Publicada el Thursday, 25 de February de 2016

Parlamentuak Ubaldo González aukeratu du NUPeko Gizarte Kontseiluko kide izateko

Gizarteak Nafarroako Unibertsitate Publikoan parte hartzea xede duen organo kolegiatuan sartuko da, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak proposaturik

Parlamentuaren Osoko Bilkurak gaur Ubaldo González Delgado aukeratu du NUPeko Gizarte Kontseiluko kide berria izateko. Parlamentuak beste lau ordezkari ditu Gizarte Kontseiluan.

Ubaldo Gonzalezek bera proposatu duten Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra taldeen eta PSNren babesa jaso du (32 boto). UPN eta PPNk boto zuriak eman dituzte (17). Hautapena bozketa sekretuaren bidez egin da.


Gizarteak Unibertsitatean parte hartzea xede duen organo kolegiatua da Gizarte Kontseilua. Nafarroako erakundeak eta gizartea Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin lotzen dituen elementu gisa dihardu. Hemeretzi kide ditu, eta Parlamentuak horietatik bost izendatzen ditu.


Gizarte Kontseiluaren egitekoak dira jarduera ekonomikoak, zerbitzuen errendimendua eta kalitatea gainbegiratzea, plangintza eta garapen instituzionalaz arduratzea, gizarteak Unibertsitatearen finantzaketan parte har dezan sustatzea eta gizartearekiko harremanak sustatzea.