Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Azaroak 5

2018ko azaroak 5eko bilkura

NAFARROAKO PARLAMENTUKO MAHAIAK ETA ELEDUNEN BATZARRAK GAUR, ASTELEHENA, AZAROAK 5, EGINIKO BILKURAN HARTUTAKO ERABAKIAK

 

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak bilkura egin dute gaur –astelehena, azaroak 5–, 10:00etan, eta honako erabaki hauek hartu dituzte:

 

Izapidetzeko onartu diren gaiak eta hartu diren erabakiak:

 

FORU LEGE PROPOSAMENAK:

- Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea aldatzen duena. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko María Teresa Sáez Barrao andreak aurkeztu du.

 

MOZIOAK:

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Ekialdeko Pirinioetako egoera sozioekonomikoa aztertzeko ponentzian bildutako gomendioak kontuan hartu eta praktikara eraman ditzan. Unión del Pueblo Navarro, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Nafarroako Alderdi Popularreko eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteek aurkeztu dute.

- Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da erabilera-lagapenaren kooperatiba seniorren (CSCU) jarraipenerako lan-talde misto bat era dezan. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

AGERRALDIAK:

- Nasuvinsako zuzendari kudeatzaileak informa dezan 2006an Imarkoaingo Garraioaren Hiriaren udalez gaindiko plan sektorialean egindako aldaketari buruz. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azal dezan Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak SKOLAE hezkidetza-programa prestatzeko egin duen lana, eta horrekin batera heziketa afektibo sexuala Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ezartzearen garrantziaz eta beharraz Institutuak egiten duen balorazioa. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

LAN-BILKURAK ETA BISITAK:

- Club Waterpolo Navarrako ordezkariekin, egungo egoera eta beharrizanak azal ditzaten. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Javier García Jiménez jaunak aurkeztu du. Hedabideak bertan direla eta ikus-entzunezko emanaldian.

- SEI-Servicio Socioeducativo Intercultural elkartearen lokaletara. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

AHOZKO GALDERAK:

- Eskaria, Batzordean eztabaidatu daitezen turismo-gidarien sektorea arautzeari buruzko galdera (9-18/POR-00263) eta Nafarroako Gobernuaren liburutegiek 2018ko udan izan duten ordutegiari buruzkoa (9-18/POR-00278). Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

- Eskaria, Eskubide Sozialetako kontseilariak erantzun dezan nekazaritzako lanak egiteko lan-poltsan sartuko diren pertsonen kontratazioa eta lan-baldintzak kontrolatzeko mekanismoei buruzko galdera. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko María Asunción Fernández de Garayalde Lazkano Sala andreak aurkeztu du.

- Jakitekoa noizko aurreikusten den 19/2018 Foru Legean toki administrazioaren atalean sartutako obrak baimentzea. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko María Carmen Segura Moreno andreak aurkeztu du.

- Club Atlético Osasunak egun emanik dauzkan banku-kredituen parte bat abalatzeko egin duen proposamenari buruzkoa. Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioko Carlos Couso Chamarro jaunak aurkeztu du.

- SKOLAE programa Nafarroako ikastetxeetan derrigorrez ezartzeari buruzkoa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteko Ana Beltrán Villalba andreak aurkeztu du.

- Skolae deitutako hezkidetza-programan Batxilergorako eta Lanbide Heziketarako erabilitako fitxetako bati buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du.

- Trafiko eta Bide Segurtasunaren eskumena transferitzearen inguruan Nafarroako Gobernuaren eta Gobernu zentralaren artean izandako akordioari buruzkoa. Geroa Bai talde parlamentarioko Koldo Martínez Urionabarrenetxea jaunak aurkeztu du.

- Ludopatiaren sintomekin joaten direnei Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aurkezten zaien jarduketa protokoloari eta ibilbideari eta osasun publikoaren arloan dauden baliabideei buruzkoa. EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioko Bakartxo Ruiz Jaso andreak aurkeztu du.

 

GALDERA IDATZIAK:

- “Corellako Arteak” izeneko natur monumentuari buruzkoa. Unión del Pueblo Navarro talde parlamentarioko Alberto Catalán Higueras jaunak aurkeztu du. (9-18/PES-00236).

 

GOBERNUAREN BESTELAKO EKIMENAK (HITZARMENAK, FORU DEKRETUAK, KOMUNIKAZIOAK, PLANAK ETA PROGRAMAK):

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak adierazi dute honako honen berri izan dutela: 2018ko ekitaldiko hirugarren hiruhilekoari dagozkion zorpetze-eragiketak ituntzeko baimenei buruzko informazioa

- Mahaiak eta Eledunen Batzarrak jasotzat eman dute Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoaren arabera 2018ko hirugarren hiruhilekoan egin diren zorpetze-eragiketei buruzko informazioa.

 

ADIERAZPEN INSTITUZIONALAK:

 

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten du Gobernu zentralarekiko jarrera mantentzeko borondatea duela Legebiltzarrak onetsitako inbertsioetarako 113 milioi euroen xedea dela-eta. EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak. PPNk aurka bozkatu du eta UPNk, berriz, lehenengo puntuaren alde eta bigarrenaren kontra. PSNk bigarren puntuaren alde bozkatu du, eta lehenengo puntuan abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Gobernu zentralarekiko jarrera mantentzeko borondatea duela 2017an lortutako superabitetik eskuratutako 113 milioi euroak Legebiltzarrak onetsitako inbertsioetara bideratzeko xedea dela-eta.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berresten du beharrezkoa dela Konstituzioaren 135. artikulua eta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko Legea indargabetzea, autonomia erkidegoen autonomia fiskala deuseztatzen dutelako eta lege mailara igotzen dutelako zor publikoaren ordainketaren lehenespena, gizartearen gehiengoaren interesen gainetik”.

 

Aurkeztutako adierazpen proposamenak bazuen beste puntu bat, baztertu egin dena EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu Orain Bai eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin, UPN, PSN eta PPNren kontrako botoekin eta Geroa Bairen abstentzioarekin. Honakoa zioen: “Nafarroako Parlamentuak berriro aitortzen du Legebiltzarrak baduela gaitasuna 113 milioi euro horiek onetsitako inbertsio finantzarioki jasangarrietara bideratzeko, eta ulertzen du, gainera, kopuru hori ezin izan zela erabili aurreko urteetan Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa gaurkotzeari dagokionez UPNk erakutsitako utzikeriaren eta Alderdi Popularraren immobilismoaren ondorioz. Gaur egun PSOEk ere jarrera bera mantentzen du, Nafarroarekin negoziatzeko borondaterik eza erakusten segitzen baitu”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatzen baitu Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa eman dute; UPNk, PSNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak salatzen du Katalunian gertatzen ari den salbuespen demokratikoko egoera, are larriagoa dena Fiskaltzak eta Estatuaren abokatutzak Kataluniako buruzagi independentisten kontra eginiko akusazioen eta haientzat eskaturiko espetxe zigor txit astunen ondorioz.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du erabat neurrigabeak eta estatu demokratiko baten izaeraz bestelakoak direla akusazio eta espetxe-eskaera horiek, bere elkartasuna adierazten die afera horretan auzipeturiko pertsona guztiei, eta berehalakoan aske utz ditzaten eskatzen du.

 

3. Nafarroako Parlamentuak berresten du elkarrizketarekin, demokraziarekin eta eskubide zibil eta politikoekin duen konpromisoa, eta uste du beharrezkoa dela Estatuko botereek ez jarraitzea errepresioaren estrategiarekin eta erantzun demokratiko bat ematea Kataluniako gatazka politikoari”.

 

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dio bere ustez beharrezkoak direla Kataluniako gizartean dauden jarrera politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta negoziazioa. Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik, PSNk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa eman dute; UPNk eta PPNk, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Kataluniako gizartean dauden jarrera politiko ezberdinen artean –independentistak, federalistak, autonomistak...– eta Kataluniako erakundeen eta Espainiako Gobernuaren artean hitz egitea eta negoziatzea, dagoen gatazka politikoari konponbide politiko bat eman ahal izan dakion”.

 

Eledunen Batzarrak baztertu egin du adierazpen instituzionala egiteko proposamen bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak kondenatuko baitzituen Guardia Zibilari babesa adierazteko Altsasura joan ziren pertsonen aurkako irainak, mehatxuak eta objektu-jaurtiketa. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPNk, PSNk eta PPNk proposamenaren alde bozkatu dute; Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Dugu-Orain Baik eta Izquierda-Ezkerrak, berriz, aurka.

 

Baztertutako proposamenak honako hau zioen:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak kondenatzen ditu Guardia Zibilari babesa adierazteko Altsasura askatasun osoz joan ziren pertsonen aurka atzo izan ziren irainak, mehatxuak eta objektu-jaurtiketa.

 

2. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du pertsona guztiek dutela eskubidea egokitzat jotzen dituzten ekitaldi guztiak askatasun osoz egiteko Nafarroan, irainik jaso gabe eta segurtasun indarren babesaren beharrik gabe.

 

3. Nafarroako Parlamentuak babesa adierazten dio Guardia Zibilari herritarren segurtasunaren bermatzaile den aldetik, eta babesa adierazten die, bereziki, duela bi urte Altsasun eraso egin zitzaien guardia zibilei eta haien bikotekideei”.