Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 20

‘Errefuxiatuen krisia, angulu itsuan’

Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, mahai inguru bat antolatu du Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Parlamentuan

Errefuxiatuaren Nazioarteko Egunaren harira, ‘Errefuxiatuen krisia, angulu itsuan’ mahai ingurua ospatu da gaur Nafarroako Parlamentuan, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak antolatuta. Partaide gisa aritu dira Igor García Barbero, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Emergentzia Unitateko kidea, Manuel Martorell, kazetaria eta Ekialde hurbilean eta herri kurudan aditua eta Javier Galparsoro, CEAR-Euskadiko lehendakaria. Nagore Eskisabel, MSFko Nafarroako ordezkaria izan da mahai ingurua bideratu duena.

 

Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza izan da mahai ingurua ireki duena, eta eskerrak eman dizkie GKE-ei “drama honi ahotsa jartzeagatik”. Mugarik Gabeko Medikuek hilabete honetan ekarri duten proposamena azpimarratu du “Ekintzatik hitzera” erakusketa, Parlamentuko Atarian ikusgai dagoena.

 

“Welcome refugees, hau esatea gustatuko litzaiguke, ez soilik aurreko astean Acuarius delakoarekin bizi genuena bezalako momentu puntualetan, baizik eta pertsona batzuek euren etxeak eta jaioterria uzten duten bakoitzean, ehunka arrazoi direla eta”, azaldu du Aznarezek, azpimarratuz “orain entzutea dagokigula, eta batez ere lan egitea, errefuxiatuen bizitzak gure arazoa ere direlako”.

 

Nagore Eskisabelek, MSFko Nafarroako ordezkariak Nafarroako Parlamentuari eskerrak eman dizkio mahai inguru hau antolatzeko eta ‘Ekintzatik hitzera’ erakusketa jartzeko aukera emateagatik. Eskisabelek azaldu du azken hamarkadan errefuxiatu kopurua hirukoiztu dela, 33 milioi izatetik 68,5 milioi izatera, eta parte hartzera deitu du, izan ere, “errefuxiatuen krisiak gure arreta ematen du soilik gertaera puntual batzuk gertatzen direnean”.

 

Javier Galparsorok, abokatua eta CEAR-Euskadiko lehendakariak adierazi du asiloa “karitate eta eskuzabaltasun ekintza gisa ikusten dela” eta oroitarazi du 1951eko Ginebrako Hitzarmenak errefuxiatu estatusa zehazten duela, eta era berean, Espainiako “kode zibilean nahitaezko laguntza betebeharra ezartzen dela”. Galparsorok baieztatu du oso zaila dela egoera honi irtenbidea aurkitzea, baina “gutxienez pertsona hauen tokian jarri behar garela, hilkutxa eta maleta baten arteko aukera egin behar izaten baitute”.

 

Igor García Barberok, kazetaria, Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Emergentzia Unitateko kidea eta rohingyen exodoan adituak, Bangladesh bezalako herrialdeetan bizi izan duen esperientzia kontatu du, bertan egoera honetan dauden pertsona askoren istorioak kontatuz, eta azpimarratu du “perspektiba pertsonengan oinarritzea funtsezkoa dela, ez zenbakietan, izan ere, 68,5 milioiko kopuruaren atzean, 68,5 milioi istorio daude, izen eta abizenak dituzten pertsonen istorioak”. Garciak nabarmendu nahi izan du errefuxiatuen kopuru oso txikia dela Europan edo garatutako herrialdeetan daudenena, “gehiengoa garapen bidean dauden herrialdeetan baitago, euren gatazka eta erronka propioak dituzten herrialdeetan, izugarrizko esfortzua egiten ari direnak jende guzti honi babesa emateko. Bangladeshek esaterako, aste gutxi batzuetan 700.000 pertsona hartu behar izan zituen”.

 

Manuel Martorellek, kazetaria eta Ekialde hurbilean eta herri kurudan adituak, arazoaren jatorrian jarri du fokoa, izan ere “harrera egoki bat bermatzea” arazoaren ondorioa besterik ez da. Gainera, azaldu du egun estatuen eta erregimenen politika “testigurik ez egotea dela, segurtasunaren aitzakian oinarritzen dira informazio bideak desbideratzeko”.

 

Hizlarien txandaren ondoren, publikoari egokitu zaio hitz egitea, eta elkarrizketa bat sortu da bertaratu direnen eta hizlarien artean. Bertaratu direnen artean Rafael Eraso (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Mónica Doménech (UPN), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu) eta Ainhoa Unzu (PSN) parlamentarioak egon dira.

 

Saioa Parlamentu Irekia ekimenaren baitan ospatu da, gizartean interesekoak diren herri ekimenen eztabaidei bide emateko programa.