko, eta autonomia erkidegoak uzten ditu hezkuntza eta osasun arloko prebentziorako agindu zituen 100 milioi gabe eta 8.000 udalak hurbileko arreta juridikoa, soziala eta psikologikoa hobetzeko hitzartutako 20 milioi gabe.

 

Kontua ez da dirurik ez dagoela, baizik eta lehentasunak beste batzuk direla: Defentsako aurrekontua 819 milioi handitzea (% 10,7 iazkoarekin alderatuta) edota bankuen eta autopisten erreskateak finantzatzen jarraitzea. Hau da, populazioaren % 51ren bizitzen duintasuna ez da lehentasuna haientzat. Baina guk ez dugu ahalbidetuko gure eskubideak paper errea izan daitezen.

 

Erantzun egin behar diogu gobernu matxista, arduragabe eta engainatzen gaituen honi. Agindutako dirurik gabe ezinezkoa izanen da politika feminista egitea. Zertarako? Berdintasunean hezteko, indarkeria matxistak haurtzarotik prebenitzeko, indarkeriaren biktimak babestu eta artatzeko, errespetatuko gaituzten komunikabideak izateko, epaileak, osasun eta hezkuntza arloko langileak eta estatuko segurtasun indarrak prestatu eta sentsibilizatzeko. Azken batean, gizarte justu eta aske bat eraikitzeko, non bizitzea merezi duten bizitzak izanen ditugun.

 

Gobernuko jaun-andreak, Rajoy jauna, Monserrat andrea: zenbat balio dute emakumeen bizitzek?

Konpromisoa = Aurrekontua

Borrokak aurrera darrai. Kaleetan elkartuko gara.

Ezta bat gutxiago ere!”

 

 

Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu ulertzen duela LOXIN 2002 SL enpresako plantillak hasitako borroka eta bere babesa adierazten baitio. Adierazpena UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du ulertzen duela LOXIN 2002 SL enpresako plantillak bere profesionaltasuna eta eskubideak aldezteko hasitako borroka eta bere babesa adierazten dio.

 

2. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du egokitzat jotzen dituen izapideak egiteko Nafarroako Gobernuan, hura premiatze aldera beharrezkoak diren neurri guztiak har ditzan Avic lnternational partzuergo txinatarrarekin negoziazioak hasteko, LOXIN 2002 SL Enpresa Nafarroan hazi eta errotzeko xedez”.

 

 

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere atxikimendua adierazten baitio Tarajalgo Biktimen Familien Elkartearen eta gizartearen eskariari. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak, Tarajalgo zoritxarreko gertakarien laugarren urtemuga den honetan, bere atxikimendua adierazten dioTarajalgo Biktimen Familien Elkartearen eta gizartearen eskariari eta JUSTIZIA, EGIA ETA ERREPARAZIOA eskatzen ditu 15 biktimentzat: Soup Tagnet, Armand Ferdinand, Dauda Mahama, Larios Fotio, Nana Chimie Rojer, Ousman Hassan, Ibrahim Keyta, Jeannot Flame, Bilong Martin Yues, Bikai Luc Firmin, Blaise Fotchin, Abolibakar Oumaouron Maiga, Samba Baya, Youssouf eta identifikatu gabeko bi gazteentzat.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuarekiko sumindura adierazten du hamalau familia kamerundarrei eragozteagatik Parlamentura etortzea JUSTIZIA, EGIA ETA ERREPARAZIOA exijitzera otsailaren 6ko goizaldean Tarajalen izandako gertakariekiko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du Estatuko Gobernuaren jarrera, horren ondorioz Nafarroako herritarrei ukatu egin baitzaie duela lau urte baino gehiago Ceutako mugan izandako gertakarien atzean dagoen EGIA ezagutzea.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren bisatuak eman diezazkien Tarajalgo Biktimen Familien Elkarteko kideei gure erkidegora etor daitezen beren egoera azaltzera eta beren eskaerei dagokien bidezko arreta jasotzera”.